"الحرية (Hurria). Bi herri, irrintzi bat!" Sahararen aldeko bilduma berezia kaleratu du MusikHerriak |
![]() |
![]() |
![]() |
2009/12/02 | |||
![]()
"الحرية (Hurria). Bi herri, irrintzi bat!" Orain dela urtebete eskas kanpamentuetara egindako bigarren bidaian, ordea, zortea izan eta Smarako Hababa musikaria ezagutu genuen. Honela, elkarlanaren ideia berari aipatzean, gustura laguntzeko prest egongo zela esan zigun. Egun gutxi izan ziren errefuxiatu-kanpamentuetan eman genituenak eta bueltatzeko eguna iritsi zen, hala ere, zorionez Hababak Gasteizen lan egiten zuen eta bertan bizi zen gainera, beraz proiektua aurrera eramateko egoera apropos baten aurrean geunden. Euskal Herrira itzultzean, MusikHerria kolektiboaren bitartez ezagutzen genituen taldeei elkartasun proiektuaren berri eman eta hauek segituan erantzun zuten, hainbat musika talde martxan jarri zirelarik gaiaren inguruko abestiak sortzen. Aipatzekoa eta eskertzekoa da MusikHerriaren filosofiari kasu eginez, talde bakoitzak bere gain hartu zuela abestia autoekoiztearen ardura. Bestetik, diskoari hasiera eta bukaera emateko, pare bat bertso sortzea bururatu zitzaigun eta Amets Arzallusi egin genion proposamena. Bera hasiera-hasieratik laguntzeko prest azaldu zen eta gustu handiz grabatu zituen bildumarako espreski egindako bi bertsoak. Honetaz gain, Unai Ormaetxearen "Mario haritik tiraka" lanetik, "Agurra" abestia hartu genuen (gaitaz eta txalapartaz eginiko agur berezia) Amets Arzallusen azken bertsoaren atzetik bilduma ixteko. Bestalde, Saharako musika taldeen musika behar genuen eta hori guztia Hababarekin adostu zen. Bere Gasteizko etxean, Sahara bailitzan, te eta kus-kus artean, bere lagun musikarien abestiak aukeratzen hasi ginen. Baina hemen zailtasun batekin topatu ginen, argitaratu nahi genuen elkarlan hau MusikHerriarekin egin nahi genuenez, bere filosofiarekin bat egiteko, copyright-ik gabeko abestiak behar genituen eta SGAE edo SACEMekin zerikusirik izango ez luketenak. Honegatik zailagoa egin zitzaigun abesti sahararrak aurkitzea, ia denak Madrilen grabatuak baitziren, beraz copyright-dunak eta SGAEn daudenak asko. Hala ere, kosta bazitzaigun ere, zehaztasun hauek betetzen zituzten hiru abesti dotore aukeratu genituen bildumarako. Horretaz gain, Hababak poesia labur bat grabatu zuen espreski, Ametsen lehen bertsoarekin batera diskoari hasiera eman ziezaion. Disko barruko liburuxkari dagokionez, jendea Saharako gatazkaz informatzeko intentzioarekin Saharako historia eguneratua idatzi dugu euskaraz eta gazteleraz, Nuyum elkarteko Enekoren laguntzaz. Eta alderantziz, sahararrek guk bizi dugun gatazkaren berri izan dezaten, Euskal Herriko historia ere sartu dugu. Honetaz aparte, Arratiako gazte talde handi harekin egindako kanpamentuetarako bigarren bidaia horretan, guk geuk ateratako argazkiak jarri ditugu diskoari kolorea emateko asmoz. Aipatu beharra dago, guzti honi diseinu dotorea eman dion artista Unai Bergara izan dela, elkarlan honetan parte hartu duten beste kide denek bezala musu truk lagundu diguna. Elkarlanaren helburuak:
Abesti zerrenda 01 Amets Arzallus | Saharari I 02 Hababa | Poesia 03 Jonu kantautorea | Sahara libre 04 Siroka | Iraultza sirokoak 05 El Mufid 06 Celosamente gordetako kantuak | Salam Alekum 07 121Krew | Lotsaren harresia 08 Hababa | Batasuna 09 Al-istiglal | Sargori den negu gorritik 10 Zein da Zein? | Elkarrekin frontean 11 Garagardo Gura | Sauce 12 Shwita 13 Mix6T | Afrika 14 Odolaz Blai | Bihotz ilunak 15 Norte Apache | 10 segundu 16 Saharar musika 17 SKT Sekuentzia | Askatasuna nire emaztea zen 18 Kasu! | Gosea 19 Amets Arzallus | Saharari II 20 Agurra
|
+Video