Portada Berriak Komite Internazionalistak
Komite Internazionalistak
Datorren astean "Kapitala ala Bizitza" jardunaldiak hasiko dira Bilbon PDF Inprimatu Email
2019/05/20

“Kapitala ala bizitza”, hori da “Komite Internazionalistak” erakunde internazionalistak maiatzaren 27tik 31ra antolatu ditugun jardunaldien izenburua.

Jardunaldi hauetan, hurbildu nahi duen edonorentzat irekiak, gaur egungo kapitalismoaren aurkako borroka-mota ezberdinak entzuteko, eztabaidatzeko eta partekatzeko aukera izango dugu, besteak beste, Europako Batasunaren estrategia desmuntatzeko proposamenak, multinazionalen papera gure bizitzan, edota Bizkaiko egoitzetako langileen borroka ere.

Gurekin izango dugu Josep Manel Busqueta, ekonomilari eta idazle katalana, "Taifa" Ekonomia Kritikoaren Mintegiko kidea, Lars Wehring konputazio kuantikoaren arloko ikertzailea, zientzilaria eta adimen artifizalaren aukerak eta arriskuen inguruko aktibista kritikoa da ere; Andy Higginbottom nazioarteko politika, giza eskubideak eta justizia sozialaren irakaslea Londreseko Kingston Unibertsitatean. Honako gaietan hainbat artikulu argitaratu ditu: esklabotza Afrikan, tamilen aurkako genozidioa Sri Lankan, inbertsioa Latinoamerikan eta dependentzia, inperialismoa eta megaproiektuak, meatzaritza Hegoafrikan eta imperialismo britaniarra besteak beste; Onintza Irureta, “Argia”ko kazetaria, hizkuntza eta feminismoaren inguruko hainbat artikuluren egilea eta 378 egun iraun zuen Bizkaiko egoitzetako langileen testigantzak jasotzen duen “Berdea da more berria" liburuaren egilea.. OMAL (Multinazionalen Behatokia Latinoamerikan) erakundearen eskutik “Zer egiten dute multinazionalek zu lo zauden bitartean?” izenburupean hiru dokumental labur ikusi eta ondoren eztabaidatzeko aukera izango dugu ere.

Gehiago irakurri
 
Potemkin Zinema: "80egunean" PDF Inprimatu Email
2019/04/25

80 eguneanKomite Internazionalistak erakundeak antolatzen duen Potemkin Zinemaren barruan igande honetan, hilak 28, 19:00etan Zirika! herri gunean José María Goenagak eta Jon Garañok 2010ean egindako filma, 80 egunean, ikusiko dugu.

Txekiar Errepublikan, Italian, Frantzian, Alemanian, baita Donostiako Zinemaldian ere saritua, filma hori azken hamarkadetan Euskal Herrian egin den filmarik hoberenetarikoa da.

Filma benetan berezia euskal zineman, azken hamarkadan egin den filmarik hoberenatariko bat. Film honek ondo berrezten du euskal zinema zinema moderno eta unibertsala dela gaur egun. Topikotik ihesiz, historia unibertsala kontatzeko gai da.
Euskal tradizioan finkatutako esparru asko kolokan jartzen du: baserria, familia harremana, aukera sexuala, desioa, adiskidetasuna, patriarkatua, zahartze prozesua, maitasuna… eta dena sinesgarritasun eta zintzotasun osoz. Areago, errealitate horren konplexutasunari modu naturalean erreparatzen zaio.

Hilero egiten dugun bezala zinemaren bitartez leiho kritikoa zabaldu nahi genuke. Aukera ona eztabaidarako eta zinema desberdin baten esparru bat sortzeko.

Ongi etorri guztioi!

 
Potemkin Zinema: “My sweet pepperland” PDF Inprimatu Email
2019/03/25

My sweetDatorren igandean Potemkin zinema zikloan “My sweet pepperland” filma ikusteko aukera izango dugu (bertsio originalean gaztelaniazko azpitituluekin). Basurren kokatzen da, Irakeko  iparraldeko lurralde kurduan (Turkiako mugatik gertu). Maitasun istorio baten bidez lurralde honetan ohikoak diren hainbat kontu azalaratzen ditu filmak:  Klan tribalen boterea (legea beraien esku dago), emakumearen papera gizarte horretan, ohorezko krimenak eta erresistentzia kurduaren borroka, besteak beste. Hiner Saleem zuzendu zuen 2013an eta Cannes eta Chicagoko festibaletan saritua izan zen.

Noiz: martxoak 31, 19:00etan
Non: Zirika! herri gunean, Ronda 12, Bilbo

 
“Ejecuciones extrajudiciales en Colombia 2002-2010” liburuaren aurkezpena PDF Inprimatu Email
2018/10/29

EjecucionesAzaroaren 8an, 19:00etan Zirika! herri gunean "Ejecuciones extrajudiciales en Colombia 2002-2010" liburuaren aurkezpena egingo dugu Eduardo Rojas idazlearekin.

Kolonbiako Indar Militarrek publikoki erakutsi zituzten Soachako 19 gazte eraildakoak “borrokan hildakoak” bezala aurkeztu zuten, gero “gezurrezko positiboak” deituko zen kasuetako bat da. Hau icebergko punta besterik ez zen. Gezurrezko positiboak bezala, 4.475 gazte onartu ditu Fiskaltza Nagusiak; Colombia-Europa-EEUU Koordinazioak 5.763 kasu identifikatu ditu; biktimen erakunde batzuek 10.000 gazte eraildakoen frogak bildu dituzte.

Liburu hau da hamarkada baten ikerketa eta erakusten du gezurrezko positiboak ez direla izan militarren akatsen emaitza edo Indar Militarren lagun bakar batzuen jokabideak, baizik eta praktika sistematika bat dela batailoi eta brigaden komandantei konprometitzen dena. Exekuzio estrajudizial hauek enpresa kriminal baten partea izan dira eta horietan parte hartu zuten ez bakarrik indar militarren partaideak, baita ere paramilitarrak, desmobilizatuak, armadaren informanteen sareak, taxilariak, erreserbistak, finkeroak,…

Gehiago irakurri
 
Brasil, eta orain zer? PDF Inprimatu Email
2018/10/11

Azken urte honetan Brasileko egoera politiko eta soziala nahiko gorabeheratsua izan da. Lularen espetxeratzea, abortoa ez onartzea, Marielle Franco ekintzaile feministaren erailketa, ustelkeria kasu desberdinak eta, orain, joan den urriaren 7an ospatutako hauteskundeen lehen biran Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren garaipenarekin faxismoaren gorakada agerian geratuta.

Brasileko egungo egoera aztertzeko eta herrialdearen berehalako etorkizunaz hausnartzeko, hurrengo urriaren 17an, asteazkean, 19.00etan Zirika! Herri Gunean gurekin edukiko dugu MST-ko kide Joâo Pompeu, gurekin azken gertaeren berrikuspena egin eta MST-ren egoera zehatzaz hausnartzeko.

 


Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx