Portada Brigadas Blog Brigada Colombia Periferia hedabide baten kriminalizazioa
Periferia hedabide baten kriminalizazioa PDF Imprimir E-mail
30/07/2008

Periferia, 2.004an sorturiko hilabetekari bat da, eta bere difusioa Kolonbia osora zabaltzen da. Gaur egun 4.000 aleko tirada du eta harpidedunekin nahiz salmentekin aurrera egiten du.

 

Bere zuzendaria den Olimpo Cardenas Delgadok dioenez, Periferia, hedabide alternatibo bat da,  jarrera jakin bat duen prentsa, Kolonbiako gobernuaren eta sistemaren kontrakoa hain zuzen ere. Bere ustez, Kolonbian ez dago ezkerreko hedabiderik, eta beraiek ausartu dira horrelako proeiktuarekin, bai erakundeei eta bai pertsonei hitza emateko. Beraz, gizarte eragileekin lotura duen egunkari bat da, hezkuntza, osasuna, hauzoak, eta noski, politika bezelako gaiak lantzen dituztelarik.

 

Periferiatik, Kolonbiako presidentea den Uribe jaunaren bizitza ikertu dute, eta harrituta daude nola Kolonbiako gizartean bere ekintza kriminalei buruz inorrek ez duen ezer esaten. Zergatik? Uribe jauna aberatsen presidentea delako, kanpo inbertsioa bermatzen duen irudia delako...eta noski, Kolonbiako hedabideak kontrolatzen dituelako.

 

Periferia jaio zenetik, Kolonbiako gobernuari egotzi diote osasunaren eta hezkuntzaren egoera kaxkarraren erantzunkizuna, eta ez hori bakarrik, baita Uribe jaunak paramilitarismoarekin dituen loturak ere salatu ditu.

 

Hilabetekari honek, bere ikerketen ondorioz jasotako datuekin, Uribe presidentearen erantzunkizunak azalaratu ditu; esate baterako, Antioquia departamentuko gobernuburu zela, “Convivir” talde paramilitarren sortzailea izan zen eta non eta nola agintzen zituen erahilketak, bere lehengusua den Mario Uribe parapolitikarekin erlazioa izateagatik jasotako salaketaren kasua, Pablo Escobar kapoarekin Uribe berak izandako erlazioaren nondik norakoak, ejerzitoko buruek giza eskubideen kontrako hainbat kasutan izandako erantzunkizun zuzena...

 

Beraz, Periferiak,  hedabide masiboen jarreraren kontrako postura hartu du...beste hedabide hauek, gobernuaren kultura mediatikoa bere gain hartu baitute.

 

Gizarteak, Ingrid Betancourt askatzeko oraindik erabat garbi ez dagoen operazioren ondorioz, Uribe presidentearen kudeaketa %92an babesten du, hedabide ofizialen arabera. Antza, ez du inporta arestian aipatutako parapolitikarekin izandako erlazioa, ezta korrupzioarekin erlazionaturiko beste kasu batzuk ere.

 

Kolonbiako gizartean, oso barneratuta dago Uriberen segurtasun demokratikoaren politikak emaitza onak eman dituela. Hala ere, insurgentziaren kontrako neurri batzuez gain, politika honek, bestelako neurri izugarri batzuk ekarri ditu: gosea, ezjakintasuna, segurtasun falta politika mailan eta gizartean...eta noski izu fisikoa.

 

Beraz, ultraeskuindarrek Kolonbian, estrategia mediatiko guztiak garatu dituzte Uribe presidentearen berrautaketarako, baina ez hori bakarrik, gizarte eragileak deusestatzeko politika beldurgarria mantendu eta areagotu dute. Nola? Oraindik, gobernuak ukatzen baldin badu ere, desmobilizatu gabeko talde paramilitarren bidez, hor daude esate baterako, “Arrano Beltzak” deritzan paramilitar taldea.

 

Kontestu honetan, Periferia hilabetekariak azkeneko egunetan jaso dituen mehatxuen zergatia uler dezakegu. Zergatik hedabide baten kontra jo? Periferiak, bere laugarren urtemugan, erakundeak eta ekintzak biltzen dituelako, paramilitarrak beraien izenekin salatzen dituztelako, Medellinen herri eskola bat sortu dutelako, giza erakundeak lagundu eta bideratzen dituztelako...azken finean, ixiltzen ez direlako eta gobernua nahiz sistema kritikatzeko espazioen esistentzia bultzatzen dutelako.

 

Mehatxuak posta elektronikoaren bidez iritsi ziren erredakziora, lehenengoa ekainaren 12an, eta bigarrena uztailaren 5ean. Bidaltzaileak “Contraguerrillas Auto Defensor” bezela sinatzen zuen, eta horrelako gauzak esaten zituen: “...que se salgan de la cueva porque los va a mandar reventar el patron”.

Orduan, aurrean esandakoarekin lotuz, gobernuaren politika giza erakundeak gerrillarekin lotzean datza...azkenean, gerrilla beraren esistentzia bera eskusa bat da herri mugimenduaren kontra jotzeko...azkeneko hau borrokatu beharreko benetako helburua bilakatzen delarik.

 

Periferiako langileak, gehienak bolondres bezela aritzen direnak beraien pausuak jarraitzen dituztela konturatu dira...baina beldurtu beharrean, hoberena dakitena egitea erabaki dute, hau da, beraien lanarekin jarraitzea, Kolonbian ikusten dituzten bidegabekeriak salatuz.

 

Orain arte, politikoki salatu dute, beraien ustez, ez baitu pena merezi legalki salatzeak; eta Periferia hedabidearen eta langileen aldeko kanpaina bat martxan jarri da, non kazetarien elkarteek eta bestelako gizarte eragile eta partikularrek atxekimendua eman duten.

 

Periferiako langileek, beraien kontrako edozein eraso edo atentatu bat ematen bada, zuzenean Kolonbiako gobernuari eta zehazki Alvaro Uribe presidenteari leporatuko diote erantzunkizuna, eta argi utzi nahi dute egoera hau, ez dela bakarrik Periferian ematen, baizik eta edozein gizarte erakundetan...gobernuaren segurtasun demokratiko politikaren lekuko.

Edozein atxekimendurako hona hemen Periferiaren web orrialdea:                                                                                                                                                              www.periferiaprensa.org

X. A. eta E. P. (Komite Internazionalistak)

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
colombia
En Colombia, la brigada se ha llevado a cabo mediante la Red de Hermandad y Solidaridad con Colombia, que aglutina a un gran número de organizaciones populares colombianas que trabajan en distintos sectores relacionados con los derechos humanos: el colectivo de desplazadas y desplazados internos, con presos y presas políticas, defensoras y defensores de DDHH, o en la defensa de los derechos de las mujeres, de los sindicatos, de sectores campesinos...

En 2008 en concreto, l@s brigadistas participaron en la Jornada Nacional De Los Pueblos En Resistencia por la vida y la permanencia en el territorio.
También se realizó un trabajo de apoyo solidario (físico, moral, técnico, asesor, político, etc.) a organizaciones, personas o comunidades que solicitaron y necesitaron de nuestra colaboración, tanto en el terreno, como en sus sedes o en actividades que realizaron o convocaron.

Imágenes Blog Colombia

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx