2023/11/29 |
Kritikatu du mendebaldeko prentsaren kontakizuna, erasotzailea biktima bihurtzen duelako. Errealitatea, aldiz, oso bestelakoa da. Kontatu du nola genozidioaren hasieran anaia bat hil zioten, osasun arloko langilea zen. Urriaren 24an, berriz, beste hamar senitarteko erail zizkioten, tartean haurdun zegoen ahizpa. Bere familiaren kasuan erabaki mingarria hartu behar izan zuten: senide-taldea banatu eta zerrendan zehar sakabanatzea; denak batera hil ez zitzaten; eta batzuk hiltzen baziren, beste batzuk, sikiera, bizirik atera zitezen euren historia kontatzeko. Aitortu du amarekin izandako azken elkarrizketako batean hark esan ziola nahiago zukeela hil izan balitz, ikusi behar izan duen guztia ikusi behar ez izateko.
Azaldu du Gazatik iristen zaigun informazio apurra kazetari independienteek zabaltzen dutela eta Telegram eta Instagran bezalako kanaletatik hedatzen dutela.
Eskertu ditu Palestinarekiko elkartasunean Errioxan zein mundu osoan antolatu diren mobilizazioak. Baina uste du, neurri berean, beharrezkoak direla erakundeetako ekintza konkretuak, eta batez ere, inportantea dela kontakizun sionista desmuntatzea, mendebaldeko prentsak modu akritikoan errepikatzen baitu. Salatu du, halaber, Gazako populazioak ez duela borondate oneko adierazpenik behar, ezta hitz onik ere, behar dutena su etena da. |
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video