G8-aren aurrean, Demokrazia globala. |
![]() |
![]() |
![]() |
2009/07/03 | |||
MANIFESTAZIOA Ez dira inor gure eta munduan bizi garen sei mila milioi pertsonaren etorkizuna erabakitzeko. G-8aren diktaduraren aurrean demokrazia globala. G-8ak berak edozein oinarri demokratiko ukatzen du eta horretaz gain bestelako goi-bileretan (Gleaneagles 2005ean, Genovan 2001ean...) erakutsi duten bezala, benetan kezkatzen dien gauza bakarra orain daukaten hegemonia globalari eustea. Berdin dio horrek milioika pertsonen ustiapena eta miseria eta ingurumenaren suntsipena ekartzea.
Ez dugu onartzen ez galderarik ezta erantzunik ere. Langileriak pairatzen duen arazo larriei aurre egiteko bide berriak asmatu behar ditugu. Oinarritik partaidetza soziala eta politikoa bermatuko duten aukera berriak eraiki behar ditugu non garapenaren helburutzat ekonomiaren ordez pertsonak ipiniko ditugun. Agirian laga dute herrestan eraman diguten Krisi egoera honetan, garrantsitzuago dela dirutza bermak izan dituzten bankuetxeak laguntzea, edozein langile baino, nahiz eta beraien esfortsua eta soldata lapurtua izan. Hori dela eta, gure aniztasun aberatsa kontuan hartuta indarrak batzen ditugu bestelako ekoizpen eredu berriak sortarazteko (bestelako energia iturriekin, multinazionalek inposatzen dituzten monolaborantzak gainditzen...), bestelako harreman mota sozial zein pertsonalak bultzatzeko (patriarkatza eta arrazakeria gainditzen), erabakitzeko bestelako arau demokratikoagoak gauzatzeko (botere ekonomikoak demokrazia liberalari ezartzen dizkion mugak gainditzen) eta hezkuntza plan berriak (pribatizazioa eta Boloniaren aurka, hezkuntza plurala eta askea izan behar da). Izan ere, neoliberalismoaren aurka ehundu dugun elkartasun sarea euren amets gaiztoa da. Beldurra antzematen dutenean harresiak eraikitzen dituzte Heiligendammen, Palestinan, Iraken, Mexikon edo Europako mugan. Kapitala libre mugitzeko mugak zabaltzen dituzte eta pertsonei ixten dizkiete. Terrorismoari buruz hitz egiten dute eta euren ejertzito inbasoreek izua zabaltzen dute nonahi. Aldaketa klimatikoa aipatzen dute eta krisialdi ekologikoa eragiten duen zentzugabeko kontsumismoa eta hazkunde suntsitzailea bultzatzen dute. Gaur, Euskal Herritik eta G-8aren aurkako nazioarte mailako deialdiari erantzuten, kapitalismoa eta fascismoaren aurkako borroka konpromisoa berresten dugu, Berlusconi gobernuaren parafascista italiar poliziak atxilotu dituzten antifascista kideen askatusuna aldarrikatzen. Gobernuarenoharkabetasunak,represionak eta kontrolak, italiar gazte langileriaren bultzakada errebindikatiboak ezin izango du gelditu. Beti gogoan izango dugu Carlo gulliani-ren zigorgabeko erailketa Genovan 2001. urtean. Eta bitartez, berriro desligitimatzen dugu egun hauetan L´Aquilan biltzen diren munduko oligarkiek erabilitako bereizi gabeko indarkeria klase popularren aurka. G-8a akatu! Atxilotuak Askatu! Gora Herriak!
|
+Video