Portada Brigadas Blog Brigada Kurdistan Turkiar militarren zapalkuntzak Cizre izena du
Turkiar militarren zapalkuntzak Cizre izena du PDF Imprimir E-mail
12/09/2015

Cizre turkiar zapalkuntzapeko Kurdistanen (Bakur, kurdueraz) ekialdean kokatutako hiria da. 150.000 biztanleko hiri honetan, askapen mugimendu kurduaren eragina nabarmena da. Hala, ekaineko 7ko hauteskundeetan, HDPk, herrien alderdi demokratikoak, bozken %92a lortu zuen bertan. Irak eta Siriarekiko mugetatik gertu kokaturiko hiri honek garrantzia handia du erresistentzia kurduarentzat. Azken egunotan, Cizre mundu mailako informazio guneetako bat bilakatu da, armadaren zapalkuntza basatia dela eta. Horrela, gertakarien historia labur bat egiteko, beharrezkoa zaigu aipaturiko hauteskundeetara atzera egitea. Kurdistan eta Turkian HDP alderdiaren emaitza onek Erdogan presidente turkiarraren bidea oztopatu zuten, eta gehiengo osorako aukera kendu. Mugagabeko botererako estrategia garaituta, kalifa handi-ustea erretxindu eta gaur egun jarraitzen duen operazio politiko eta militarrari ekin zion.

Gobernuak ez zituen HDPko parlamentariak errekonozitu, praktikan haiekiko apartheid bat inposatuz. Mugimendu kurduak eta Turkiako ezkerrak osaturiko alderdi honek, bere aldetik, euren proiektua aurrera ateratzeko pausu irmoa egin zuten: hainbat auzo eta herritan, Turkia demokratikorako proiektuaren baitako autonomia aldarrikatu zuten. Alkate, asanbladetako kide eta beste herritarrek AKPren gobernuari muzin egin eta euren aldetik bizitza berria eraikitzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuten.

Gobernuak, bere operazioarekin jarraiki, herri eta auzootako alkateak eta beste hainbat pertsona atxilotu zituen, eta gaur egun haien herrietatik urrun kartzelatuak ditu, bizi osoko espetxe zigorra ezarri nahi dielarik. Era berean, gune hauek militarki okupatzen saiatu zen. Tematze horretan, baina,  autonomiarekin bat beren buruen defentsarekiko konpromisoa ere hartua zuten biztanleekin egin zuen topo. Ehundaka biztanlek, nagusienak barrikadetarako lurra mugitzen eta gazteenak berauek patruilatzen, bidea isten zieten. Balkoietatik, askotan, izarak eskegitzen zituzten, frankotiratzaile turkiarren odol gosea asetu ez zedin.

Turkiar armada eta poliziak, baina, AKP alderdiaren politika basatiaren aginduetara, okupazio armatuari jarri zuen martxan, aurrean topatzen zuen oro erasotuz. Hala gertatu zen Diyarbakir hiriko auzo zaharrean, baita Cizre hirian ere. Zibil kurduen erailketari erantzunez, PKK alderdiko gerrillariek hainbat konboi militar erasotu zituzten.

Cizre hirian erresistentzia indartsua erakutsi zioten armadari. Haien kale eta biztanleak defendatuz, milaka izan ziren, hamaika modutan, okupatzaileei ateak itxi zizkietenak. Mendeku goseak eta gobernuaren propagandak bultzatuta, kurdu guztien erresistentzia Cizrek ordaindu behar zuela deliberatu zuten biolentziaren profesionalek. Ekialde hurbileko “demokrazia errespetagarri” honetan, bozkatutakoa odolez ordaindu beharko zuten Cizreko biztanleek.

Aste osoko ofentsiba honetan, irudi oso latzak ikusi behar izan ditugu. Egunotan, kalera irteteko debekua ezarri du armadak, argia eta ura moztu ditu, populazioa zigortzeko. Gas poteak eta gerrarako balak jaurtiz jipoitutakoek anbulantzia deituz gero, ez zaie pasatzen utzi, eta bideoetan ikusten denaren arabera, tirokatu ere egin dituzte zaurituak jaso ostean. Hildakoak ezin lurperatu eta  30 hildakon hilotz asko hozkailuetan gorde behar izan dituzte.

Irailaren 10ean, HDP alderdiko 40 parlamentari egoera berrikustera abiatu ziren. Bidea moztu zietelarik, mendiz jarraitu dute, oinez, negar gasen artean. Irailaren 11ean, hizkiok idazterakoan, Irak eta Turkiako Kurdistanetik, ehunka izandira landak eta ibaiak zeharkatuta oinez Cizreko blokeoa haustea lortu dutenak  dihardutenak. Haiek, munduko mila txokotatik Cizrera begira daudenek, eta aste osoan zehar beren hiriaren okupazioari aurre egin dietenek, Cizre hiriaren gaineko setioa amaitzea eragin dute, irailak 11ko arratsalde amaieran. Erresistentzia eta elkartasunez, Gobernuaren ofentsiba politiko eta armatua geldiarazi dute, Kurdistango txoko honetan. Zapalkuntza eta umiliazioaren hiriburu bihurtu nahi zutena, erresistentzia eta garaipenarenr hiriburu bilakatu da jadanik.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

Imágenes Blog Kurdistan

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx