Portada Berriak EH internazionalista Badator Kurdistan begiratuz. Zinema kurduaren V. zikloa
Badator Kurdistan begiratuz. Zinema kurduaren V. zikloa PDF Inprimatu Email
2021/11/02

Zine KurduaKurdistanekin Elkartasun Ekimenak "Kurdistan begiratuz" 5. zinema kurduaren zikloa antolatu du. Proiekzioak Bilborock aretoan izango dira azaroko hiru astelehenetan.

Astelehena Azaroak 8, Bilborock, 19:00

Xwêbun, Turkiako emakumeen erresistentzia

Zuzendaria: Frauen Film Kollektiv: Sarah, Antonia, Nilgün, Eylem, Lisa, Cora

Iraupena: 60 min

Urtea: 2019

Hizkuntza: Kurduera gaztelaniazko azpitituluekin


Erdoganek mugimendu demokratiko kurduaren aurka daraman gerrak bereziki emakumeei eragin die. Errepresio horren aurrean, emakumeek erresistentzian oinarrituriko egitura demokratiko sendoak eraiki dituzte.

Hasankeyfen aldeko negarra

Zuzendaria: Firat Erez

Iraupena: 11 min

Urtea: 2018

Hizkuntza: Kurduera gaztelaniazko azpitituluekin

12 mila urteko historiarekin, Hasankeyf uraren azpian lurperatu zuten 2019ko amaieran Ilisuko presaren eraikuntza amaitu zenean, hala, zibilizazioen historia argitzen dituzten aztarnak desagerraraziz. Ondare honen desagerpenagatiko deitoreak ondare kultural komunaren, naturaren eta bizitza komunitarioaren suntsipena sinbolizatzen du.
Astelehena Azaroak 15, Bilborock, 19:00

Berfin

Zuzendaria: Özlem Arzeba

Iraupena: 73 min

Urtea: 2020

Hizkuntza: Kurduera euskarazko azpitituluekin

Berfin, gerran dagoen eskualde kurdu batean hazi ondoren gerrilara batu egiten den neskatoa da. Haren istorioa amen erresistentziari egindako omenaldia da, eta Kurdistango gerrillari gazte askorentzat gertuko errealitatea. Filmak jasotzen duen kontakizunak paralelismo asko ditu pertsonaiei bizia ematen dieten aktoreen bizitzekin. Filma Maxmur errefuxiatu-eremuan filmatu zen emakumeez osatutako taldearen eskutik.


Astelehena Azaroak 29, Bilborock, 19:00

Suntsitutako hirien istorioak

Zuzendaria: Sero Hinde

Iraupena: 77 min

Urtea: 2018

Hizkuntza: Kurduera con gaztelaniazko azpitituluekin

Filmak suntsitutako hiru hiriren istorioa jasotzen du. Sinjar, Kobane eta Jazaria hirietako hiru istorio bereizik kontatzen dituzte, nola gerra basatiak hiriak ez ezik, herria bera ere suntsitzen duen. Hirurak berreraikitze prozesuan daude une honetan.


Zimane Çiya (La lengua de las montañas)

Zuzendaria: Lisa Çalan

Iraupena: 15 min

Urtea: 2016

Hizkuntza: Kurduera euskarazko azpitituluekin

Hizkuntza kurduaren aurka egindako asimilazio-politiketan oinarritutako film laburra, 6 urteko Xemgin adibidetzat hartuta, erakusten ditu eskolan irakasleak maiz aldatzeak eta hizkuntzaren erabilpenak eragindako arazoak.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx