2009/04/23 |
 Apirilaren 22an, Latino Amerika Tinko jardunaldien harira, MST-ren inguruko hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen gatazka gunean. Hizlaria Eneritz Pagaldai izan zen, Lanki Institutuko kidea, eta Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduarekin hainbat aldietan egondakoa. Honen bitartez, MST-ren inguruko hainbat gauza ezagutzeko aukera izan genuen, besteak beste Lulako gobernuarekiko duten jarrera edo MST eta elizaren arteko erlazioa. Azpian Tas-Taseko kideak hitzaldian egindako grabazioa entzuteko aukera duzue. Horretaz aparte, aipatzea, Latino Amerika Tinko jardunaldiak asteazkenean amaituko direla eta oraindik beste hitzaldietaz gozatzeko aukera dagoela. Beraz, animatzen zaituztegu parte-hartzera.
- Apirilaren 23an, osteguna; "Venezuelako egoera sozio-politikoa" eta hizlaria Luis Alegre izango da (UCMko irakaslea eta idazlea)
- Apirilaren 27an, astelehena; "Salvador eta FMLN", Txaro Cornejo (gerran zehar eta hauteskundeetan nazioarteko gainbegiratzaile moduan egondakoa) eta Miren Odriozolaren (gerran zehar egondakoa) eskuz.
- Apirilaren 29an, asteazkena; "Ejecuciones extrajudiciales en Colombia", Camilo Rojasen (Kolonbianoa eta KI-ko kidea) eskuz.
|