Portada Brigadas Blog Brigada Bolivia Viva el Estado Plurinacional de Bolivia!
Viva el Estado Plurinacional de Bolivia! PDF Imprimir E-mail
12/08/2009

Hiriz hiri izan dira abuztuaren 6ko ospakizunak Bolivian. Abuztuaren 5ean La Paz-en izan zen, 6an Sucren eta 7an Oruron desfile hiritar-militarrarekin. Jai nagusia Sucren zela eta, bertako gizarte mugimenduek deia egin zioten Evori parte har zezan, zeina ez zen bertan egon bi urtean. Honek bi egun lehenagora arte ez zuen baieztatu parte hartzea.

Hain zuzen, Sucre eta orokorrean Chuquisaca-ko departamentua inguru zaila da gobernu berriarentzat, izan ere, hiriburu titulu osoaren eskareraren atzean -hiriburua izan arren, botere judiziala bakarrik aurkitzen da bertan-, eskuindarra boto bila dabil eta besteak beste duela bi urte, 3 hildako suertatu ziren Konstituzio berriaren baieztapenaren inguruko egunetan. Borrokalari hauek izen abizenak dituzte. Bata Sabina Cuéllar bera da, Chuquisaca-ko prefektua eta MASetik aldendua eskuineko alderdietako fronte gisa aurkeztu zena. Eta besteak, berak jaso zituenak ospakizuna beren kontura egiteko. Hauek ere izen-abizenak dituzte: Santa Cruz-eko prefektua den Rubén Costas, Tarijako Mario Cossío eta Beniko Ernesto Suárez, besteak beste.

Ospakizun egun hau ezin hobea izan zen Boliviaren Nazio Anitzeko Estatu izena ezeztatzeko, botuen %61,4 izan zuenaren gainetik eta errepublikaren berrezarpena aldarrikatzeko.  Ez omen dute epe ertaineko oroimena gehiegi garatuta hauek. Gainera, hauteskunde ustelkeria izango zela salatu zuten eta baita Estatuaren deskolonizazio kontzeptuaren atzean bere instituzioen desmuntaia dagoela izkutatuta.

Hauek berauek izan ziren Hauteskunde Gorteak bultzatu zituztenak errolda biometrikoa ezartzera abenduko hauteskundeetarako. Sistema honek hauteskunde garbi batzuk baimenduko lituzte, baina eskuinaren helbururen bat edo beste ere identifikatu dugu. Alde batetik, azpiegitura arazoek (justuan elektrizitatea duten komunitateak zer?)  zailtasunak jartzen dituzte hainbat komunitateetan (MAS aren gehiengoa dutenak), eta horrela hauteskundeak atzeratzea lortu lezakete hain banatuta dagoen eskuinari fronte bat osatzeko denbora emanik. Eta garrantzitsuagoa dena: sistema hau ezartzeko lana MEC empresa argentinar-japoniarrari eman zaio, zeina Sony beraren  hedabideetako agentzia bakarra den Latinoamerikan. Zelako garbitasuna espero genezake horrelako trasnazional baten eskuetatik?

Eskuindarraren trikimailuak ugariak diren arren, oraingoz guztiz indarrak galduta dabil eta autonomia eskakizunaren atzean izkutatzen da, Comité Civico-en  inguruan. Ezker klasikoa ere ahulduta dago eta askok eskuinerako bira eman dute : Ramón Loayzak, adibidez, zeina Muspa bezalako berezko ezkerreko alderdikoa den, eskuinarekin frontea osatzeko eskakizuna ematen ari da. Ez al da ba Pachakutik edo  garai berria?

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 


En 2006 una delegacón compuesta por cinco personas de Komite Internazionalistak viajó a Bolivia con la intención de conocer de cerca el profundo cambio político que se estab produciendo. La prioridad era conocer de cerca los movimentos sociales e iniciar el interesante proceso de intercambio que siempre se da entre los pueblos. Conseguimos nuestro objetivo, nos reunimos con diferentes colectivos (de mujeres, indígenas, sindicales, de medios de comunicación alternativos...) y además, conocimos los priemeros pasos del proceso político e institucional que han hecho posible la nueva Constitución que refunda el estado boliviano cuando participamos en Sucre en la primera reunión de la Asamblea Constituyente.

Después de 500 años de represión, el proceso que está materializando en Bolivia una autentica transformación politia y social sigue vivo y no podemos olvidar que sus verdaderos protagonistas son el el pueblo y los movimientos populares de base. 

Imágenes Blog Bolivia

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx