Epopeia Lur Santura PDF Inprimatu Email
Brigada Palestina
2015/07/20

Brigada hasi denetik lehen aldiz Jerusalenetik atera gara. Hiri jendetsu eta kulturanitz hau atzean utzi ahala Palestinako egunerokotasuna eta gataztakaren adibide argi eta ikusgarriena aurkitu dugu. Harresia. Eta harresiarekin batera, checkpointa.

Horrela heldu gara gaur egun Palestinarren hiriburu administratibo denera, Ramalara. Hosteleko lehiotik Jerusalen ikusten da urrunean, "ni duela 17 urte egon nintzen bertan..." esan digu langile gazteak. Ordutik debekatuta dauka hiritik 40 minutura bizi diren lagunak bisitatzea. Berriro ere agerian, harresia eta apartheida.

Ramallah-n palestinarren aurpegi desberdinak erakutsi dizkigu. Alde batetik hiri batean hiritar nomal moduan bizi nahi dutenena, egunerokotasuna mantenduz eta euren proiektuak garatzea saiatuz. Bestetik, gatazkaren adibideak, Palestinako Autoritate Nazionalaren egoitza, Yasser Arafaten hilobia eta Palestinaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan aritzen diren hamaika erakunde. Horietako bateko kideekin egoteko aukera izan dugu, UPWC-ko emakumeekin.

UPWC-k (Palestinako Emakume Elkarteen Batasuna) urteak daramatza emakume palestinarren eskubideen alde borrokan. Nazio askapen mugimenduaren barruan kokatzen dira eta bi dira ardatz nagusiak: patriarkatuarekin eta muga sozialekin apurtzea. 6.000 emakume euren eskubideen alde lanean dabiltza, adin guztietakoak. Esperientziatik esperantzaz betetako ilusioa transmititu digute.

Agur eta elkarrenganako animoekin amaitu da bilera. Ez dugu ordea denbora askorik izan inguratzen gaituen egoeraz ahazteko. Hosteleko langileak bere historia kontatu digu. Anaia eta aita kartzelan ditu, osaba franko-tiratzaile batek hil zuenetik.

Hau gutxi ez eta Jerusalenera buelta berriro ere. Palestinarren errutina: harresi, checkpointa, apartheida, humilazioa...
Indarra, irribarreak borroka.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?
 
palestina
Azken urteotan Palestinako brigada PCHR (Giza eskubide zentroa) eta Health Work Commitees-en bitartez bideratu da. Horrela, errealitate politiko eta sozialaren ikuspegi ahalik eta osatuena izan zezaten, alderdi politiko, sindikatu, emakume elkarte eta preso politikoen elkarteekin elkarlanean jardun da. Brigadak uztaila eta abuztuan zehar burutu dira, Palestinako inguru ezberdinetan: Belen, Ramala, Nablus, Gaza...

Blog Palestina irudiak

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx