Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 469: «Israel gosea arma tresna gisa erabiltzen ari da Palestinan. Gosete planifikatua ezartzen ari da. Eta ez da geldituko harik eta jarraitzea gelditzea baino garestiagoa ateratzen zaion arte»
Uhintifada 469: «Israel gosea arma tresna gisa erabiltzen ari da Palestinan. Gosete planifikatua ezartzen ari da. Eta ez da geldituko harik eta jarraitzea gelditzea baino garestiagoa ateratzen zaion arte» PDF Inprimatu Email
2024/12/04

Uhintifadaren atal berri honetan Yasmeen El Hasan izan dugu solaskide Hala Bediko mikrofonootan, Euskal Herrian zehar jira batean dabil-eta. El Hasan Palestinako Nekazarien Komiteetako Batasuneko arduraduna da nazioarteko harremanetarako. Haren erakundea Via Campesina nazioarteko mugimenduaren baitan dago, eta Palestinako populazioaren elikadura-subiranotasunaren alde egiten du borroka; izan ere; euren ustez, borroka hori hertsiki lotuta dago nazio-subiranotasunari. Azken urtean bereziki salatzen ari dira Israel planifikatutako gosetea ezartzen ari zaiola Palestinako populazioari, eta gosetea arma tresna gisa erabiltzen ari dela. Bere jardunean, gainera, hitz egin digu lehen sektoreak Palestinako ekoomian daukan garrantziaz; eta nola eragin dion historikoki okupazioak sektoreari. Arreta deitu du, bereziki, Gaza pairatzen ari den gosete larriaren inguruan. Azpimarratu du, halaber, nekazaritza arloa erregimen kolonialaren ekonomiaren motoreetako bat ere badela, hori dela eta, nabarmendu du inportantea dela Israelgo nekazaritza-produktuak boikoteatzea, baina boikot horrek ekintza kolektiboa eta koordinatua izan behar duela.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx