Portada Berriak EH internazionalista
EH internazionalista
Gaur "Kurdistan begiratuz" dokumental eta zinema Kurduaren IV. zikloari hasiera emango zaio PDF Inprimatu Email
2019/11/04

Kurd. begiratuzRojavako inbasio turkiarra gertatu arren, azaroan egingo dugu berriro ere Zinema Kurduaren Jaialdi berria. Zehazki, azaroaren 4an, 11n eta 18an, 19:30etatik aurrera, Zirika! herri gunean (Ronda kalea, 12). Bigarren hitzorduan emango dugu filme bat etnien arteko elkarbizitzari eya gerrari buruz Serekaniyen, Turkiak berriki okupatutako hirian. Halaber, eskainiko ditugu filme bat gazte kurdu baten izaera bilaketari buruz eta dokumentala Durangok eta Kobanek duten senidetasun harremanari buruz.Anima zaitezte parte hartzen.




 
Hitzaldia: "El Maizal: Comuna y Poder Popular frente a la guerra económica y como alternativa estratégica" PDF Inprimatu Email
2019/09/11

SemillasHemen "Semillas para Venezuela, semillas para El Maizal" kanpainaren bigarren fasearen hasiera emateko hitzaldia "EL MAIZAL: COMUNA Y PODER POPULAR frente a la guerra económica y como alternativa estratégica". Irailak 14ean (larunbata), goizeko 11etan, Bilboko Zirika! herri gunean izango da.

Gurekin Venezuelatik etorri diren Cira Pascual, Mikel Moreno eta Chris Gilbert ere egongo dira. Baita ere Abuztuan El Maizalen egondako brigadista bat. Cira eta Mikel, Pakito Arriaran Fundazioko kideak dira Carakasen,eta kanpaina hau El Maizaleko lagunekin koordinatzen ari dira Venezuelan

 
"Haziak Venezuelarentzat, haziak El Maizal komunarentzat" kanpaina abian jarri da Euskal Herritik PDF Inprimatu Email
2019/06/13

+Video

Lerro hauen bidez hurrengo hilabeteetan (2019ko ekainetik 2020ko martxora) abian jarri dugun elkartasun-kanpaina azaldu nahi dugu.

El Maizal Venezuelan dagoen nekazal eremuko komuna bat da. Lara eta Portuguesa estatuen artean kokatua dago eta 22 kontseilu komunal batzen ditu. 2009Ko martxoak 5ean sortu izen zen eta azken urteetan Venezuelako komuna erreferentzialen artean kokatuta da. Bere hastapenetik Komuna oso aktiboa izan da, bai auto-antolakuntzan, autogobernuan zein eremu produktiboan. Komuna oso aktiboa, kritikoa eta dinamizatzailea da. Bere inguruko zonaldeetan beste komuna batzuen sorkuntza bultzatu izan du eta lurren okupazioa eta aktibazioa bultzatu ditu. Azken urteetako krisi ekonomikoarekin eta batez ere, gaur egun, Venezuelan bizi den egoera larriaren testuinguruan (gerra ekonomikoa, kanpo esku-hartzea, eraso inperialista desberdinak…), proiektu komunalek oztopo gehiago dituzte haien alternatibak garatzeko. El Maizalen, bereziki, azken hilabeteetan haziak lortzeko arazoak dituzte.

Gehiago irakurri
 
Bizitzaren, guztion ongizatearen eta burujabetasunaren alde, Euskal Herriak kapitalari planto! PDF Inprimatu Email
2019/05/22

Gaur, hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoekin batera, Euskal Herriak Kapitalari planto! plataforma aurkeztu dugu. Botere korporatiboak gure lurraldean gauzatzen duen erasoaldiaren aurrean erresistentziak eraikitzeko espazio anitza. Hona hemen gure manifestua:

Gizartea eta planeta, bere osotasunean, inoiz ez bezalako desberdintasun, autoritarismo eta jasangarria ez den egoera batera bideratzen du kapitalismoak. Mundu mailako merkantilizazioa besterik ez dute buruan enpresa handi eta haien aliatuek. Guztia da merkataritzarako bideragarria, dena izan daiteke negozio ona: hezkuntza, osasuna, ura, energia, lurra, zaintza, erosketa publikoa, inbertsioak, merkataritza digitala, berrikuntza, etab.

Gehiago irakurri
 
Iraultza bolivartarraren defentsan, Venezuela aurrera! ¡No al Golpe! Manifestazio nazionala Bilbon maiatzaren 4an PDF Inprimatu Email
2019/05/02

BILBO. Manifestazioa: "Iraultza bolivartarraren defentsan, Venezuela aurrera! ¡No al Golpe!" Maiatzaren 4an. Larunbata, Eliptika plaza. 18:00etan

AEBetako gobernuak, oposizio venezolarrarekin, Latinoamerikako gobernu sateliteekin, komunikabide handiekin eta Europar Batasuneko aktore politiko zenbaiten konplizitatearekin batera – Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernua barne-, Venezuelako herria erabateko jazarpen egoeran dauka. Helburua: Nicolás Maduro hautatutako presidentea kargugabetu eta gobernu txotxongilo bat ezartzea botere korporatiboari Venezuelako petrolioa, gasa, koltana eta urrea bermatzeko.

Gehiago irakurri
 


Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx