|
12/09/2015 |
Cizre turkiar zapalkuntzapeko Kurdistanen (Bakur, kurdueraz) ekialdean kokatutako hiria da. 150.000 biztanleko hiri honetan, askapen mugimendu kurduaren eragina nabarmena da. Hala, ekaineko 7ko hauteskundeetan, HDPk, herrien alderdi demokratikoak, bozken %92a lortu zuen bertan. Irak eta Siriarekiko mugetatik gertu kokaturiko hiri honek garrantzia handia du erresistentzia kurduarentzat. Azken egunotan, Cizre mundu mailako informazio guneetako bat bilakatu da, armadaren zapalkuntza basatia dela eta. Horrela, gertakarien historia labur bat egiteko, beharrezkoa zaigu aipaturiko hauteskundeetara atzera egitea. Kurdistan eta Turkian HDP alderdiaren emaitza onek Erdogan presidente turkiarraren bidea oztopatu zuten, eta gehiengo osorako aukera kendu. Mugagabeko botererako estrategia garaituta, kalifa handi-ustea erretxindu eta gaur egun jarraitzen duen operazio politiko eta militarrari ekin zion.
|
Leer más...
|
|
11/09/2015 |
Zebrabidea irratisaioan gure Kurdistango brigadarekin hitz egin dute egoera politikoa eta gaurkotasuna aztertzeko handik. Kurdistanen eta Turkiaren arteko erasoen berri izaten ari gara egunotan, batean eta bestean larrien artean azkeneko bi egunetan, laurehun eraso baino gehiago egin dituzte HDP alderdiaren jabetzen aurka edo Cizre hirian gertatzen ari dena besteak beste.
+Video |
08/09/2015 |
Egunak argitu eta gutxira hartu genuen hegazkina. Traba handirik gabe, goizean bertan heldu ginen kurduen lurraldera. Muga kontrol handirik ez, militarrak aireportuan txakur aurpegiz begira bazeuden ere. Lo egiten dugun lekura taxia hartzerakoan, zerbait helarazi zigun gidariak, keinuka: ez gerturatu alde zaharrera, gatazka dago bertan. Beste leku batera bidean, polizia turkiarren autobus eta tanketak ikusi genituen, alde zaharra inguratzen duen harresia ixten.
Gau aldean, bestalde, poliziaren tanketak argia piztua eta metrailadoreak gainean jarrita gazte bila ibili ziren. Goizetik, gerrillaren guneak bonbardatzera doazen hegazkinek zalaparta egin zuten.
|
Leer más...
|
08/09/2015 |
Podemos empezar por definir la situación de derechos humanos en Turquía como un autentico infierno.
En orden de factores y haciendo mención a los preceptos religiosos y sus interpretaciones gubernamentales y sociales., el movimiento feminista se ha incrementado positivamente. Este insuficiente incremento se debe a la inexplicable impunidad de los innumerables casos de crímenes y violencia machista, los cuales los últimos años se han visto superados sin que la afectada pueda recurrir a ninguna autoridad del poder en la familia esté estipulado de manera patriarcal casi en el 100% de éstas. Las jerarquías no cierran los ojos ante estos hechos, sino que observan con normalidad la sucesión de éstos. En este sentido, no podríamos dejar de realzar la figura del jefe de estado, quien haciendo un llamamiento general, promueve como “iniciativa laboral” la procreación de más de tres criaturas.
|
Leer más...
|
05/09/2015 |
Gaurkoan Istanbuleko Mugimendu Feministaz eta Turkiako emakumeen egoeraz mintzatuko gara.
Istanbuleko Mugimendu Feminista 70. hamarkadako Gerra Zibila eta gero gorpuztu zen. Lehenago emakume izatearen zapalkuntzaren inguruan kontzientzia existitu arren, gerraren premiek geroko utzi zuten erreibindikazio eta subjektibotasun politikoaren sorrera. Borroka feministaren eraginez 80ko hamarkadatik hona emakumeen emantzipazio mailak gora egin du: emakumeak lan esparruan txertatuz joan dira, sexu askapena areagotu da eta ezkontzeak zuen erabateko balioa galdu egin du, bakarrik edo lagunekin bizitzea onartuago dago...
|
Leer más...
|
|
|
|
|