Ilisu apurtu! |
![]() |
![]() |
![]() |
01/04/2014 | |||
Furgoneta zubiaren beste aldean uzten dugu eta presaka jeisten gara. Iruditzen zaigu atzamarren artean ihesi doan harea desagertuko zaigula herria, Ilisuko presaren eraikuntzarekin Mesopotomiako zazpi inperiotako hiriburua izan zena Tigris ibaiaren uren azpian geratuko da eta. Ume batzuen taldea hurbiltzen zaigu, lorez egindako koroa saltzeko asmoarekin. Brigadista batek lira batzuk eman eta bere buruan jartzen du. Berehala mutil bat gure gidaria izatearen ardura hartzen du. Bidea ondo ezagutzen du. Kobazulo batzuetara eramaten gaitu herriaren eta Tigris ibaiaren ikuspegi ederra izateko.
Inpaktua beldurgarria da. Hasankeyf UNESCOk Gizateriaren Ondarea izateko 10 puntuetatik 9 betetzen ditu, mendeak dituzten altxor erlijioso eta arkeologikoak gordetzen dituela. Are gehiago, presa honek bertako ekosistema guztiz aldatuko luke, bertako milaka espezieak erasotuz eta desagertzeko arriskuan jarriz. Baina Ilisu estatu arazo bihurtu da. Interes ekonomiko eta politikoak aurkitzen dira, Kurdistaneko asimilazioa tartean. Nazioarteko protestek garaipenak lortu dituzte: Europako gobernu eta enpresa askok bertan behera utzi dituzte lanak eta kredituak, baina Turkiako gobernuak berean jarraitu du, Garantibank eta AKBank banku turkiarren babesarekin. Eta nola ez, gure BBVA presente dago ere bai, Garantibanken akzioen %25a baitu, BBVAren aurkako plataformak etengabe salatu duen bezala. Tigrisera hurbiltzen gara eta pixkanaka gaua sartzen da. Euskal Herritik datorren inperialismoa dugu buruan. Han eta hemen borroka berbera dugu, kapitalismoaren aurkako eta herrion energia burujabetzaren aldeko borroka. Ilisu gelditzeko itxaropena ez dute galdu kurduek, eta horrek guk gure herrian hortzak estutu eta jarraitzeko animoak ematen dizkigu.
|
+Video