Portada Brigadas Blog Brigada Colombia Buenos Aires komunitatean, bisita baten kronika (2008-08-01/3)
Buenos Aires komunitatean, bisita baten kronika (2008-08-01/3) PDF Imprimir E-mail
23/10/2008

Goiz altxatzen gara Benito eta biok Buenos Aires herrixkara joateko. Buenos Aires San Luis herriaren auzo txiki bat da eta San Luis Antioquiako Orienten kokatuta dago.

BUENOS AIRES KOMUNITATEAN, BISITA BATEN KRONIKA (2008-08-01) Goiz altxatzen gara Benito eta biok Buenos Aires herrixkara joateko. Buenos Aires San Luis herriaren auzo txiki bat da eta San Luis Antioquiako Orienten kokatuta dago.  Benito Orienteko lider beteranoa da eta mehatxatuta dagoenez, ezin du bere beredan bizi eta Medellineko auzo batean bere familiarekin bizitzen ari da azken urte hauetan. Armada eta paramilitarren zerrendan agertzen da pertsona arriskutsu bezala, eta horrexegatik, bere bizitza arriskuan dago.  Noizean behin, bere lanarekin jarraitzeko, Orienteko bereda eta komunitateetara sartu behar da eta beti kontu handiz egiten du. Aurretik deitzen du inguruko beste liderrei egoera nola dagoen jakiteko eta normalean beste jendearekin batera sartzen da lasaiagoa joateko. Askotan Corporación Jurídica Libertadekoekin sartzen da. Haien presentziak segurtasun txiki bat ematen dio, batez ere, CJLkoak Brigadas Internacionales de Pazekoekin sartzen direnean, horrek segurtasun bikoitza ematen diolako.  Udako hilabeteetan, batez ere, Red Europea de Hermandadekoekin sartzen da, beste lider batzuek egiten duten moduan. REDeko jende gehiena ezagutzen du eta askorekin aspaldiko lagunak dira. Benito Orienteko liderra izateaz gain, ASOPROAko bazkide eta arduraduna da eta horrek lan asko ematen dio.  Larunbatean eta igandean CJLk Buenos Airesen bilera eta tailer batzuk antolatu ditu eta haien karroa jendez beterik joango denez, Benito eta biok aurreratu gara lehenago heltzeko. Horretarako, Medellínen bus bat hartzen dugu San Luiseraino. Bidaiaren iraupena hiru ordu eta laurdenekoa da. Bidaia oso lasaia izan da eta ez dugu kontrol bat ere aurkitu. Dena den, Cocorná herrira joateko gurutzera hurbiltzen garenean soldaduen presentzia areagotzen da eta, noizean behin, bide bazterretan tanke eta tanketak bistarazten dira. Urteetan errepide zati hau, Cocornátik San Luisera doana, batez ere, insurgentziak (ELN eta FARC) kontrolatua izan du, baina azken urteetan armadak kontrola berreskuratu du. Kontrola berriz lortzeko errepidearen ondoko komunitateetan kristoren basakeriak egin dituzte, eta haien artean, bonbardaketak, nekazarien hilketak, etxeak eta landatutako eremuak erre, bahiketak eta abar. Lortutako bakea mantentzeko mila soldadu gau eta egunez behatze lanetan jarri zuten eta ia ehun metrotik ehun metrora bi soldadu alde bietan aurkitzen ziren, gasolindegietan eta bus geldiune garrantzitsuetan autoak, busak eta pertsonak gelditu eta haiek eta haien maletak zehaztasunez arakatu... Kontrola eta beldurra. Beldurra eta kontrola. Gu pasatzen garenean errepide zati horretatik soldadu asko ikusten ziren. Ez dakit mila horiek oraindik dauden ala ez, baina argi zegoen bere presentziak kikildu egiten duela. San Luisen armadaren ordez polizia agertzen da. Duela bi urte baino polizia gutxiago ikusten ziren kaleetatik. Baina egon bazeuden. Herriko plazetako lau sarreretan poliziek zaintza lanak egiten zituzten, haien basea bertan dagoelako eta autoen sarrerak ipinitako oztopoengatik 10 kilometro orduko egin behar zen. Biok azkar bazkaltzen dugu Buenos Airesera joateko garraioa laster irten behar zuelako. Tokatzen zaigun garraioa “chiva” deitzen da eta oso bitxia da kolore eta marrazkiz beterik dagoelako, jesartzeko bankuak alde batetik bestera doazelako eta ez leihorik eta ez aterik ez dituelako. Karga goiko partean eramaten da eta erdiko bankuaren aurrean, behetik goitik eta dena sokaz lotuta. Guri banku horretan joatea tokatzen zaigu eta aurrean dugun panorama kafe kutxak, arroz zakuak eta antzekoak dira. Arratsaldeko ordu bietan jota, eguzkiak ederto jotzen zuenean, chivak martxa hartzen du. Lehenengo kilometroak herria zeharkatzen du eta asfaltoaren gainetik eroso goaz, baina azken etxeak atzean uzten ditugunean, hareazko eta harrizko bidea hasten da eta, gainera, nahiko laua zena oso aldapatsua egiten da. Orduantxe hasten zen chivaren traka-trakak zulo eta ardiak gainditzeko eta baita ere gure mokor eta gerriak gogorrak eta erresistenteak zirela frogatu zen. Jendea nahiko isilik zebilen. Batzuk lo egiten edo, behintzat, saiatzen eta besteak paisaiari begira bere gauzetan pentsatzen. Gu bankuaren erdian geunden eta kutxak aurrean jarrita, beraz, gure mundutxoa mugatua gelditu zen. Eta guztien gainetik armadaren irratia entzuten zen bere musika “erakargarria”rekin eta bost minuturo insurgenteei bidaliko beren mezuak zabaltzen ziren “Guerrillero, tu hermano ya se desmovilizó y ya tiene estudios y un buen trabajo”, “Guerrillero no sufras, tu familia y tus hijos te están esperando para tener un nueva vida”… Jendeak dio ez diotela kasurik egiten, baina azkenean mezua hortik dabil. Badakigu egunero soldaduek igotzen diren garraio guztiak gelditzen dutela paperak eskatzeko eta ia beti eramaten dituzten kargak arakatzen dituztela. Aldatzen dena tokia da, batzuetan herritik irten bezain laster eta, besteetan, bide erdian. Burutazio horiekin geundela eta hiru ordu laurden betetzen zirenean chiva gelditzen da. Argi dago zer zen, armadaren erretena bertan zegoela. Begiratzen dugu eta IV Brigadako 10 bat soldadu ikusten dugu ingurutik sakabanatuta eta txoferrari aginduak ematen. Berehala ohikoa den agindua entzuten dugu “Por favor bajen del vehículo y pónganse los hombres a un lado y las mujeres al otro” eta horrela egin genuen. Kanpoan eguzkiak gogor jotzen du eta 45 minututan bere menpean gelditzen gara. Bitartean, soldaduek gizonei soinua arakatzen digute, eta gure motxilak ere bai. Emakumeek ‘zortea’ dute eta motxilak baino ez dizkiete arakatzen. Beste hiru barruan dauden bulto eta kutxak miatzen hasten dira, kutxaz kutxa, zakuz zaku eta paketez pakete, bat ere ahaztu gabe. Eta, gainera, fakturak eskatu eta aztertzen dituzte eta zenbait kasutan joan den astekoak ere eskatzen dute eta zenbakiak ezberdinak direnean azalpenak eskatzen dituzte ez pentsatzeko gerrillarientzat direla. Jendeak dena pazientziaz hartzen du eta guk gauza bera egiten dugu. Denbora hori aprobetxatzen dut soldaduen itxurak gainbegiratzeko eta sarjentua eta kaboa izan ezik, denak dira oso gazteak eta nahikotxo esfortzurik egin behar dute ekipoa, arma eta arropa gainean eramateko. Ikusten da urduri eta bukatzeko gogoz daudela. Kaboa, batez ere, gu kontrolatzen dago eta sarjentua paperak aztertzen. Bukatzen dutenean, kutxak nola edo hala lotzen dituzte, eta berriz chivan sartu. Noski, orain dena edozein modutan lotuta eta jarrita eta gelditzen den bidaia paketeak eusten jarraitzen dugu. Zorionez ez da arazorik sortu eta Buenos Airesera dena eta denok heltzen gara ia 3 ordu eman eta gero. Denda Komunitariora doazen zaku eta kutxa guztiak deskargatzen ditugu eta denda ondo hornituta gelditzen da. Aldi berean eta jaisteko bidaia aprobetxatzeko asmoz, nekazariak ari dira haien panela (azukre-kanaberatik ateratzen den produktua) paketeak prestatzen kargatzeko. Lagun eta ezagun batzuk ikusten hasten naiz eta haien ondoan eta operazio guztiak kontrolatzen hiru soldadu ere azaltzen dira. Denda baten kanpoko hezian daude lasai-lasai eta jarraian beste bi agertzen dira. Denak dira oso gazteak eta fusilak eta metrailetak haiek bezain handiak ematen dute. Jendeak kontatzen digu soldadu gehienak goian daudela, basoan sartuta, eta pare bat hilabete horrela daramatela. Egunero talde txiki ezberdin bat jaisten da kontrola egiteko eta litxarreriak erosteko. Denda Komunitarioan, beste edozein aktore armadunekin egiten duten bezala, soldaduak ezin dira sartu armak dituztelako eta erosketak ondoko dendan egiten dituzte. Denda Komunitarioak balio handia du jendearentzat arrazoi ezberdinengatik, alde batetik, produktuak merkeagoak direlako eta herrira joan gabe aurkitzen dituztelako, eta, bestetik, jende askoren proiektua delako eta horrek ematen die indarra, konfiantza eta itxaropena. Duela urte batzuk denda komunitario asko zegoen Oriente Antioqueñoan eta horren inguruan jende, ahalegin eta amets asko biltzen ziren. Garai horietan ilusioa eta itxaropena nagusitzen ziren. Esfortzu horiek zapuzteko armada, polizia eta, batez ere, paramilitarrak denbora luzean ibili ziren oztopatzen insurgentziarako zela behin eta berriro aldarrikatuz eta, ikusirik haien helburua ez zela betetzen, azkenean, indarrez lortu zuten desagertzea. Toki batzuetan dendak erre zituzten, beste batzuetan debekatu zuten produktuak eramatea eta neurri horiek nahikoak izan ez zirenean dendako arduradunak edo proiektuak bultzatzen zuen jendea hil zuten. Urte batzuk pasatu ziren dendarik gabe. Beldurren urteak izan ziren. Ez zegoen dendarik, baina jenderik ere ez, gehienak alde egin behar izan zuen bizitza salbatzeko. Desplazamendua itzela izan zen: batzuk herrien kaskoetara, beste batzuk Medellinera edo hiri handietara eta asko eta asko baso sakonetara sartu ziren lurra ez uzteko eta erresistentzia txiki bat mantentzeko. Erresistentzia horiek gehi beste sektore batzuenak lortu zuten, urte batzuk beranduago, Buenos Aireseko beredan denda komunitario berri bat martxan jartzea Familia Frantziskotarra, CJL eta ASOPROAren laguntzaz. Prozesu horretan REDeko jende asko ere bertan egon zen animuak ematen eta akonpainamendua egiten. Eta horren ondoren, Buenos Airesekoa ere martxan jarri zen eta hirugarren bat Los Molinosen. Eta asmoa da bide horretatik jarraitzea haiek denden proiektuei garrantzia handia ematen dietelako eta haientzat aurrera pausu ikaragarriak izan direlako. Dendako arduradunarekin, “Tocayo”rekin, hitz egiteko asmoz dendara hurbildu nintzen. Han hizketan oso lasai geunden bitartean, atetik sarjentu bat sartzen ikusi nuen eta baita ere niregana zuzenean zetorrela. Isildu ginen eta modu atseginez beraren aurkezpena egin zuen eta, aldi berean, nor nintzen eta zer egiten nuen galdetu zidan. Ahal izan nuen modurik lasaienean eta neutroenean erantzun nion eta berak arazoren bat edo zerbait behar izanez gero berari deitzeko esan zidan. Eta galdetu zidan ere ea espainola nintzen eta baietz (Ze erremedio!) erantzun nion. Bioi agurtu zigun eta etorritako bidetik desagertu zen eta gu irribarre gazi-gozo batekin gelditu ginen. Lanak bukatutakoan nekazari gehiago billarrera hurbiltzen da jendearekin elkartzeko eta berriketan hasteko asmoz, edota billarrean jolasteko gogoz, seguru aski, garagardo hotz batekin eskuan. Dauden soldaduak ere haiengana hurbiltzen dira eguneroko detaileak galdetuz, billar-partidaz zerbait komentatzen eta bideoan bular oparodun neskekin eta musika guascarekin ematen ari ziren bideoklipak kaletik begiratzen. Alde egiten dutenean, badaezpada, jendeak begiratzen du jakiteko nondik doazen edo non gelditu diren haien mugimenduak kontrolatzeko eta konfiantzaz hitz egiteko edo ez jakiteko. Gaua itxia egin zenean etxera joatea tokatu zitzaigun eta hantxe afari tipikoa eman ziguten arroza frijol (haiek frisol esaten dute) batzuekin, banano frijituekin, yuca, oilasko zati bat eta are bat ere bai. Larregi da, baina dena jaten dugu haien eskuzabaltasuna eskertzeko modu hoberena baita. Etxean jaio berri bat dago, Jahir Mateo, eta berarekin jolasten denbora konturatu gabe pasatzen da. Lotara goaz hurrengo eguneko lanez pentsatzen. Beredan 100 bat familia daude eta guztira 600 edo 700 pertsona izango dira. Ez dago datu zehatzik. Lehen jende eta familia gehiago zegoela badakite, baina zenbat, batek daki. Dena den, etxe gehienak 15 edo 30 minutuetara daude mendietatik sakabanatuak. Gau osoa eman du euria botatzen eta lehenengo izpiekin euria zirimiria bihurtu da eta azkenean atertu da. Inguruko mendiak ez dira ikusten lainoak ia dena estaltzen duelako, baina poliki-poliki altxatzen ari da eta mendi puntak eta ezkututarik dauden beredak (El Vergel) eta herriak (Santa Ana) hasten dira sumatzen eta esnatzen. Guk ere esnatzeko tintico bat (kafe txiki bat) hartzen dugu eta paisaiaz eta tenperaturaz gozatu, dendaren ingururantz abiatzen gara ea zenbat jende dagoen ikusteko. Laster Los Mediosetik etorritako ezagun batzuk aurkitzen ditut, On Clemente, On Roberto eta On Rafa. Urrutien bizi direnak dira eta lehenengoak heldu dira. Atsedena hartzen duten bitartean, haiek ere, tintico bana hartzen dute. Inguruko beste batzuk heltzen ari dira eta gai ezberdinak hasi dira ateratzen eta komentatzen. Hau da Tailerraren beste helburu bat, jendea biltzea eta elkarren berri ematea. Berandu samar bada ere, CJLko autoa heltzen da. Bertan CJLko bi datoz eta REDeko beste hiru, bat Logroñokoa eta beste biak Xabi donostiarra eta Isabel bilbotarra. Hauek egun batzuk eman dituzte Angelopoliseko jendea akonpainatzen eta ia atsedenik gabe berriz mendira etorri dira. Hala ere, denak pozik jartzen gara, REDHEkoak berriz elkartzen garelako eta baita ere aspaldiko ezagun batzuk bilerara joateko prest ikusten dugulako eta nekazariak gu eta CJLkoak etorri garelako. Tailerra hastear dago eta hasi baino lehen bakoitzaren aurkezpena egiten da beredaka edota erakundeka. Jendea etorri da toki ezberdinengatik: la Merced, Villanueva, Buenos Aires, el Porvenir, los Medios, las Palmas, el Vergel… eta, baita ere, CJLko ordezkari bi etorri dira eta ASOPROAkoak, ASOJUVAkoak eta REDeko lau gaude. Guztira 46 bat pertsona elkartzen gara. Asociación de Pequeños y Medianos Productores del Oriente Antioqueño, ASOPROA, duela lau bat urte sortu zen nekazarien eskubideak defendatzeko eta nekazaritza ekologikoagoa eta autonomoa bultzatzeko. Gaur egun 300 bat ekoizle batzen ditu.  