Herriko tabernen itxiera salatzeko ManiFestazioa deitu dugu Donostian Abuztuaren 8rako. Herrikoak libre! |
2015/08/03 | |||
DONOSTIA. ManiFESTazioa: "Politikari eta kulturari aterik ez itxi, herrikoak libre" Abuztuaren 8an 17:30ean Gipuzkoa Plazatik Euskal Herritarrok urte luzez gatazka eta sufrimendua bizi izan ditugu. Azken urteotan emandako urratsek eta sortutako testuinguru berriak, justizian eta bakean oinarritutako etorkizun baterako aukera zabaltzen dute. Eragile politiko eta sozialek zein norbanakoek emandako urratsek ekarri gaituzte egoera honetara. Eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko, ezinbestekoa izango da denok erantzukizunez jokatzen jarraitzea. Bide horretan, lekuz kanpo daude konponbidea oztopatu asmoz jartzen dituzten trabak, prozesu judizial hau eta aurreikusita dauden besteak, hori dira: traba berriak. Prozesu hauen mehatxupean segitzen duten zenbait Donostiar daude oraindik, eta zentzu honetan, 35/02 auziko sententziak frustrazioa eragiten du. Oraingo honetan 4 donostiar izan dira zigortuak: Joseba Alvarez, Joseba Permach, Agus Rodriguez eta Juani Lizaso; eta bost lokal konfiskatuak: Hontza, Marruma, Herria, Haritza eta Txalaka elkarteak. Sententzia honek gure herriko gatazkaren amaiera garaile eta galtzaile eskemara eraman nahi du. Ozen aldarrikatu nahi dugu, aurrera urratsak, konponbide justua denok garaile izango garen eskeman soilik etorriko dela. Adierazpen hau sinatzen dugunok, sententzia honen aurrean gure kontrakotasun osoa adierazi nahi dugu. Zigortutakoen absoluzioa eta herriko tabernen zigorraren indargabetzea eskatzen dugu. Hala nola, sententzia honek eragiten dituen kaltetu guztiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Helburu honen baitan, konpromisoa hartzen dugu gure esku dauden elkartasun zein salaketa ekimenak bultzatzeko. Sinatzaileak: Joserra Senperena (pianojolea), Luis Mokoroa (Gastronomia Kofradiako Lehendakaria), Patxi Ezkiaga (idazlea), Bertol Arrieta (idazlea), Joxe Agustin Arrieta (Idazlea), Juan Luis Zabala (Kazetaria, idazlea), Danele Sarriugarte (idazlea), Fito Rodrigez (idazlea), Jakoba Errekondo, Leire Palacios (kazetaria), Lander Arbelaitz (kazetaria), Eneko Olasagasti (zinemagilea), Iñaki Arozena (margolaria), Maite Agirre (aktorea), Ramon Agirre (aktorea), Asier Hernandez (aktorea), Xabier Peñalver (Aranzadi), Josu Tellabide (historialaria), Iñaki Egaña (historialaria), Josebe Iturrioz (mugimendu feminista), Kattalin Miner (mugimendu feminista), Dani Goñi (euskalgintza), Zigor Etxaburua (euskalgintza), Beñat Gaztelumendi (bertsolaria), Markel Ormazabal (soziologoa) Eragileak: Komite internazionalistak, Askapena, EH Bildu, Plaz!, LAB, ELA, Alde Zaharreko Arrano Beltza Euskal Tokia, Ze esatek! musika taldea, Blaka musika taldea, Donostiako Koordinadora Feminista, Euskal Herrian Euskaraz, Medeak, Bagera, Eguzki, AHTaren kontrako mugimendua, 2016 Desokupatu
|
+Video