Portada Berriak Latinoamerika Cuba Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresua hasiko da gaur
Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresua hasiko da gaur PDF Inprimatu Email
2011/04/16

[Berria - Kristina Berasain] Fidel Castro agintean ez dagoela egiten den aurrenekoa delako, uhartean iraultzaren hasieran begitandu ezin zitezkeen urratsak eman berri direlako, eta urtemuga berezi baten abaroan egingo delako, sinbolismoz beteta abiatuko da gaur PCC Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresua. Hamalau urtetan lehena ere badelako, eta jada martxan diren neurriak babestera mugatuko delako, sinbolismoen unea dela ondorioztatu daiteke. Raul Castrok «eredu sozialista egokitzeko» abian jarritako erreformak sostengatzea espero baita asteartera arte luzatuko den bilkuran. 

Presidenteak Kubako Batzar Nazionalean iragarri zuen, iragan abenduaren 18an, bi ordu luzeko diskurtso irmo batean, aldaketarako garaia zela: «Gure bidea zuzentzen ez badugu, agortu egingo zaigu amildegiaren ertzean zutik jarraitzeko denbora; itotzen ari gara, eta ito egingo ditugu belaunaldi osoen ahaleginak». Ordurako, baina, martxan zen, sozialismoa bazterrean utzi gabe, «lana berrantolatzea» aurreikusten zuen prozesua. Abuztuaren 1ean eman zuen horren berri, eta urriaren 4ean sartu zen indarrean lanpostu publikoak murriztea eta sektore pribatua sustatzea asmo duen dekretua —ekonomiaren %90 estatuaren eskuetan egon da—. Gobernuak 1.300.000 funtzionario kanporatu nahi ditu hiru urteko epean, sektore publikoan ari direnen %25a.

Granma egunkariak irailaren 24ean argitaratu zituen baimenduta zeuden 178 lanbide berriak. Eta jada 180.000 baimen banatu ditu autonomo gisa jardun ahal izateko. Kuban beste 157.000 lagun ari ziren beren kabuz lan egiten. Eta ekimen honek uhartearen paisaia itxuraldatu du, askotariko ofizioak sortuz, tartean, etxe ataritan ezarritako paladares-ak —jatetxeak— edo kale kantoietan ari diren habanera eta dandi-ak.

Erreformetan sakondu

Erreformei harrera ona egin diete herritarrek funtzionarioak kaleratzeko asmoak kezka eragin bazuen ere. Orain, berriz, zergen igoera da herritarren kezka; izan ere, azken asteotan gasolina, argia eta olioaren prezioak igo dira, eta batez besteko soldata 14 eurokoa da. Kubak, oinarrizko elikagaien otarrea bermatzeko, inportazioetara bideratutako aurrekontua %25 handituko du; 308 milioi dolar. Gobernuak 1.500 milioi dolar gastatzen ditu horretan urtean, herritarrek jasotzen duten jakien %80 inportatu behar baitu.

Raul Castrok anaia gaixotzean hartu zuen lekukoa, 2006an, eta berehala ekin zien erreformei. Ekonomia ez zela eraginkorra argudiaturik herritarren iritziak jasotzeko ekimena jarri zuen abian; 2007ko uztailaren 26an hiru milioi lagunek hartu zuten parte eredu ekonomikoa erronka berrietara egokitzea asmo zuen eztabaidan. Haren ondorioz «agenda nazional» bat eratu zuen presidenteak, beraz, martxan diren erreformak eztabaida sozial hartatik eratorritakoak dira.

Eta kongresuaren atarian bide horretan sakondu nahi duela agerian utzi du Raul Castrok: «Aurretik dugun denbora laburra da, zeregina itzela, eta apaltasunik eza, banitate, eta sentimentalismo zantzurik gabe, pentsatzen dut herriaren aurrean dugun autoritate morala baliatu behar dugula norabidea ezarrita uzteko eta hainbat auzi inportante konponduta uzteko». PCC-ko kongresuan parte hartuko duten mila ordezkariek, beraz, erreforma horiek babestea espero da, izan ere, presidenteak «marrazten ari den eszenatoki berrira» egokitzeko eskatu die alderdiko ordezkariei.

Ikusmina

Arlo politikoan, baina, ez da aurreikusten aldaketa nabarmenik, ez bada, zurrumurruek dioten moduan, alderdiaren batzar nagusia berritzeko erabakia hartzen. Ikusmina handia da zentzu horretan, izan ere, iraultzaren belaunaldi historikoa ordezkatzea ekarriko luke horrek. Raul Castroren presidente kargua formalizatuta gelditzea espero da ere, ezen «ideien soldadu soil» bat bezala joango dela bilkurara adierazi du Fidel Castrok. 2006an «zalantzarik gabe» boterea utzi zuenean, kargu guztiak utzi zituela berretsi du berriki, gobernuari, alderdiari eta armadari erreferentzia eginez.

Eta Granma-k Reflexiones atalaren edizio berezi bat plazaratu zuen atzo, gaur ospatuko den urtemuga gogoratzeko. Girongo Bataila izenburupean inbasio hartako pasarteen berri eman du komandanteak belaunaldi berriek «urte erabakigarri haien gertaerak» eskura izan ditzaten; euren aurrekoek «bizitza jarri baitzuten arriskuan iraultza bermatzeko». Castrok ez baitu ahaztu gaurko egun batez bizi izandakoa; CIAk kontratatutako mertzenarioak sartu baitziren 1961. urteko apirilaren 16an Playa Gironen, Bahia de Cochinosen. AEBek iraultza zapuzte aldera uhartea okupatzeko ahalegina izan zen. Garaipen hura, baina, «inperialismoaren aurreneko porrota» izan zen Castrorentzat. Habanako Iraultzaren Plazan desfile militar bat egingo dute horregatik, gaur, une historiko hori gogoratzeko, iraultzaren izaera sozialista aldarrikatu eta 50 urtera.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx