Portada Brigadas Blog Brigada Kurdistan Gatazkaren testigu gara, Ipar Kurdistanen
Gatazkaren testigu gara, Ipar Kurdistanen PDF Imprimir E-mail
08/09/2015

Egunak argitu eta gutxira hartu genuen hegazkina. Traba handirik gabe, goizean bertan heldu ginen kurduen lurraldera. Muga kontrol handirik ez, militarrak aireportuan txakur aurpegiz begira bazeuden ere. Lo egiten dugun lekura taxia hartzerakoan, zerbait helarazi zigun gidariak, keinuka: ez gerturatu alde zaharrera, gatazka dago bertan. Beste leku batera bidean, polizia turkiarren autobus eta tanketak ikusi genituen, alde zaharra inguratzen duen harresia ixten.

Gau aldean, bestalde, poliziaren tanketak argia piztua eta metrailadoreak gainean jarrita gazte bila ibili ziren. Goizetik, gerrillaren guneak bonbardatzera doazen hegazkinek zalaparta egin zuten.

Telebistan, prentsan eta lagunen partetik jaso genuen informazio gehiago. Hainbat egunez talkak izan ziren Sur auzoan (alde zaharrean) eta irailaren 6an auzo osoa okupatu zuen poliziak, auzoan kalera irtetea debekatuz. Cizre hirian, polizien erasoetan 6 pertsona erail zituzten, tartean 35 hilabetetako haur bat. Hakkari inguruneetan, helikoptero eta hegazkinek gerrillarien zonaldeak tirokatu zituzten. Irailaren 7aren gauean, AKP alderdiaren aldeko faxistek auzo eta zentro kurduak erasotu zituzten 126 leku ezberdinetan Turkia osoan zehar. Egun horretan bertan Istanbulen gazte bat erail zuten kurdueraz hitz egiteagatik.

Kurduena erasoetara ohitutako herri bat da, bai.  Baina ezin dugu ahantzi, eustera eta borrokatzera ere ohitu direla azken 40 urteetan. Sur auzoan, ehunka zulo egin dituzte kaleetan, eta harri eta armekin defendatu dute euren burua. Cizren ere, telebistan ikusi ahal izan dugunez, atso eta  agureek lurra zulatu eta harriak eskaini dizkiete gazteei. Era berean, kaleak husteko aginduei ez diete menik egin poliziak okupatutako lurraldeetan.

Bestalde, HPG (herriaren defentsa unitateak) eta YJA-Star (emakume askeen armada) talde armatuek, eraso ekintzei uko egin badiete ere, ekintza militarrak burutu dituzte errepresioari erantzunez. Zenbait erasotan, bi taldeok turkiar armada eta poliziako 40 kide inguru hil dituzte. Gune batzuetan, armadak sartu ezin eta PKKk zibilei eskatu die militarrei gorputzak itzultzeko. Deigarria da kasu hauetan komunikabideek turkiar nazionalismoaren antzerki handia eginda ere, ez dutela zenbakirik eman.

Guzti honek, baina, badu bere testuingurua. Eta testuingururik gabe, ezin dugu ezer ulertu. Ekainaren 7an indar kurdu eta ezkertiarrak batzen dituen HDP parlamentuan sartu eta Erdoganen gehiengo absoluturako plana desegin zuenetik, honek gerra totala ezarri nahi die kurduei. PKKrekin abian zuen su etena hautsi eta eraso gordinei ekin zien, Irak, Siria eta Turkiar lurraldeetan.

Orduan, Kurdistango hainbat auzo eta herrietako asanbladek, estaturik gabeko nazio demokratiko baterako haien proiektua garatuz, autonomia aldarrikatu zuten. Hala, Kurdistango auzo horiek burujabe deklaratzeak errepresio gogorra ekarri bazuen ere, borrokez gain eraikuntzak ere aurrera jarraitzen du.

Kurdistango auzo, herrixka eta mendietan, bizitza berriaren proiektuak bere bidexkak irekitzen jarraitzen du, turkiar nazionalismoaren zapalkuntza guztiaren artetik.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

Imágenes Blog Kurdistan

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx