Portada Berriak Latinoamerika Colombia Kolonbia; amaierarik ez duen giza drama
Kolonbia; amaierarik ez duen giza drama PDF Inprimatu Email
2006/09/26

Kolonbiak bi milioitik gora desplazatu ditu; UNHCR Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Komisariotza Nagusiak giza hondamendiaz ohartarazi eta alerta deia egin berri du.

Hiru herrikide hil zizkiguten arte gure etxeetan iraun genuen, gure lurretan. Azkenean, hirira etorri behar izan genuen mehatxuetatik ihesi, esku hutsik». Margarita C.-ren hitzak dira. Margarita beldur da, bere lurretik desplazatua izan ondoren ere, bere abizena eman eta argazkia ateratzen uzteko. «Nire alabaren familia herrian bertan geratu zen armadak senarra, bere seme-alaben aurrean, ostikoka hil zuen arte. Etxe atarira atera zuten eta tiro egin zioten. Ordutik alaba hura ere nirekin bizi da Medellinen».

Hiru herrikide hil zizkiguten arte gure etxeetan iraun genuen, gure lurretan. Azkenean, hirira etorri behar izan genuen mehatxuetatik ihesi, esku hutsik». Margarita C.-ren hitzak dira. Margarita beldur da, bere lurretik desplazatua izan ondoren ere, bere abizena eman eta argazkia ateratzen uzteko. «Nire alabaren familia herrian bertan geratu zen armadak senarra, bere seme-alaben aurrean, ostikoka hil zuen arte. Etxe atarira atera zuten eta tiro egin zioten. Ordutik alaba hura ere nirekin bizi da Medellinen».

Kolonbian 1985etik 2000. urtera arte desplazatuak izan diren bi milioietako bat da Margarita. Kolonbian desplazamendua, baina, ez da oraingo kontua, aspaldikoa baizik. Espainiako Koroaren kolonizazio garaian hasi eta XX. mendean biderkatu egin zen desplazamenduen kopurua, mende erditik aurrera batez ere. Kolonbia industrializatzen hasi zen eta lan esku merkea behar zenez, jendea landa lurretatik hirietara etortzera behartzen hasi ziren. 1985etik aurrera, erresistentziaren aurkako borrokaren aitzakian, paramilitarismoaren gerra zikinaren bidez era guztietako desplazamenduak izan dira: masiboak, indibidualak eta familienak.

UNHCR Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Komisariotza Nagusiak milaka desplazatuen egoeraz ohartarazi eta alerta deia berri du. Kolonbiako desplazatuen egoera da, nazioarteko erakundeen arabera, kontinenteak egun duen giza hondamendirik larriena. Kolonbia da desplazatu gehien dituen munduko hirugarren herrialdea.

DESPLAZATUEN BELDURRA . GOBERNUAK ETA GIZA ESKUBIDEEN ALDE LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEEK EMATEN DITUZTEN DATUAK, DENA DEN, EZ DATOZ BAT. CODHES GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO AHOLKULARITZA TALDEAK, ESATERAKO, 2004. URTEAN 287.000 PERTSONA DESPLAZATU IZAN ZIRELA DIO ETA DENERA 1985ETIK 2.200.000. GOBERNUAK ALDIZ 2004AN 137.000 PERTSONA DESPLAZATU ZIRELA DIO ETA 1985. URTETIK, BERRIZ, 1.300.000 PERTSONA -KOLONBIAN 40 MILIOI LAGUN BIZI DIRA-.

Kopuruak ez datoz bat kontaketarako metodologia ezberdina erabiltzen dutelako. Gobernuak desplazatu gisa izena ematen dutenak soilik hartzen ditu kontuan eta giza eskubideen erakundeek, berriz, komunitate eta herrietatik beretik hartzen dituzte datuak; izan ere, desplazatu asko eta asko ez dira erregistratzen, izen-emate soilari beldur diotelako.

Medellin hirian milaka eta milaka desplazatu daude. «Medellinera heltzean desplazatuak elkartu eta hiriko gunerik altu eta arriskutsuenean hasi ginen etxolak eraikitzen, bideak egiten, eskolak, osasun zentroak... Gobernuaren inolako laguntzarik gabe. Alderantziz, auzoa eraikitzeko elkarlanean ari ginelako poliziak bidali zizkiguten han bizitzeko baimenik ez genuela eta alde egiteko esanez. Egun batean eraikitako guztia eraitsi ziguten». Medellingo desplazatu bat ari da hizketan. Beste kokagunera batera joan behar izan zutela baina handik ere bota zituztela dio. «1999an hirira heldu nintzenetik bost kokagunetan -hogeita hamabost daude hirian- bizi izan naiz eta ez dakit orain nagoenean zenbat iraungo dudan, polizia ez bada armada, eta armada ez bada paramilitarrak baititugu atzetik».

POBREZIAN. DESPLAZATU ASKO ETA ASKO AURKITZEN DIRA HIRIAN LANIK EGIN EZINIK, ASKOTAN JATEKORIK ETA DIRURIK GABE, ANTOLATZEKO ESKUBIDERIK GABE, BIZITZAN ERREFERENTZIA IZAN DUTEN GIZA TALDERIK GABE, IZUTUTA ETA EGOERAREN ERANTZULEEN ZIGORGABETASUNAK SORTUTAKO INPOTENTZIA ETA MESFIDANTZA BARRUAN DUTELA.

Indarkeriak eta desplazamenduak eragindako egoeraren ondorio nagusiak emakumeek jasan behar izaten dituzte: haietako asko alargunak dira, seme-alaba eskolagabeekin edo eskolatze maila baxuarekin. Umeek integratzeko arazoak izaten dituzte hirian, depresioak eta antsietatea. Gizarte garbiketa egiten duten paramilitarrek desplazatutako gazte asko hiltzen dituzte, antolatu eta giza eskubideen alde lanean hasi direlako, paramilitarren txertoa edo zergak ordaintzeari uko egiten dietelako... Eta dena aginte militar eta polizialen onespenarekin.

Kolonbia ez du erakutsi borondate politikorik desplazatuei kasu egin eta euren egoera konpontzeko. Estatua bera desplazatuen egoeraren erantzulea da, zuzenean edo zeharka. Desplazatuak laguntzeko lege, dekretu eta itunak egon arren, ez dira praktikan jarri, eta horrela, praktikan jarriko balituzte ere, hori «desplazamendua legeztatzea eta zilegiztatzea» litzatekeela uste du CODHESek.

Margarita C. behin eta berriro saiatu da bere lurretara itzultzen. Hirian biziraun ezinean dabiltzan desplazatuekin eta familiekin hitz egin eta hara itzuli nahi dute berriz. Itzultzen saiatu direnetan arazoak izan dituzte, mehatxuak desagertuak, hilotzak... Betiko istorioa. Baina hirian irtenbiderik ikusten ez dutenez, hilabete honetan berriz ere itzultzekoak dira euren lurrera: Angelopolisera. Ez dakite zer gertatuko zaien. Hiriak desplazatuz gainezka betetzen ari diren bitartean, landa lurrak hutsik ari dira geratzen, ez jaberik gabe, ordea. Gaur egun kolonbiarren %0,4 dira lurren %63en jabe, alegia, lurjabe handi, enpresari eta paramilitar narkotrafikatzaileen eskuetan ari dela geratzen ia lur guztia.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx