PALESTINATIK BIHOTZ-BIHOTZEZ |
Brigada Palestina | |
03/07/2006 | |
06-07-03 RAMALLAH Hemen nabil, Ramallan, hainbestetan gure SUELTA LA OLLA Hala Bedi Irratiko irratsaioko solaskidea izan den Samiarekin aurrez-aurre solasean, tea edaten, irratiko tarte laburrean kontatu ezin diren kontuez patxada ederrean berbetan. "...batzuek, eta mendebaldean batez ere, ez dute ulertzen Palestinarrek autobus edo gune turistiko baten kontra burututako ekintza bat, baina ez dira agertzen horren hunkituta biktima Gazako hondartzan aisialdian dagoen familia oso bat denean, izan ere haur palestinar horiek terroristak baitira mendebaldetarren begietara. Iragan astean Erresistentziarako Herri Komiteek burututako ekintza, ordea, bestelakoa da. Alde batetik aipatu Komiteak Palestinako fakzio guztietako ekintzaileek osatzen dituztelako, baliabiderik gabeko ekintzaile ausartak direlako eta munduko armada boteretsuenetako baten kontra ekintza arrakastatsua burutu dutelako, eta bestetik hildako zein bahitutako soldaduak ez zirelako hiritar errugabeak. Ekintza bateratu eta ausart honetan ekintzaile palestinarrek harrapatutako 19 urtetako soldadua helburu bakarrarekin joan zen bolondres Gazara, palestinar errugabeak akabatzea, hain zuzen ere. Bestalde Israelgo espetxeetan 300 haur preso politikotik gora daude, hauek ez al dira bahituak?. Palestinar oro harro sentitzen gara erresistentziak horrelako ekintzak burutzen dituenean, denok gatoz bat horiekin. Gazatik inora joango ez diren Kassam koheteak jaurtitzeak ez garamatza inora, arriskutsua delako, basamortu erdian eztanda egiten dutelako, eta ordainean funtsagabeko errepresio bortitza dakarkigulako, ekintza antzuak dira. Baina iragan asteko ekintza bateratua eta militarren aurka zuzendutakoa eredugarria da..." Hurrengo egunetan Hala Bedi ko irratsaioetan eta herriak.org orrialdean, Palestinan barrena bidai honetan jasotako esperientzia eta testigantza gehiago helaraziko dizuet. Agur bero bat duintasunaren aberritik. osasuna eta askatasuna. salamat
|
+Video