Portada Multimedia UHintifada UHintifada 432: Teresa Aranguren: «Inpunitateak krimena iraunarazten du, horixe da Shereen Abu Aklehren erailketa eta palestinarren aurkako eguneroko ankerkeria ulertzeko gakoetako bat»
UHintifada 432: Teresa Aranguren: «Inpunitateak krimena iraunarazten du, horixe da Shereen Abu Aklehren erailketa eta palestinarren aurkako eguneroko ankerkeria ulertzeko gakoetako bat» PDF Inprimatu Email
2022/05/24

Teresa2-eIragan maiatzaren 11n Israelgo okupazio armadak berariaz erail zuen Shereen Abu Akleh kazetari palestinar ezaguna, Jeningo (Zisjordania) eskualdeko errefuxiatuen kanpamendu batean okupazio indarren eraso baten berri ematen ari zela, eta bere kazetari-ekipazioaz jantzirik eta identifikatzeko moduan zegoela. Abu Aklehren kasua ez da lehenengoa, eta tamalez, ez da azkena izango; izan ere; asko dira beren jardun profesionala burutzen ari zirela Israelgo erregimenaren indarrek erail dituzten kazetari palestinarrak. Baina oraingo honetan, hilketa honek bereziki astindu du Palestinako eta mundu osoko iritzi publikoa; Abu Aklehk hogei urtetik gora baitzeramatzan Al Jazzeran, mundu arabiarreko itzal handieneko telbistetako batean, korrespontsal lanetan; eta ondorioz, oso ezaguna baitzen. Gainera, okupazio indarrek kazetariaren hileta erasotuz eta hainbat senitarteko atxilotuz erakutsi duen ankerkeriak ere berezia egiten du afera hau.
Gertaera kriminal honen inguruan , eta oro har, Palestinan diharduten kazetarien baldintzen inguruan solasteko Teresa Aranguren izan dugu solaskide aste honetako atalean. Arangurenek ibilbide luzeko eskarmentu profesionala dauka Ekialde Hurbilean kazetari lanetan, eta erreferente bat da munduko eskualde horretako informazioari dagokionean. 1981ean hasi zen Libanoren kontrako inbasio israeldarraren berri ematen Mundo Obrero aldizkarian, eta geroztik, azken hamarkadetako eskualde hartako gatazka armatu guztietan ibili da zenbait hedabidetako korrespontsal lanetan. Bere jardunean Shereen Abu Aklehren erailketaren inguruko xehetasunak kontatu dizkigu, izan ere, haren esanetan, pertsonalki ezagutu zuen hildakoa lekuko ezerosoa bilakatua zen Israelentzat. Salatu du Israelgo erregimenak, erabateko inpunitatez, Palestinako populazioaren aurkako ankerkeria darabilela, eta haren ustez, horixe da Abu Aklehren erailketa eta, oro har, palestinarren aurkako krudelkeria ulertzeko gakoetako bat. Haren esanetan, Nazioarteko Zuzenbideak tresna baliagarria eta beharrezkoa izan beharko luke Israelgo erregimena zigortzeko, baina gaur egun boterearen mesederako tresna bilakatzerainoko dregradazioa pairatu du. Bestalde, desberdindu nahi izan du kazetari palestinar eta Palestinan diharduten nazioartekoen artean. Lehenengoek heriotza arrisku erreal bati egin behar izaten diote aurre bere jardun profesionalean; besteek, heriotza arrisku errealean izan gabe ere, euren burua autozentsuratu edota diskurtsoa modalizatu egin behar izaten dute Israelgo erregimenak lanean utz diezaien. Haren ustez, bereizketa hau guztiz arrazista eta koloniala da, izan ere, palestinar baten bizitzak europear edo estatubatuar batena baino askoz oihartzun txikiagoa izaten du. Nolanahi ere, uste du Israelgo armadak Abu Aklehren hiltetan eta zerraldoaren beraren kontra baliatu duen ankerkeria ordainduko duela, hori oso kontu sakratua delako munduko edozein kulturatan. Kritikatu du, halaber, mendebaldean itsukeria intelektuala pairatzen dugula, eta horregatik ezin dugula ikusi Palestinako populazioak duela hamarkadetatik pairatzen duen zitalkeriaren benetako dimentsioa. Era berean, kritikatu du prentsako hedabide hegemonikoeen bidez Palestinatik iristen zaigun informazioa, eta hedabide horietan erabiltzen duten kazetaritza-hizkerak okupazioa normalizatzeko helburu planifikatua duela. Azkenik, balioetsi nahi izan du herri palestinarrak irauteko duen gaitasuna, kontaketa ofizialak palestinarrei gizatasuna ukatzeko xedea badu ere.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx