Maiatzaren lehenean, lotu borrokara! |
2017/04/26 | |||
BILBO. Manifestazioa: "Maiatzaren lehenean, lotu borrokara!". Maiatzaren 1ean 18:00ean Bizkaiako Foru Aldundia (Kale Nagusia, 25) Berriro ere Maiatzaren 1ean kalean gaude borroka eta konfrontazio eguna aldarrikatzen. Atzera egitera gonbidatuko gaituen ezer ez da aldatu. Akaso ozenago, bortitzago eta zorrotzagoak izan beharko gara, kapitalismoaren barnean ez baitago gure klasearentzako garaipen aukerarik. Kapitalismoa ez dago eraldatzerik, kapitalismoa borrokatu eta suntsitu behar dugu. Kapitalaren logikak eta postmodernidadearen kulturak langile klasearen kontzeptua zaharkituta dagoela, denak klase ertaina garela, ahaleginduz eta irmotasunez, botere postuetara heltzea eta arrakasta soziala lortzea posible dela, eta hortaz klase borroka iraganeko eta eskuorrietarako kontzeptua dela pentsarazi nahi digute. Baina badakigu hori horrela ez dela. Ondo dakigu langileen seme-alabak ez dauzkagula euskal, espainiar edo europako empresetako jabeen seme-alabek dituzten pribilegioak. Badakigu migrazioek personak exklusioan eta pobrezian mantentzen gaituztela. Badakigu emakume izateak pobrezian eta prekarietatean bizitzeko arrisku faktorea dela, eta baita ere badakigu borroka dela langileok gure emantzipaziorako gure eskura daukagun tresna bakarra. Izan emakume edo gizon, bollera, trans, heterosexual, migrante edo europear, gure desberdintasun eta borroka txikien barruan, zapalkuntza berdina sufritzen dugu, kapitalismo eta patriarkatuarena.
Maitzak 1 egin
|
+Video