ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk Hego Euskal Herrirako greba orokorra deitu dute maiatzaren 21erako |
2009/03/31 | |||
[Berria] ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek maiatzaren 21ean (osteguna) Hego Euskal Herrian greba orokorra egiteko deialdia egin dute gaur, Bilboko hotel batean emandako prentsaurrekoan. Sindikatuetako arduradunetakoak izan dira agerraldian: Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia, Josu Balmaseda ESK-ko bozeramailea, Arantza Fernandez Garaialde EILASeko bozeramailea, Ainhoa Iturbe EHNEko ordezkaria eta Patxi Agirre Hiruko idazkari nagusia. Krisi ekonomikoa dela-eta "enplegu suntsiketa, patronalaren xantaia, gizarte eta aurrekontu politikarik eza eta krisiari aurre egiteko Euskal Herri mailako tresnak" dira deialdiko arrazoi nagusiak, haiek jakinarazi dutenez. "Lan munduak erabateko erantzuna eman behar dio krisiari, langileak baitira biktima nagusiak, egoera sozial eta ekonomiko horren sortzaileak izan gabe". Haien ustez, "patronala krisiaz baliatu da, eta plantillen egituretan doikuntza zorrotza egin gura dute, etekinak orain eta gero ziurtatzearren. Horrela, plantillak txikiagoak izango dira, atomizatuagoak eta babesgabeagoak".
|
+Video