Portada Brigadas Blog Brigada Bolivia Orain, gure garaia da
Orain, gure garaia da PDF Imprimir E-mail
27/07/2006
“Orain, gure garaia da  500 urte baino gehiago gure buruak gobernatzeko”. Raul Martinezen hitzak dira, “Movimiento de Trabajadores Sin Tierra” Monteroko (Santa Cruz) buruzagia da. Santiestevaneko 8 buruzagiekin bildu ginen atzo. MSTk 23 komunitate biltzen ditu zonaldean eta komunitateetan 800 familiek parte hartzen dute. Zonaldean lurraldea latifundio haundietan banatuta dago eta lur-jabe eta enpresaburu gutxien eskuetan dago, asko kanpotik etorritakoak.1952ko nekazaritza-erreformaren kudeaketa txarrak eta ondorengo estanioko meatzaritzaren itxierak deslokalizazioa eta garai hartako baliabide nagusienetakoaren suntsipena ekarri zuen. Honekin batera, altiplano eta mendebaldeko populazioa ekialdera jo zuen lan egin eta bizitzeko asmoz. Inguruko lur-jabeek esklabutzat hartu zituzten pertsona guzti hauek. Egun populazioaren %60 a indigena da, garai batean bertara indarrez migratu zuten ondorengoak dira, bere bizitza guztian lan egin duten lur sail baten alde borrokatzeko antolatu dira.MST-Bren aldarrikapen nagusia ezer ez daukanari lur sailak banatzea da, hori bai banaketa indibiduala baztertzen dute, lur sail komunak eskatzen dituzte, Inka eta Aymara  kulturen printzipioak jarraituz, non eskubide kolektiboak eskubide indibidualen gainetik hobesten diren, lurrak ez du jaberik, ezin da saldu, ezta alokatu ere. Bestalde Pachamamaren (Ama Lurraren) errespetua aldarrikatzen dute, nekazal ustiaketa agroekologikoa proposatzen dute, pesticida edo gai kutsatzaileak erabili ordez naturak eskaintzen dizkigun gaiak erabiliz.Badira hainbat asentamendu antolatuta MST-ren eskutik, eskolak, osasun zerbitzuak e.a. dituztelarik, San caytano, La Luna, España, besteak beste. Errepresioa eta hilketak ere pairatu dituzte, aurreko eskuinaldeko gobernu eta terratenienteen agindupeko  sikarioen eskutik.2005eko hauteskundetik sortutako gobernu berria, borroka mugimenduetatik eratorrikoa izanik, legislazio berria baseekin adostu egiten da.  Itxaropentsu agertzen dira  hilabete batzuen ondoren Asanblada Konstituzionalak landuko duen Konstituzio berriak ekarriko dituen lege-neurri berriekin.Arratsaldean, Monteron bertan bilera izan genuen CDTAC-eko kideekin (Central Departamental de Trabajadores Asalariados del Campo). Bulegoa biltegi batean dute, eta bertan nekazaritzan enpresarientzat lan egiten duen jendeak lo egiteko txokoa du, duten soldatarekin ezin baitute bizitza aurrera atera ere.  Sarreran koltxoiak zauden lurrean, umeak jolasten, harridurazko begiradak… proiektua arrera atera dadin ahal dutena ematen duten emakume eta gizonak dira.Enpresarientzat nekazaritzan lan egiten duten langileak 2001etik antolatuta daude. Betidanik latifundioetan lan egin dute, lan baldintza okerrenetan, lan eskubide onartzen diezaieten alde borrokatzen dute, hainbat urtetan besteentzat lantzen egon diren lursailak eskatzen dituzte, legez beraienak direnak, eta oinarrizko eskubideen alde borrokatzen dute (osasuna, jubilazioa…). Antolatu direnetik borroka amankomuna daramate MST-rekin batera.Beraien esanetan, lan baldintzak direla eta edadezko jendea ez da “produktiboa” enpresarientzat, eta ez dituzte kontratatzen lan egiteko. Horrela gazteak 14-18 orduko lanegunak dituzte, eraiteko garaietan 48 ordukoak ere izan daitezkelarik. Emakumeentzat beharbada gogorragoak dira Enpresari eta terratenienteen gehiegikeri hauek, gehienak goizaldeko 4etan altxatzen dira lur sailetan sukaldaritza lanak betetzeko, laneguna gauerarte luzatzen delarik.Evo Moralesen gobernuan konfidantza dute, aldaketa haize berriak datoz, eta sendotasunez adierazi digute honek ez duela bueltarik eta ez zaizkiela “betikoak” gailenduko berriz. Konstituzio berriarekin itxaropentsu agertzen dira, Bolibiaren historian norabide politikoaren aldaketa ekarriko baitu, gaur egun arte bazterturik bizi izan den gehiengoa parte hartuko baitu konstituzio berriaren osaketan. Beraien esanetan Asanblada konstituientearen prozesua da herri honetako oligarkiarentzat azken aukera gizarte-paktua eraikitzeko.“Zerbait edukitzeko borrokatu egin behar da, norabidea argi izanda egin behar da borroka”. Beraiek aspaldi aurkitu zuten bere bidea eta horretan darraite.Muxuak eta ondo izan,KI Bolivia. 
 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 


En 2006 una delegacón compuesta por cinco personas de Komite Internazionalistak viajó a Bolivia con la intención de conocer de cerca el profundo cambio político que se estab produciendo. La prioridad era conocer de cerca los movimentos sociales e iniciar el interesante proceso de intercambio que siempre se da entre los pueblos. Conseguimos nuestro objetivo, nos reunimos con diferentes colectivos (de mujeres, indígenas, sindicales, de medios de comunicación alternativos...) y además, conocimos los priemeros pasos del proceso político e institucional que han hecho posible la nueva Constitución que refunda el estado boliviano cuando participamos en Sucre en la primera reunión de la Asamblea Constituyente.

Después de 500 años de represión, el proceso que está materializando en Bolivia una autentica transformación politia y social sigue vivo y no podemos olvidar que sus verdaderos protagonistas son el el pueblo y los movimientos populares de base. 

Imágenes Blog Bolivia

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx