2009/11/18 |
Komite Internazionalistek 30. urteurrena ospatuko dute betiko aldarriak ardatz hartuta
[ Berria / Andoni Etxeberria] «Kolonbia, Bolivia, Euskal Herria...» hamaika herriren zerrendarekin ekin zion atzo KI-ko (Komite Internazionalistak) eledun Aitor Garagarzak erakundearen 30. urteurrena ospatzeko ekintzen aurkezpenari. Hamaika herri, hamaika borroka seinalatzeko eta funtsean helburu bakarra: nazioen arteko elkartasun politikoa bultzatzea. KI-k 30 urtean lan betea egin du xede horren inguruan: «Normalean, Euskal Herriko medio nagusietan agertzen ez den informazioa ekarri dugu, beste nazio batzuetan pairatzen dituzten egoerak salatuz gure gizartean sentsibilizazioa sortzeko». |
Gehiago irakurri
|
2009/11/18 |
[Gara / Ruben Pascual] «Iraultza sandinistak piztu zuen itxaropenaren babesean», Euskal Herriko hainbat talde batu eta Komite Internazionalistak erakundea sortu zela 30 urte betetzen dira aurten, eta urteurren horren karietara antolaturiko ekimenen berri emateko agerraldia egin zuten atzo Bilbon.
Ospakizun horretako ekitaldi nagusia hilaren 28an egingo da Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxean. Egun osoan askotariko ekitaldiak izango dira bertaratzen direnentzat: umeentzako jolasak, ekitaldi politikoa eta herri bazkaria, besteak beste. Betagarri, Orkestra edota Makala DJ izango dira eguna musikaz alaitzeko ardura izango dutenak.
|
Gehiago irakurri
|
Nikaragua, Kuba, El Salvador, Palestina, Irak, Chiapas, Sahara, Bolivia, Kolonbia, Seattle, Praga, Kurdistan, Genova, Euskal Herria... Hamaika borroka, borroka bakarra, Gora herriak!!
|
|
|
|
2009/11/17 |
Bilbon, 2009ko azaroaren 15ean Orain dela 30 urte, Iraultza Sandinistak piztu zuen itxaropenaren babesean, Euskal Herrian herrialde ezberdinetan zebiltzan tokian tokiko taldeak bildu ziren, Komite Internazionalistak erakundea sortzeko.
Ordutik, herri honen ehunka lagun kolektibo honen partea izan dira eta, besteak beste, askatasuna lortzeko nikaraguar miliziekin batera borrokatu dute, Kubaren aurkako blokeo kriminala salatu dute, euren bizitzaz estatuaren paramilitarismoak mehatxatutako kolonbiar militanteen bizitza babestu dute, lurreko kolorearen emakume eta gizonekin berba egin dute komunitate zapatistetan, mendebaldeko demokraziaren bonba hiltzaileak konpartitu dituzte Irakeko herriarekin, Gazan sionismoak zerupean eraikitako kartzelan atxilotuak izan dira, baita Pragako kartzeletan politika ekonomiko hiltzailearen bitartez mundua zuzendu nahi dutenak salatzeagatik, Venezuelako herriarekin XXI. mendeko sozialismoari buruz hausnarketa egin dute, edo euskal preso politikoen giza eskubideen urraketa sistematikoa protestatzeko barau egin dute gosezko grebetan…
|
Gehiago irakurri
|
2009/11/11 |
+Video Komite Internazionalistaren 30.urtemuga dela eta hainbat ekimen antolatu ditugu, horien artean "Checkpoint Rock" dokumentalaren proiekzioa. Proiekzioa azaroaren 18an 19:30etan izango da (puntualak izan!) BilboRock aretoan, sarrera dohainik izango da. Horretaz gain, pelikulako zuzendariarekin, Fermin Muguruza, solasaldia burutzeko aukera izango dugu. Pelikula hau, Israel, Gaza eta Zisjordanian filmatuta dago eta Palestinako musikara hurbiltzen da, bertan garatzen ari diren musika estilo desberdinetara. Tel Avivetik hasi eta Gaza eta Zisjordaniako lurralde okupatuetaraino, eta DAM rap taldeko kideetako batekin, musika tradizionaleko interpreteengana, hip hop abeslari gazteengana, rock taldeetara hurbiltzen da dokumentala, oztopoak oztopo euren lanarekin jarraitzen ahalegintzen diren horiengana... |
|
|