Portada Berriak Komite Internazionalistak
Komite Internazionalistak
Potemkin Zinema: "Neska bat bakarrik doa etxera gauez" PDF Inprimatu Email
2020/02/27

Una chicaKomite Internazionalistak erakundeak antolatuta, Martxoaren 8a dela eta, kritikari batzuek izendatutako lehen "western banpiriko feminista iraniarra" proiektatuko dugu. Ikusi ondoren eztabaidatzeko aukera izango dugu.

Ana Lily Amirpour zinegile iraniarrak 2014an zuzendu zuen film bitxi hau Estatu Batuetan. "A girl walks home alone at night / Neska bat bakarrik doa etxera gauez", spaghetti western eta Murnauren Nosferatu bezalako filmei omenaldia egin nahi die.

Irango Bad City hirian edozer gerta daiteke. Bazterreko pertsonaia marginal sorta baten erdian, banpira bat dabil odol eta justizia bila, emakumeak gaizki tratatu dituzten gizonei erasotzen.

Mundu osoko jaialdietan aurkeztuta eta hainbat sari irabazita, Potemkin Zineman ikusi ahal izango dugu 2020ko martxoaren 1ean, igandean, 19: 00etan Zirika Herri Gunean, Bilboko Erronda kaleko 12. zenbakian.

Ongi etorri guztioi!

 
Potemkin Zinema itzuli da PDF Inprimatu Email
2020/01/23

TocandoKomite Internazionalistak erakundeak antolatzen duen ekimen horretan “Brassed Off / Tocando el viento“ ikusiko dugu. Mark Hermanek 1997an zuzendutako film britainiarrak Margaret Thatcherren garaiko meatzarien borrokak islatzen ditu. Komedia moduan kontatzen du zelan egiten diote aurre meategi baten musika bandaren kideek beraien lan-postu galtzeari eta banda, beraien pasioa, desagerpenari.

Arrakasta handiko film horrek hamaika sari jaso zituen munduan zehar: Britainia Handian, Alemanian, Frantzian, Argentinan, Estatu batuetan eta Japonian.

Potemkin Zinemaren saiora etortzeko gonbidatuta zaudete. Jakin ezazue, 2019ko urtarrilaren 26an, igandea, 19:00etan, Zirika Herri Gunean (Bilboko Erronda kalea 12) izango da.

Ongi etorri guztioi!


 
KIlonbo kafea, hausnarketarako gunea PDF Inprimatu Email
2020/01/23

KIlonboKILONBO Kafea, hausnarketa eta praktika internazionalistatik sortu den ideia da, Komite Internazionalistetan azken 40 urteotan daramagun lanetik hain zuzen ere. Eztabaidarako, hausnarketarako eta ikuspuntu internazionalista batetik hainbat gai jorratzeko gune bat sortzeko helburuarekin, espazio honek irekia izan nahi du, bere jakinguratik internazionalismora hurbildu nahi duten pertsona guztientzat.

Urtarrilaren 28an, arratsaldeko 19:30etan, Zirika! Herri gunean izango da lehenengo saioa, ez duzu asistentzia baieztatu behar. Interesatuta bazaude eta une bat baduzu, klikatu beherago aurkituko dituzun esteketan, bertan deskargatu ahal izango dituzu asteartean modu atseginean eztabaidatu eta bere inguruan gogoeta egingo dugun oinarrizko testuak eta bideoak.

- Intervención de Begoña Zabala sobre los conceptos básicos e historia del Internacionalismo

- Tres oportunidades para el internacionalismo en tiempos de recortes (Manuel Bayón Jiménez)

- Internacionalismo(s) ayer y hoy (Josep Maria Antentas y Esther Vivas)

- Para construir el internacionalismo del siglo XXI. (Daniel Bensaid)

Urtearrilaren 28an elkar ikusiko dugulakoan,

Kilonbo honetan ez da kaferik faltako!

Quilombo:
askatasunera iristean pertsona esklabuek betetzen zituzten eremuak, Portugalgo esklabistek kontrolatzen zituzten meategietatik eta landaketetatik ihes egin ondoren. Era horretako quilombo horren adibide bat, Brasilen kokatutako Quilombo dos Palmares izenekoa izan zen. Herrialde batzuetan eskandalua, zalaparta, liskarrak edo gatazkak sortzen dituen zerbait izendatzeko erabiltzen da, edo kontrolik gabe dagoen horri.

 
HITZALDIA /// Marea berdea eta feminismoa Argentinan PDF Inprimatu Email
2019/10/16

AbortoDatorren Urriaren 21erako, 19:00etan Zirika! Herri gunean, Argi Berdeak, Feministalde eta Komite Internazionalistak taldeek honako hitzaldi hau antolatu dugu: “La marea verde y feminismo en Argentina”.

Gurekin, Celeste Macdougall izango dugu, historialari, sexu heziketarako irakaslea, eta Argentinako abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko kanpainaren aitzindaria. Argentinako mugimendu feministaren nondik norakoaz hitz egiteaz gain, emakume haurdunentzat abortu legala segurua eta doakoa izateko aukeraren garrantziaz, eta honen inguruan izan duen esperientziaz ere hitz egingo digu.

Abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko Nazio Kanpainak 13 urteko ibilbidea du, 2004ko Mendozako Emakumeen XIX. Topaketa Nazionalaren ebazpenen ondotik sortu zen hain zuzen ere.

Mobilizazio erraldoi hau, jendetsua, zirikatzailea, herrikoia, anitza, belaunaldi desberdinak biltzen dituena, nekaezina eta feminista da, zigorren eta kriminalizazioaren aurrean, bizitzak salbatzeko eta segurtasunik gabeko abortuen arriskuak eta kalteak murrizteko antolatu da.

Marea berdea inspiratzailea izan da, emakumeek ez diote utziko bere lepoetan zapiak lotzeari Argentinan abortua lege izan arte, eta Amerika Latina eta Karibe osoko lurraldeetan honen inguruko legegintza-lorpenak izan arte hedatzeari ekingo dio.

 
"Yallah! Yallah!, fútbol, pasión y lucha" dokumentala PDF Inprimatu Email
2019/09/30

yallah! yallah!Datorren urriaren 2an, asteazkenean, 19:00etan Zirika! Herrigunean, “ Yallah Yallah, fútbol, pasión y lucha" dokumentala ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Gainera, gurekin batera, Cristian Pirovano dokumentalaren zuzendaria izango da. Dokumental interesgarri honek futbola erabiltzen du aitzaki gisa erakusteko Palestinako bizilagunen bizitza okupazio militarraren menpean.

"Yallah Yallah", Argentinar-Palestinar lehen koprodukzio ofiziala da, Argentinako Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales (INCAA) erakundeak onartua, hamar bat festibaletan ikusi ahal izan da, eta Ameriketako, Europako eta Asiako 15 herrialdetan estreinatu da dagoeneko.

Gogoratu dokumentala urriaren 1ean Donostin proiektatuko dela Zinameldi alternatiboaren baitan.

Zuen zain gaude, bertan elkar ikusiko dugulakoan, besarkada handi bana.

 


Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx