Mor Çati (Teilatu morea) emakumeentzako babesa Istanbulen |
![]() |
![]() |
![]() |
18/09/2014 | |||
Azken analisien arabera, Turkian 10 emakumetik 6k jasaten dituzte tratu txarrak. Zentru honetara eguneko 10 emakume hurbiltzen dira, bai zuzenean zein telefono bidez. Oso garrantzitsua da emakume hauekin elkarrizketa lantzea, beraien beharrak zeintzuek diren jakiteko eta azpimarratu egiten da emakumea ez dela indarkeriaren erruduna, ez dela beraiek probokatutako zerbait eta ez dutela merezi horrelako traturik; beti ere, emakumearen ahalduntzea oinarritzat hartuta. Horrela, laguntza psikologikoa jasotzen dute hemen eta baita aholku legala ere, haietako askok ez baitakite zeintzuek diren beraien eskubideak edo nola erabili ditzaketen. Erakunde honek 3 aterpe zituen arren, 2 itxi egin behar izan dira diru faltagatik. Oraindik dirauen aterpeak tratu txarrak jasando emakumeak babesten ditu eperik ezarri gabe, aldiz, gobernuak kudeatutako aterpeetan 3 hilabete soilik egon daitezke.
|
+Video