Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 470. Iñaki Alegria: «Rashid Khalidik azaltzen du bere liburuan Mendebaldeko kolonizazioaren aurkako lehenengo matxinada Palestinan gertatu zela, eta ingelesen kontrako erresistentzia oso goiztiarra izan zela»
Uhintifada 470. Iñaki Alegria: «Rashid Khalidik azaltzen du bere liburuan Mendebaldeko kolonizazioaren aurkako lehenengo matxinada Palestinan gertatu zela, eta ingelesen kontrako erresistentzia oso goiztiarra izan zela» PDF Inprimatu Email
2024/12/17

Iragan 2023ko urriaren zazpian, Palestinako erresistentziak burututako ekintza historiko batek aurrekaririk gabeko zigor kolektibo bat ekarri du atzetik Palestinako populazio zibilarentzat. Baina genozidioaren zifra lazgarriak ulertzeko, gertakizunetatik harago joan behar dugu, eta azaldu behar dugu gaur egungo Palestinako sarraskia ehun urteko garbiketa etniko baten testuinguruaren barruan.


Uhintifadako atal honetan hizpide izango dugun liburuak “Ehun urteko gerra Palestinaren aurka” hortxe jartzen du historio honen abiapuntua, duela ehun urte, proiektu kolonial sionista sortu, eta Palestina historikoaren eremuan ezartzen hasi zen momentuan. Izan ere, ezin da ulertu gaur egun Palestinan gertatzen ari den genozidioa, egoera hau eragin duen prozesu historiko, politiko eta geoestrategikoa aztertu gabe. Eta horixe da Iñaki Alegriaren eskutik egin nahi izan duguna.


Iñaki Alegria Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea izan da, Udako Euskal Unibertsitateko kidea da, eta Hizkuntz Teknologian zein Informatika eta Komunikazioetarako Teknologietan aditua da. Palestinako gaiaren inguruan hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, eta Komite Internazionalisten zein BDZ kanapainiako militantea ere bada. Besteak beste, 2021ean Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak itzuli zuen. Oraingo honetan, Rashid Khalid idazle palestinarraren azken saiakera liburua euskaratu du: “Ehun urteko gerra Palestinaren aurka”. Eta mende bateko hiztorio hori izan du hizpide gaurko elkarrizketan.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx