Portada Brigadas Blog Brigada Palestina Nablus 2006 / 07 / 18
Nablus 2006 / 07 / 18 PDF Imprimir E-mail
Brigada Palestina
19/07/2006

PALESTINAR OROK ISTORIO BELDURGARRI BAT DAUKA KONTATZEKO.

Gauak istilutsuak izan ohi dira Nabluseko alde zaharrean, atzokoa, ordea, ohi baino istilutsuagoa izan zen. Herenegun ekintzaile palestinarrek okupazio armadako patruila bat erasotu zuten, soldadu bat hil eta beste bostak larri zauritu zituztelarik. Espero genuenez, gaua aldera armada sionistaren erantzun bortitza heldu zen eta erresistentziaren gotorlekua den hiri zaharra erasotu zuten. Ilunabarretik gaueko ordu txikiak arte tiro hotsak, eztandak eta armadaren ibilgailuak nagusi izan ziren hiru mila urtetako historia ikusi duten karrika estu, nahasi eta ilun hauetan. Lagun palestinar bat, etxeratu ezinik, gure hotelera sartu eta gurekin eseri da telebista aurrean. Kontu kontari ibili zaigu, itxialdien istorioak, gaueko erasoak, atxiloketak... euren bizimoduan egunerokoak bilakatu diren istorio ikaragarriak. Tiro hotsak bereizten ere irakatsi digu, kalashnikov-arena erremonteko pilotak frontisaren kontra egiten duen soinuaren antzekoa da (kla, kla, kla), M16 eta M18-en, berriz, rafaga zaratatsu eta ozenagoa... David eta Goliaten kondaira balistikaren mundura egokituta.

Hurrengo goizean ezer gertatu ez balitz bezala esnatu da hiria. Alde zaharreko klinikan solasaldi-gozaria izan dugu Osasun Komiteetako lagunekin eta handik Al Ain errefuxiatuen kanpamendura abiatu gara. Bertan iragan abenduan okupazio armadaren soldaduek eraildako Abu Ali Mustafa Brigadetako ekintzaile baten amarekin elkartu gara eta eskaini dizkigun kafea, tea eta freskagarriak dastatzearekin batera bere testigantza hunkigarria entzuteko parada izan dugu. "...gauerdian etorri ziren semeaz galdezka, etxe barruan tiroka hasi ziren eta Iman non zegoen esan ezean gauero etorriko zirela esan zidaten. Teilatuan izkutatuta zegoen semea topatu eta tiroz josi zuten...", halako batean beste sei semeetako bat agertu zen anaiak egun horretan jantzita zeraman jaka erakustera, 70 bala zuloz josita zegoen. Anaia ere Brigadetako kidea da. "...seme guztiak hilko balizkidate ere ez nuke txartzat hartuko baldin eta egunen batean Palestina askatuta ikusteko balio izan badu...", bota zuen andreak saminez beteriko irrifar bat eskainiz.

Segituan Balata errefuxiatuen kanpamendura abiatu ginen. Balata leku esanguratsua da, izan ere, bertan sortu baitzen bigarren intifada. Balatan 24.000 lagun bizi dira km2 bateko eremuan, gehienek Haifan dute sorterria (bertatik bota zituzten sionistek 1948an). Bertan Ahmed bizi da. Bere semeetako bat soldaduek erail zuten 2002an erosketak eskuetan hartuta etxera zihoala, handik zazpi hilabetera hamasei urteko anai gazteenak bere burua eztandarazi egin zuen check-point batean, Abu Ali Mustafa Brigadetako kidea zen, komunista beraz, eta Imanek bezala ez zuen inongo zerurik espero. "...nik ez nuen nire semearen asmoen berri, jakin izan banu ez niokeen egiten utziko, baina zer egingo diogu bada, horrelakoxea da gure bizimodua, ikusi al duzue nola bizi garen?... hamahiru urte nituela bota zuten nire familia Haifatik, espero dudan gauza bakarra da egunen batean hara bueltatzea gelditzen zaizkidan semeekin...".

Alde zaharreko karrika estu, ilun eta gorapilatsuek osatzen duten laberintoan barrena sartu gaituzte gure lagunek. Orain ulertu dugu zergatik okupazio indarretako soldaduak ez diren ausartzen sare zoro honetan barneratzen. Aurreko eguneko ekintza gertatu zen tokitik pasatu gara eta paretetako orban odoltsuak erakutsi dizkigute. "...begira, judu pusketak...". Iluntzen hasi zaigu. Mutil gazte-gazteak kalashnikova eskuan dutela karriketako bidegurutzetan zaindari lanetan daude. Hobe dugu hotelera joatea. Berriro ere gau beroa izango da alde zaharrean. salamat

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
palestina
Durante estos años la brigada de Palestina se ha llevado a cabo a través del PCHR (Centro de DDHH) y Health Work Commitees, y contactado con diferentes partidos políticos, sindicatos, asociaciones de mujeres y asociaciones de presos políticos con el objetivo de que l@s brigadistas adquieran una visión lo más completa posible de la realidad tanto política como social del país. Las brigadas se han realizado durante los meses de julio y agosto en distintas localidades palestinas: Belen, Ramala, Nablus, Gaza... 

Imágenes Blog Palestina

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx