Portada Berriak Asia Palestina Tel Aviven, Apartheidaren aurkako anarkistekin
Tel Aviven, Apartheidaren aurkako anarkistekin PDF Inprimatu Email
2009/08/07
[Gaur8 / Koldo Sagasti] Israelen bertan ere badago okupazioaren aurkako ekintzailerik. Egilea horietako batzuekin egon zen Tel Aviven, egiten duten lana eta dituzten kontraesanen berri izateko. Tel Aviveko anarkistek badute Euskal Herriko jendearen berri.

Tel Aviv hiriko ikuspegia guztiz arrotza egin zaigu orain arte Zisjordania okupatuan ikusitakoaren aldean. Jerusalemeko auzo arabiarreko milaka urteko karrikak eta hango giroa, zalaparta, usain sarkorrak, jendearekiko kontaktu hurbila, eta estutasunak atzean utzi eta 60 kilometro eskasetan bestelako mundu batean murgildu gara. Gure jaioterriarekiko antz estetiko handiagoa izanagatik, hiri modernoa arrotz egin zaigu lurralde arabiarretan arraina uretan bezala mugitu garen bidaiarioi. Hiribide luze, zabal eta zuzenak, aseptikoak, giroko berotasunean ere hotzak, eraikuntza berriak, etxe-orratzak, parkeak, eta aurrez prestatutako janaria zerbitzatzen duten jatetxe horietakoak dira arimarik gabeko paisaia horren osagaiak.

Europako edozein hiritan izan gintezke baina, arraroa dirudien arren, Ekialde Hurbileko bihotzean gaude, duela hirurogei urte Jaffa izandako herri palestinar birrinduaren hondarren gainean eraikitako hiri moderno batean. Han-hemenka, eta ahanztura kolektiboari aurre egin nahian bezala, garai batean herri arabiarra izandakoaren azken hondakinak agertzen dira: mezkita zahar baten minaretea, antzinako auzo baten etxeetako azken paretak... Horiengatik izan ez balitz, nekez sumatuko genukeen itsas-bazter horretan duela hamarkada batzuk Jaffa izan zela. Gaur egun, berriz, israeldarrek, jatorrizko izenak aldatzeko ohitura kolonialistari jarraiki, Yaffo deitzen diote hiriko hegoaldeko auzo zaharrenari.

Brigadistaren kontraesanak
Kontraesanak ere sortzen dizkigu Zisjordanian ikusitakoak ikusita, orain normaltasun itxurak egiten ibiltzea okupatzaileen artean. Hala eta guztiz ere, pentsatu dugu egun batez ez dagoela gaizki ghettoaren paretaz bestaldeko planeta ezagutzera joatea eta halaxe egin dugu, goizean goiz Jerusalemen taxi kolektibo bat hartu eta 48ko eremuetara (horrela deitzen diote palestinarrek gaur egungo Israeli) abiatu gara. Tel Aviven gaudela, eta betiere Palestinako gatazkak sortzen dizkigun milaka galderei erantzuna bilatu nahian, Israelgo disidentzia erradikalenaren eragileetako batekin bildu nahi izan dugu.

Ez da erraza izan hitzordua adostea baina azkenean, hamaika deiren ostean, Anarchist Against the Wall taldeko kide batekin biltzea lortu dugu. Talde horren berri aspaldi neukan, izan ere, behin baino gehiagotan egin dugu topo Zisjordaniako harresiaren aurkako protestetan eta jende erradikal eta aktiboa izateko ospea daukate.

Dan izeneko gazte batekin hitz egin dut telefonoz, hizkeragatik britainiar jatorrikoa dirudi. Taldearen lokalean gelditu gara, baina gogotsu saiatuta ere ez dugu lortu taxi bat geldiaraztea, larunbata delako edo gidariek bertakoak ez garela sumatzen dutelako akaso. Kontua da azkenean Dan etorri behar izan zaigula bila zitaren tokira eramateko.

Harro gonbidatu gaitu gure anfitrioiak taldeak orain dela hilabete gutxi inauguratutako egoitzara. Lonja baxu batean egokitutako lokalak gaztetxe baten itxura osoa dauka: gorriz eta beltzez margotutako paretak, hamaika aldarrikapenetako afixak sarrerako horman, futbolina, iragan gaueko kontzertuko trasteak oholtza gainean... baina, hori bai, gaztetxe askotan ez bezala, dena mimo handiz txukunduta, garbi.

Euskal Herriko pegatina
Gazte koadrila bat jo eta ke dabil gaurko bazkarirako menu beganoa prestatzen. Agurtu ditugu, garagardo bana eskatu dugu barran eta koadrodun amantalaz apaindutako mahai baten inguruan eseri gara gure solaskidearekin.

Gazteak ordenagailu eramangarria atera du motxilatik, argazki eta bideoak euskarri jardunari laguntzeko. Ordenagailuaren tapako pegatinan burezur bat, bi sardexka gurutzatuta eta euskarazko lelo bat: «Jan itzazu aberatsak». «Euskal Herrian ibilitako lagun batek ekarri zidan pegatina» azaldu digu, eta ekin dio kontaketari.

Egun, harresiaren aurkako anarkisten mugimendua jatorri askotako ekintzaileek osatzen dute. Intsumituen mugimendutik edo animalien askapenerako taldeetatik etorritako gazteek 2002an ekin zioten ekintza sinbolikoak egiteari, talde palestinarrekin elkarlanean.

Ekintza zuzenaren aldekoak
Porlanezko harresia eraikitzen hastearekin batera kanpaldi bat antolatu zuten Zisjordania iparraldeko Masza herrian sionisten azpiegiturak okupatu behar zituen eremuetan; talde palestinarrekin bat eginda egin zuten. Sei hilabetez izan ziren herrixka horretan kanpatuta eta hori izan zen, nolabait, haien mugimenduko abiapuntua.

Hasierako ekintza horietako batean, eta armadaren «segurtasun» hesia urratzen ari zirela, militarrek Gilda Amati, taldeko kidea, zauritu zuten larri. Gertaerak oihartzun handia izan zuen eta Israelgo gizartea ikaratu zuen, izan ere, Gilda, ekintzaile anarkista izan aurretik, Armadako soldadua izan baitzen. «Hasieran soldaduak zur eta lur gelditzen ziren kontra egiten genienok ere hebreeraz egiten genielako oihu, eta horrek kontraesana sortarazten zien, haiek bezala hebreeraz egiten zutenei eman behar zietelako egurra. Orduan ez zen arrazakeria edo erlijio kontua, euren herrikideak kolpatu behar zituzten, eta hori ezerosoa zen oso eurentzat», diosku Danek.

Kolonoen etxeak okupatu
Ordutik eta gaur arte anarkistek ekintza zuzeneko dinamika horretan jardun dute: kolonoen errepideak mozten, Armadaren defentsa hesiak urratzen, palestinarren errepideetatik blokeoak kentzen laguntzen, nekazari palestinarrei babesa ematen uzta jaso ahal dezaten, nazioarteko boikot kanpainarekin bat egiten... eta azken aldi honetan dinamika berri bati ekin diote, alegia, kolonoek okupatutako etxeak okupatzen, hots, okupatzaileari okupatzen!

Borroka bide honetan ez dira gutxi atxilotu edo zauritu dituzten militanteak, bereziki activestills.org kolektiboko argazkilariak, haien protestei babes informatiboa ematen dietenak. «Baina prozesu honetan -jarraitu du gure solaskideak- ulertu dugu palestinarrek berauek izan behar dutela euren erresistentzia borrokaren jabe, gu gonbidatuak baino ez gara, gonbidatu solidarioak akaso, baina gonbidatuak. Gu, halabeharrez, alde honetan jaio gara eta, ilegala bada ere, erraztasun handiagoa daukagu Israelen zein West Banken mugitzeko...».

Israel aipatu duenean guk begiratu diogu elkarri irribarre maltzur batez eta bera ohartu da eta zuzendu du jarraian. «Barkatu, erraztasun handiagoa daukagu 48ko eremuetan zein West Banken mugitzeko, eta haien protestetan zein eguneroko jardueretan babesa emateko».

Eta Beit Ummar-eko kasua gogorarazi digu. Hebronen inguruko herrixka horretan kolonoek bortizki erasotzen diete olibondo sailetara uzta jasotzera joaten diren palestinarrei. Anarkistek soroetara laguntzen diete babesa emateko eta horri esker uzta ez da zuhaitzetan galtzen.

Bigarren mailako hiritarrak
Baina tamalez, eta Danek zintzoki aitortu digunez, Israelgo disidentzia erradikalean aritzen direnak lau katu baino ez dira, izan ere, ekintzaile hauek larrutik ordaintzen dute sionismoa barrutik erasotzearen ausardia. Batetik, manifestazioetan errepresio zuzena jasaten dute, atxilotuak eta zaurituak ere izan dituzte. Eta bestetik doktrinatutako gizarte baten presio handiaren menpe bizitzera kondenatuta daude; askotan lanpostua ere gal dezakete haien militantziagatik; Israelgo arabiarren antzera arazoak izaten dituzte unibertsitate publikoetan ikasteko, izan ere, izena emateko ezinbesteko baldintza baita soldaduska egin izana, eta pribatuetan ere trabak jartzen dizkiete; protesta ekintzetan aurrez aurre topatzen dituzten soldaduek ere mehatxatzen dituzte, eta iragan astean, adibidez, bi militar joan zitzaizkien lokalera, kalez jantzita, bronka bila. Ez da erraza, beraz, eta horregatik hain zuzen da mirestekoa haien konpromisoa.

Bat-batean Danek eten du mintzaldia, altxatu da, eta handik pare bat minutura etorri da beste garagardo sorta bat eta erretilu pare batekin. Momentu batez solasaldia eten eta janari begano gozoa dastatzeari ekin diogu. Eskertzekoa da hiru aste jarraian falafela jaten eman ostean horrelako otordu osasungarria. Niri, bazkariaz gozatzeko garaia bada ere, kezka bat darabilkit buruan eta halaxe galdetu diot Dani, ez ote dion sortzen kontraesanik anarkista izan eta Palestinako askapen nazionaleko borrokarekin bat egiteak. «Nik ez dut kontraesanik ikusten. Nik pertsonen askapenaren alde borrokatzen dut», erantzun du, «Sionismoa sistema inperialista, arrazista eta kapitalista da, helburua pertsonen arteko apartheid harresiak eraikitzea duena. Ni hesien eta mugen kontra nago. Asko hitz egiten da Palestina eta Israelen arteko gatazkaren konponbideaz, bi Estatu sortu behar direla 67ko mugetan, edo 2009ko mugetan, edo Estatu bakarra 48ko mugetan, laiko eta demokratikoa... Nik, ordea, inork planteatu ez dizuna proposatuko nuke. Eta Estaturik ez balego?».
 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx