Zorionak Askapena! PDF Inprimatu Email
2017/10/05

Egunotan, Askapena antolakunde internazionalistak 30 urte beteko ditu. Ospakizun gisara, larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Berriozarren.

Komite Internazionalistetatik, aukera hau baliatu nahi dugu Askapenako kidegoa bere 30. urteurrenean agurtu eta zoriontzeko. Urteotan, hamaika izan dira Askapena eta Euskal Herriko gainontzeko elkartasun mugimenduekin aurrera eraman ditugun borroka eta ekimenak. Euskal herriko kaleetan, herri mugimenduen espazioetan eta nazioartean egin dugu topo KI eta Askapenako militanteok.

Zentzu honetan, nork bere ikuspuntu, jatorri eta ibilbidea alde batera utzi gabe, aurrerantzean elkarlanean aritzeko borondatea adierazi nahi diogu Askapenari. Ziur gaude, elkarlan zintzo eta zuzenarekin, beti herri mugimenduak eta munduko herriak iparrorratz izanda, gertuago kokatzen garela gure helburuetatik.

Kapitalismo suntsitzailearen, inperialismo zapaltzailearen eta patriarkatu hiltzaileen aurrean, antolakunde zein herri arteko harreman emankorrak garatzen jarraitu ditzagun!

Gora internazionalismoa!

Zorionak Askapena!

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?