Oh, marinela Marinela, behiala zena iadanik ez du nor zen gogoratzen. Bere benetako aberria oroitu nahi zuen, baina ohartu zen ez zela ezertaz oroitzen, bere aberria ez zela esistitzen beretzat.
Bazekien ifarraldeko halako kalan zein koloretakoak ziren oskorriak, zein suabea zen sartzea gau zarratuan eta bere arima itsasuntzia irekitzen zuen uraren murmurioan sostengaturik, hegoaldeko portu handi batera, non behiala iragan bat izan zuen, zoriontsua agian... Urte eta urteetan barrena, egunik egun, marinelak amets etengabe bere sorterri berria eraikitzen zuen. Hasieran paisaiak kreatu zituen, gero ziutateak sortu zituen, kaleak eta zeharbideak sortu zituen gero, banan banan, bere arimaren materiaz zintzelatuaz, hausorik hauso, kaietako harresitaraino, non gero portuak eraiki zituen. Banan banan kaleak, eta ibiltzen eta leihoetarik begiratzen zituen jendea... Jendea ezagutzen hasi zen, doi-doi berrezagutzen zuenaren gisan. Ametsezko harri bat imiintzen zuen egunero bere iragana zenaren edifizio horretan. Marinela, behiala zena iadanik ez du nor zen gogoratzen. Bere benetako aberria oroitu nahi zuen, baina ohartu zen ez zela ezertaz oroitzen, bere aberria ez zela esistitzen beretzat. Amestutako lurrak nun daude?-galdetzen zuen marinelak Portua sekula aurkitzen ez duten untziak gera- erantzun zion kapitainak Jainkoak ene ametsak debekatu ote ditu? Aske ez zaren bitartean, hire ametsak ez dute bizia hartuko. Itzul zaitez zeure ametsara...oh, marinela Fernando Pessoaren Oh, marinheiro liburuan oinarrituako istorioa
|