Bestaldetik, ASOJUVA, Asociación Juvenil de Antioquia ASOPROAK irekitako bidea jarraituz, duela urte bat eta erdi jaio zen antzeko helburuekin, baina gazteei zuzenduta. Helburu nagusia da gazteak bertan bizitzen gelditzeko alternatiba bat ematea, nekazaritza ekologikoa bultzatuz, multinazionalen politikei aurre eginez eta bertako produktuak zainduz. Horretarako, abandonaturik zeuden 40 bat hektareak erosi dituzte abereak jartzeko eta produktu ezberdinak landatzeko. Duela gutxi hasi ziren eraikin berri bat egiten animaliak eta tresnak gordetzeko, baina joan den astean, gauean, soldaduek leiho guztiak apurtu zituzten. Haien asmoa da horma batean, tamaina handian, proiektua RED eta beste erakunde batzuen laguntzaz egiten ari direla jartzea, eta haien babesa dutela aldarrikatzea. KIren anagrama bidalita dago eta pintada egingo dutenean argazkia bidaliko digute. Lehenengo puntuan, azken bileratik aurrera egon diren segurtasun arazo eta gaiak aztertzen da. Los Mediosekoek kaskoan ez dagoela soldadurik esaten digute, baina bai inguruko errepideetan eta, orokorrean, jendearekin lasai daudela. Las Palmasekoek jendearengatik ez dituztela galderarik egiten azpimarratzen dute, baina bai nora doazen, nor bisitatzera, e.a. galdetzen diete. Beste toki batzuetan kontatzen dute astero helikopteroa jaisten dela toki ezberdinetan materialak eta janariak ematera. Baina helikopteroa zibila da. Tokiren batean base bat eraiki nahi dutela mahai gainean jartzen dute. Granada inguruan ere erregistroak zeuden eta horietan merkatu guztiak errebisatzen zituzten eta zenbat kantitate eta zertarako eraman zuten kontrolatu nahi zuten eta askotan gerrillarako zela leporazten zieten, baina azkenean jendea protestatzera herrira jaitsi zen eta erregistroak bukatu dira, momentuz. Orian ez dago hainbeste beldurrik eta jendea lasaiago mugitzen da. Toki batzuetan, adibidez, Buenos Airesen bertan, ganadu lapurretak gertatzen ari dira eta kasu guztietan “lapurrak” soldaduen base eta kanpamenduetatik pasatu behar dira, baina soldaduek ez dute ezer ikusi. Jendeak argi dauka haiek direla, baina frogatzea ez da erreza. El Vergelen duela egun batzuk masakre bat egon da eta, horren ondorioz, familia oso bat hilik gertatu da, baina armadak insurgentziaren kontrako enfrentamenduak izan zirela esan du eta hildakoak gerrillariak zirela. Auzokoek ondo ezagutzen zuten familia osoa eta gezurrak direla ziurtatzen digute. Hilketa horretaz gain, beste toki batzuetan ere ezezagun batzuk hilak agertu dira, segur aski beste tokietan hil dutela eta urrutira eraman dute familia eta ezagunek hilda daudela ez jakiteko eta salaketarik ez jartzeko. Azken urte hauetan ejertzitoak erakutsi dituen gerrillari askoren gorpuak nekazari edo inguruko gazteak izan dira eta haietako kasu batzuk epaileen aurrean aurkeztu dira eta egoera hau Kolonbian eta kanpoan ikusmin handia sortzen ari da. Antzeko beste testimonio eta informazioak mahairatzen dira egoera hain lasaia ez dagoela adierazteko, soldaduek azken boladetan tratu hobeak eman arren. Eta batez ere, maiatzean gertatutako hilketa, don Gerardorena, hain zuzen ere, gogora ekartzen da. Guztion ezaguna zen eta beti guztien alde jardun zuen. Oso lider estimatua zen. Bukaeran toki batzuetan armadak zabaldu duen gezurra komentatzen dute: CJL gerrillaren erakundea dela. Hala ere, bertaratuek argi uzten dute gezur hori armadak zabaldu duela CJLen lanak ez direla hain gustuko lanak eta, batez ere, nekazari eta CJLen arteko loturak eta aurrerapenak oztopatzeko. Azken finean, lan horrek min egiten diela eta, nola edo hala, neutralizatu nahi dutela. Gai zerrendan beste batzuk ere jorratzen dira, adibidez, Mesa Regional de Derechos Humanosek atera berria duen txostenaren laburpena aurkezten da, Laboratorios de Pazen eskutik lortu diren errekurtsoak aipatzen dira…  ASOPROAk hurrengo hiru urteetarako dituen helburuak azaldu zituen eta, horretarako, CJL eta REDen laguntzaz kontatzen ditu. Lau arlo estrategikoak landuko dituzte: Formazio Politikoa, Nekazaritza, agenda erregional bat landu eta Administrazio eta baliabideak. Eta guztiaren gainetik ongarri organikoak egingo duen enpresa martxan jartzea helburu berezi moduan dute. Asmo on horiekin gaurko lana bukatutzat eman zen. Ondoren, afaria hartu genuen eta taldekako komentarioak zabaltzen hasi ziren eguneko kontuaz hitz egiten, lagunekin barre egiten eta batzuk, nola ez, billarrera doaz trebetasunak lantzera. Hurrengo eguneko gaiak ziren: EEUUrekin Kolonbiako Gobernuak hitzartu nahi den Tratado de Libre Comercio eta Panelarekin dagoen arazoa. Tartean “Manipulación de los Medios de Comunicación” bideoa ikusi eta eztabaidatzen da. Gai horietaz asko eztabaidatu zen eta proposamen batzuk ere egin ziren partaidetza handia izanik. Hala ere, zenbait proposamen eta emateko pausuak hurrengo Tailerrean definitzeko gelditu ziren.  CJLkoei, Benito eta niri bueltatzeko ordua heldu zitzaigun eta REDeko beste hiruei komunitatez komunitate joateko garaia ere bai. Aste beteko ibilaldia izango dute mendiz mendi, ibaiak zeharkatuz eta jende asko ezagutuz. Bereda bakoitzean egoera ezberdin bat baina guztietan gogo bat haien lurra defendatzea eta denak elkarrekin aurrera joatea. Itzulian ASOJUVAk duen proiektua bisitatzen dugu. Zorionez soldaduak ez daude ingurutik eta lasaitasunez azalpenak ematen dizkigute. San Luisera heltzear gaudenean bidean 6-8 soldadu aurkitzen dugu eta gu gelditu eta gero, galdetzen digute “¿Cómo está la vía? ¿Está tranquila?” Guk baietz esaten diegu eta erantzuten digute “Sigan” eta hori egiten dugu aurrera joan eta herrian zerbait hartu.  Bide nagusira heltzen garenean armadaren presentzia areagotzen da berriro. Gasolina hartzen dugun bitartean, inguruan dauden soldaduen mugimenduak kontrolatzen ditugu eta askotan agertzen diren pankartak irakurtzen ditugu “Viaje Seguro. Su ejército está en la vía. Informe a las patrullas militares en el teléfono gratuito XXX” eta 4 aurpegi beltzez margotuta guri begira gelditzen dira. Medellinera heldu bezain laster, Buenos Airesetik abisu bat pasatzen digute soldaduak etxe batera joan direla gazte batengatik galdezka eta aurkitu ez dutenez aita eraman dute eta gehiago ez zekitela. Kezka horrekin ohera joaten gara. Bi egun beranduago bere gorpua agertzen da bere etxetik hurbil. Hau da Uribe presidenteak deitzen duen “Seguridad Democratica”n bizitzea.

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
colombia
En Colombia, la brigada se ha llevado a cabo mediante la Red de Hermandad y Solidaridad con Colombia, que aglutina a un gran número de organizaciones populares colombianas que trabajan en distintos sectores relacionados con los derechos humanos: el colectivo de desplazadas y desplazados internos, con presos y presas políticas, defensoras y defensores de DDHH, o en la defensa de los derechos de las mujeres, de los sindicatos, de sectores campesinos...

En 2008 en concreto, l@s brigadistas participaron en la Jornada Nacional De Los Pueblos En Resistencia por la vida y la permanencia en el territorio.
También se realizó un trabajo de apoyo solidario (físico, moral, técnico, asesor, político, etc.) a organizaciones, personas o comunidades que solicitaron y necesitaron de nuestra colaboración, tanto en el terreno, como en sus sedes o en actividades que realizaron o convocaron.

Imágenes Blog Colombia

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx