|
04/09/2015 |
Estra! Estra! Begien parean duzu Komite Internazionalistek 2015ean Kurdistanera antolatutako brigadaren lehen kronika!
Gaurkoan, turkiar kartzela sistemaz arituko gara, orokortutako kartzela ankerkeriaz eta sektore ezberdinek hau bizitzeko moduaz.
Turkiar gobernuak martxoan ateratako zifren arabera, 165.000 pertsona daude preso Turkian. Giza eskubideen eta presoen aldeko antolakundeen kalkulua da iadanik 170.000 inguru direla. Hauetatik, 5971 emakumeak dira, eta 2165 haurrak. Preso guztien %5a beren militantzia politikoagatik daude zigortuta, ahaztu gabe gehien gehienak pobrezia egoerak kartzelatu dituen preso sozialak direla.
|
Leer más...
|
|
20/10/2014 |
Del 19 al 21 de Septiembre pasado se celebró el Festival BarajaRock en Hasankeyf. Un lugar de encuentro donde además de música y baile, compartimos foros de conferencias y de discusión acerca de la ecología, proyectos del gobierno turco en el Kurdistán norte, alternativas energéticas y alternativas de lucha. A lo largo de los 3 días se organizaron diferentes paneles para la exposición y discusión en los que nos invitaron a participar y compartir experiencias de lucha contra estos megaproyectos capitalistas.
Unos días antes, el Ejército Islámico intensificó sus ataques contra el cantón de Kobanê en Rojava. Miles de personas se movilizaron a la frontera con Kobanê atendiendo al llamado a acudir a ayudar en la lucha a sus hermanas y hermanos de Kobanê al otro lado de la frontera, a mostrar la solidaridad y a presionar al ejército turco que bloquea todo el paso fronterizo impidiendo el paso de personas y ayuda de cualquier tipo. Por todo ello, la asistencia al festival y los foros de discusión fué mucho menor de lo esperado, la mayoría de la gente se había ido a la frontera y se generó un debate sobre si mantener o cancelar la programación.
|
Leer más...
|
16/10/2014 |
Edozein gatazkan, amek pairatzen dute sufrimendurik handiena, eta Kurdistanen milaka ama min sakon eta itogarria betirako sentitzera kondenatuak daude. Beraien ahotan entzun ditugu hitz hauek: “Minak ez du hizkuntzarik, ez du kolore, erlijio edo etniarik. Gatazkaren erdian, gu, amak gara bizitzan gehien maite dugun hori galtzen duguna, gure bihotzaren zatirik preziatuena: gure seme-alabak. Minak malkoak eragiten dizkigu, eta malko hoiek batzen gaitu gu; berdin da zeinenak diren malko horiek, denok gara amak. Horregatik, badakigu oso ondo bakea behar dugula”.
|
Leer más...
|
14/10/2014 |
Iraultza armatua ez da nahikoa Kurdistanen borroka osoa irabazi nahi bada. Kurdistango hiri eta herrietan hainbat mugimendu sozial ari dira gizartea eraiki eta garatzeko lanetan. Horietako bat da Kurdî der. Kurduera lantzeko, garatzeko eta irakasteko sortutako elkartea da. Gogor lan egiten dute hizkuntza eskubideen alde,eta kurdueraren erabilera esparru guztietan sustatzea dute helburu nagusienetako bat. Hizkuntzaren hainbat aspektu lantzen dituzte, besteak beste: alfabetoa, ahozko adierazpena, ulermen gaitasuna, gramatika, etimologia, itzulpena, asimilazioaren eta auto-asimilazioaren analisia eta irtenbideak… Kurdueraren dialekto guztiak babestea eta zaintzea da Kurdî Deren beste eginkizunetako bat.
|
Leer más...
|
14/10/2014 |
Ondo gogoan dute 2011ko abenduaren 28a Roboskîko herritarrek. Badira hiru urte, 34 zibil erail zituela Turkiak aire-eraso batean, eta Ferhat Encük, eraildako gazte gehienen senideak, azaldu digu guztia Roboskî herrixkako muino batetik.
Kontrabandoa Roboskîko hainbat herritarren ogibidea izan da ehunka urtez eta egunero-egunero Turkia eta Irakeko muga gainditu izan dute, bestaldeko kurdu bizilagunei tabakoa eta gasolina saltzeko. Kurdu hauentzat muga ez da sekula oztopo izan, muga fisikoaren beste aldea ere euren etxea eta familia delako. Metro luzerako eta 30 zentimetro zabalerako seinale ikusezin batek soilik bereizi dituzte urte luzez. “Bide horiek ez dira kontrabandorako soilik; kultura, harremanak, familia eta ohitura partekatzeko guneak izan dira guretzat”, azaldu digu Ferhatek, “Ankarako gobernuak betidanik ikusi izan gaitu kontrabandoan, baina azken urteetan hasi zaigu presioa egiten”.
|
Leer más...
|
|
|
|
|