Portada Berritasunak KI 30! en los medios Mikel Goenaga eta Manoli Etxeberria, Komite Internazionalistak: «Elkartasuna beste herrialdeen borroka gure borroka egitea da»
Mikel Goenaga eta Manoli Etxeberria, Komite Internazionalistak: «Elkartasuna beste herrialdeen borroka gure borroka egitea da» PDF Inprimatu Email
2009/11/28
[Gara / Gaur8] Mikel Goenaga Euskal Herriko internazionalismoaren hastapenetatik dabil mundu berriago baten aldeko borrokan. Manoli Etxebarriak denbora gutxiago darama borroka horretan, baina nahikoa eta sobera Komite Internazionalistak erakundeak nolako bilakaera izan duen jakiteko.

Mundu berri bat daramagu bihotzean” leloa aukeratu du Komite Internazionalistak erakundeak bere 30. urteurrena ospatzeko. Hainbat ekitaldi, hitzaldi eta erakusketa antolatu dituzte Hego Euskal Herrian azaroaren azken astean eta abenduaren lehendabizikoan. Mexiko, Venezuela, Palestina eta Kuba izango dira ospakizunon ardatzak eta asteburu honetan borobilduko dute urteurrena Betagarri eta DJ Makalak Bilboko Kukutza gaztetxean. Antolatu dituzten ekitaldi horietako batean aurkitu ditugu Mikel Goenaga eta Manoli Etxeberria, Komite Internazionalistak erakundeko kideak, eta euren ibilbidearen, komiteen eta internazionalismoaren inguruan hitz egiteko aprobetxatu dugu. Mundua asko aldatu dela ondo baino hobeto jakin arren, mundu berri hori posible dela sinesten dute oraindik.

Noiz eta zergatik egin zineten Komite Internazionalistak erakundeko kide?

Mikel Goenaga: 1979ko Iraultza Sandinistarekin lotuta, Euskal Herrian Nikaraguarekiko elkartasun mugimenduak hasi ziren. Gure belaunaldiaren iraultza izan zela uste dut. Poliki-poliki, iraultzarekiko babesa handitzen joan zen. Brigadak antolatzen hasi ginen. 1985ean Nikaraguara joan nintzen eta gero, lehen Intifadan, Palestinara. 1980ko hamarkadaren bukaeran internazionalismoaren beherakada etorri zela uste dut, baina, aldi berean, beste gune batzuk garrantzia hartzen joan ziren.

Manoli Etxeberria: Ni beranduxeago animatu nintzen brigadista izatera. 1996an Kubara joan nintzen. Baina ordurako internazionalismoa indarberrituta zegoela uste dut. 1992an Kubako blokeoa gogortu zuten AEBek Helms Burton legearen bitartez. Jendearen arreta piztu zuen horrek. Orduan bidali zen lehendabiziko brigada Kubara. Ni joan nintzenerako, beraz, lan handia egina zegoen. Palestinako lehen Intifadari emandako erantzuna adibidez, handia eta herrikoia izan zela uste dut. Bai Palestina bai Kuba bai Chiapas erreferente bihurtu ziren. Globalizazioaren aurkako borroka berriak sortu ziren.

1990eko hamarkadaren hasiera, beraz, berezia izan zen.
M.G.: Sandinistek hauteskundeak galtzeak eta El Salvadorreko bake akordioek elkartasun mugimenduetan eragina izan zutela uste dut. Baina aipatu bezala, beste herrialde batzuetako arazoek internazionalismoaren arreta bereganatu zuten. Guk, Komite Internazionalistak bezala, esaterako, lehen brigada 1990ean bidali genuen, lehen Intifadara. Palestinara bidali genuen brigadarekin, Ekialde Hurbilean lanean hasteko ateak ireki zitzaizkigun; Palestinako talde eta erakundeekin harremanak sendotzeko balio izan zigun. Oraindik ere jarraitzen dugu Palestinarekin lanean.

Baina komiteen lana brigadak bidaltzea baino gehiago da.
M.E.: Guretzat elkartasuna beste herrialdeen borroka gure egitea da. Ikuspuntu horretatik ulertzen dugu internazionalismoa. Beste herrialdeotako errealitateak ulertzen eta jendearen borrokak zeintzuk diren ezagutzen saiatzen gara. Gure elkartasuna adierazten diegu, baina nahiko garbi dugu gure borroka Euskal Herrian dagoela. Guk hemen borrokatu behar dugu. Brigaden ideia hortik dator. Jendeari errealitate berriak ezagutzeko aukera ematen zaio, hona itzultzean, hemendik elkartasunaren munduan jarrai dezaten: erakusketak, hitzaldiak, beste erakundeekin harremanak... Atzerrira joan eta etorri, hori da ideia nagusia. Brigada joan eta etorri egiten da, eta bueltan lan egiten jarraitzen du. Kanpoan ikusi eta ikasitakoa Euskal Herrian aplikatzen saiatu eta hemendik lagundu, hori da Komite Internazionalistak elkartearen helburua.

Nola aldatu da internazionalismoa azken 30 urte hauetan?M.G.: Ikaragarri aldatu dela esango nuke nik. 1990eko hamarkadan gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) gorakada bat eman zen. Orain ezagutzen ditugun gehienak, orduan sortu ziren. Erakunde hauek egituratuta zeuden, ez zuten ideologia berezirik defendatzen eta elkartasunaren zentzua aldatzen hasi ziren. Horrek guregan ere eragina izan zuela esan daiteke, gure artean militantzia gutxitu zela nabaritu baikenuen.

M.G.: Beste era batetako erakundeak dira GKEak. Internazionalismoan sartuta zegoen jendea erakunde hauetara igaro zen, bat-batean diruaren truke eta modu azkarragoan elkartasun indartsu bat irudikatzeko aukera ematen baitute. Laster, GKEak profesionalizatu egin ziren, eta joaten diren herrialdeetako jendearen askatasuna murrizten joan dela iruditzen zaigu. GKEen lanak haiekiko dependentzia sortzen duela esatea ez legoke gaizki. Dirua lortzen dute lanen bat burutzeko eta dependentzia sorrarazten dute. Gainera, hasierako haiek lana gaizki egin zuten; komunitateen arteko ezberdintasunak sortu zituzten askok.

M.E.: Eta erakunde haiek gu lanean ari ginen herrialde horietan sartu ziren, noski. Hemen sarritan esaten den bezala, Nikaraguan adibidez, harri bat altxatu eta gobernuz kanpoko erakunde bat ateratzen da. Zailagoa bihurtu zen gure lana.

Nolakoa da lan hori?
M.E.: Guk elkartasun politikoa adierazten dugula esan dezakegu. Hango jendeari hori ulertaraztea ez da erreza. Haiek diruarekin datorren kanpoko jendea jaso eta proiekturen bat martxan jartzen ikustera ohituta daude. Gu, ohitura horiekin apurtzen saiatzen gara. Baina asko kostatzen da hori egitea.

M.G.: Komiteak, diskurtso horrekin joaten dira, eta batzuetan zailtasunak ere aurkitzen ditugu. Beste herrien borroka, gure egiten saiatzen gara, eta horrek aukera asko ematen dizkigu. Harremanak egiten ditugun taldeei euren jardunean laguntzen diegu, kolektibo eta komunitate ezberdinekin lan egiten dugu, eta batez ere gobernuak presionatzen ditugu, benetan herriotako errealitateak aldatzeko zerbait egin dezaten.

Ulertzen al dute zuen lana?
M.E.: Nik baietz uste dut. Eta ulertzera iristen direnean ongi hartzen dutela esango nuke. Leku askotan nekatzen ere hasi dira GKEekin: dirua hartu, erakundeek esaten dietena egin, haien aginduetara egon eta euren herrian nahi duten moduan lan egiteko aukera ez izateaz nekatzen ari dira. Leku askotan, jendeak borrokan jarraitzen du egoera aldatzeko, eta hor sartzen gara gu. Kanpotik joan eta euren borrokarekin bat egiten dugula gogorarazi eta Euskal Herrira itzultzean egiten ari direna kontatzen jarraituko dugula esatea asko eskertzen dute. Ondasun materialak bigarren mailan geratzen dira orduan. Bozgorailu lanak egiten ditugu guk eta hori ulertzen dutenean garrantzitsua dela iruditzen zaie.

Hego Amerikan baietz dirudi. Hemen, merezi al du ezkerreko olatuan sinesten jarraitzeak?
M.G.: Egia da ez dela batere erraza; are eta gutxiago, bizitzen ari garen neoliberalismoaren eztanda indartsu honekin. Zentzu horretan tresna oso indartsu bat erabiltzen du botereak: komunikabideak. Guk ere, gure sare alternatiboak behar ditugu informazioa beste modu batean zabaltzeko. Ez internazionalismoan bakarrik, baizik eta gainontzeko arlo guztietan ere. Ezkerraren ahultasuna garbi geratu da, batez ere Europan, baina hori aldatzea posible da, noski. Arlo askotan, Hego Amerika erreferentzia bihurtu da. Hor dago esaterako Venezuelan petrolioarekin egin dutena; duela hamar urte ezinezkoa zen halakorik pentsatzea. Ezkerrarenganako ilusio hori landu eta birsortu beharra daukagu.

Jendeak jarraitzen al du internazionalismoan borrokan?
M.E.: Komite Internazionalistak elkartearen lana Hego Amerika eta Ekialde Hurbilera zuzentzen da, eta Sahararekin ere bagaude kontaktuan. Brigadak antolatu aurretik, delegazioak bidaltzen ditugu, harremanak eta kontaktuak egitera. Jendea ondoren joaten da eta, egia esan, asko animatzen dira, lehen gehiagok parte hartzen zutela uste dudan arren. Orokorrean, jende gutxiago mugitzen da gizarte arazoen inguruan, eta guk ere nabaritu dugu hori. Eta jende gazteagoa ere bada. Komiteetan edonork har dezake parte, baina ezkerreko pentsamendua eduki eta inguruan gertatzen diren kontuekin kritikoa izatea komenigarria da.

M.G.: Azken 30 urteotan jende pila batek hartu du parte. Asteburuan Bilbon dagoen festarako 200 pertsonek eman dute izena, baina gehiago ere etorriko dira.
Azken 30 urteotako balorazioa, nolakoa da?

M.G.: Gorabehera asko egon dira. Gure eginbeharra kanpoko lana hona ekartzea da eta, orokorrean, balorazio oso positiboa egiten dugu.

 

«Zenbaki bidezko irakaskuntza metodo berezia darabil ‘Yo si puedo’ proiektuak»

Alina Rodriguez kubatarrak 25 urte besterik ez ditu, baina zinema zuzendari bezala hainbat sari irabazi ditu jada bere herrian. Aste honetan, Errioxatik pasa ostean, Euskal Herrian egon da. Komite Internazionalistak erakundea ospatzen ari den 30. urteurrenaren harira, “Yo si puedo” dokumentala eman dute eta Alinak egin ditu aurkezpen lanak. Bisitatu duen lekuetako bat, esaterako, Donostiako Irakasle Eskola izan da; bildutako irakasle eta ikasleei dokumentalak eragin dizkien zalantzak azaltzen aritu da Alina.

“Yo si puedo” Kubako Gobernuak Hego Amerikako beste zenbait gobernurekin batera antolaturiko irakaskuntza proiektua da. Proiektuaren izen berbera darama dokumentalak ere. “Yo si puedo” –Obamak “Yes We Can” esaldia ekimen honetatik hartu zuela diote–, 2002. urtean martxan jarri zen alfabetatze proiektua da. Kubako Iraultzaren ostean, herritarren alfabetatze masiboa eraman zuten aurrera, eta emaitza, analfabetorik gabeko herrialdea lortzea izan zen. Horrelako lorpen izugarria lortu izanak bultzatuta, duela zazpi urte proiektua Hego Amerikara eramatea pentsatu zuten eta ekimenak oraindik martxan jarraitzen du bertan. «Oso emaitza onak ematen ari da», azaldu du Alinak.

“Yo si puedo” dokumentalak Kubako Arte eta Zinemagintza Industriako Institutuaren (ICAI) laguntza izan du, eta bost film laburrek osatzen dute, beste horrenbeste zuzendarik egindakoak. Zinemagile gazteak izan dira guztiak, «lau mutil eta neska bat, ni», azaldu zuen Alinak, emanaldiaren aurretik. «Irakaskuntza metodo berezia darabil ‘Yo si puedo’ proiektuak, zenbakietan oinarrituta dagoena, jendeari idazten eta irakurtzen irakasteko».
Zuzendari gazte bakoitza leku ezberdin batera joan zen grabatzera: «Hilabete izan genuen dokumentala egiteko. Gaiak ‘Yo si Puedo’ izan behar zuen, baina gero bakoitzak bere erara moldatu behar zuen bere zatia».

«Bakoitzak bere erara egin arren, ahalik eta objektiboenak izaten saiatu ginen», argitu nahi izan zuen Alinak. Aukeraturiko bost lekuak honako hauek izan ziren: Guatemala –2007an emakumeen %47 eta populazio osoaren %31 alfabetatzeke zegoen–, Boliviako Vallegrande probintzia, Honduras eta Venezuelako zenbait puntu eta Boliviako goi-lautada. «Kokaleku guztiak herri eta nekazal guneak izan dira; salbuespena Venezuela izan da». Alinaren film laburra Boliviako goi-lautadari buruzkoa da eta Titikaka lakuaren inguruetan grabatu zuten. Bertan, aimara ama hizkuntzatzat duen familia bat, gazteleraz ez dakiena, da protagonista. «Ez dira menditik jaitsi ere egiten. Gazteleraz ez dakitelako eta aimaraz gero eta jende gutxiagok hitz egiten duelako gertatzen da hori. Lotsatu egiten dira euren egoeraz», azaldu du Alinak. “Yo si puedo” proiektuak, zenbaki bidezko metodologia bat erabiliz, ikasten ari direnen ama hizkuntzan, gazteleraz edota bi hizkuntzatan batera irakurtzen eta idazten irakasten du. «Bertako jendea izaten da, gainera, irakaslea. Lehenengo, metodoa ezagutzen duten kubatarrek idazten eta irakurtzen dakien norbait aukeratzen dute, irakasteko prest dagoena, noski; behin metodoa erakutsita, euren kabuz antolatzen dira». Irakasleak ikasleen herrikideak izatea oso garrantzitsua dela nabarmendu du Alinak, euretariko bat kanpoko irakasleak baino askoz hurbilagokotzat hartzen baitute.

Hezkuntza sistema hau dohainik banatu du Kubako Gobernuak Hego Amerikan, eta Europako hainbat herritara ere zabaltzen ari da. Hori bai, Alinak azaldu duenez, azken kasu horretan ordainduta. Sevillan ere erabiltzen ari dira metodoa. «Sevillan gutxienez alfabetatu gabeko 35.000 pertsona zeudela zenbatu zuten eta Kubari laguntza eskatu zioten».

Momentu hunkigarri bat baino gehiago bizi izan zen emanaldian zehar, eta, dokumentala amaitzean, aretoan bildu ziren ikusleek txalo zaparrada batekin agurtu zuten Alina.

 
Banner

TWITTER KI

ARGAZKIAK

dsc09642

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

NON?


KI 30! [Tagzania]

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx