Viva el Estado Plurinacional de Bolivia! |
2009/08/12 | |
Hiriz hiri izan dira abuztuaren 6ko ospakizunak Bolivian. Abuztuaren 5ean La Paz-en izan zen, 6an Sucren eta 7an Oruron desfile hiritar-militarrarekin. Jai nagusia Sucren zela eta, bertako gizarte mugimenduek deia egin zioten Evori parte har zezan, zeina ez zen bertan egon bi urtean. Honek bi egun lehenagora arte ez zuen baieztatu parte hartzea. Hain zuzen, Sucre eta orokorrean Chuquisaca-ko departamentua inguru zaila da gobernu berriarentzat, izan ere, hiriburu titulu osoaren eskareraren atzean -hiriburua izan arren, botere judiziala bakarrik aurkitzen da bertan-, eskuindarra boto bila dabil eta besteak beste duela bi urte, 3 hildako suertatu ziren Konstituzio berriaren baieztapenaren inguruko egunetan. Borrokalari hauek izen abizenak dituzte. Bata Sabina Cuéllar bera da, Chuquisaca-ko prefektua eta MASetik aldendua eskuineko alderdietako fronte gisa aurkeztu zena. Eta besteak, berak jaso zituenak ospakizuna beren kontura egiteko. Hauek ere izen-abizenak dituzte: Santa Cruz-eko prefektua den Rubén Costas, Tarijako Mario Cossío eta Beniko Ernesto Suárez, besteak beste.Ospakizun egun hau ezin hobea izan zen Boliviaren Nazio Anitzeko Estatu izena ezeztatzeko, botuen %61,4 izan zuenaren gainetik eta errepublikaren berrezarpena aldarrikatzeko. Ez omen dute epe ertaineko oroimena gehiegi garatuta hauek. Gainera, hauteskunde ustelkeria izango zela salatu zuten eta baita Estatuaren deskolonizazio kontzeptuaren atzean bere instituzioen desmuntaia dagoela izkutatuta. Hauek berauek izan ziren Hauteskunde Gorteak bultzatu zituztenak errolda biometrikoa ezartzera abenduko hauteskundeetarako. Sistema honek hauteskunde garbi batzuk baimenduko lituzte, baina eskuinaren helbururen bat edo beste ere identifikatu dugu. Alde batetik, azpiegitura arazoek (justuan elektrizitatea duten komunitateak zer?) zailtasunak jartzen dituzte hainbat komunitateetan (MAS aren gehiengoa dutenak), eta horrela hauteskundeak atzeratzea lortu lezakete hain banatuta dagoen eskuinari fronte bat osatzeko denbora emanik. Eta garrantzitsuagoa dena: sistema hau ezartzeko lana MEC empresa argentinar-japoniarrari eman zaio, zeina Sony beraren hedabideetako agentzia bakarra den Latinoamerikan. Zelako garbitasuna espero genezake horrelako trasnazional baten eskuetatik? Eskuindarraren trikimailuak ugariak diren arren, oraingoz guztiz indarrak galduta dabil eta autonomia eskakizunaren atzean izkutatzen da, Comité Civico-en inguruan. Ezker klasikoa ere ahulduta dago eta askok eskuinerako bira eman dute : Ramón Loayzak, adibidez, zeina Muspa bezalako berezko ezkerreko alderdikoa den, eskuinarekin frontea osatzeko eskakizuna ematen ari da. Ez al da ba Pachakutik edo garai berria?
|
+Video