Portada Brigadas Blog Brigada Venezuela Brigada Venezuela: "El Maizal" Komuna. Komandanteak erein zuen tokian
Brigada Venezuela: "El Maizal" Komuna. Komandanteak erein zuen tokian PDF Imprimir E-mail
24/02/2015

Brigada honetan, orain arte gure esperientziak hiri handietatik igaro badira ere, agertokia aldatzeko ordua heldu zaigu. Lara estatuko Barquisimeto hiritik, estatu horren mugan dagoen El Maizal komunarako doan bidea hartu dugu. Ibilgailuen keetatik ihesean, gasolina usain amaigabea atzean utziz eta mendietatik inguratutako eremuetara hurbilduz. Gure asmoa: Venezuela bolibartar honetan garatzen ari den komuna sozialista bat ezagutzea. Prozesu iraultzaile honen bihotzera hurbiltzea hain zuzen.

Autobusak estatua zeharkatzen duen errepidean utzi gaitu, eta oinak asfaltoan jarri bezain laster, ohartzen gara orain arte ezagututakoa atzean utzi dugula. El Maizal, Barquisimetotik Acariguara doan errepidean kokatuta dago, Lara eta Portuguesa estatuen arteko mugan. Amaiezinak diruditen arto-soroetatik bide bat hasten da El Maizal komunarantz abiatzen dena. Han, Chavez artoa ereintzen erakusten duen kartel handi batek komunara ongietorria ematen digu.

“Argazki hori 2009ko martxoaren 5ean hartutakoa da. Eta izan zen Chavez presidentea bera, komuna honi hasiera eman ziona”. Behin eta berriro komunako pertsonen ahoetatik esaldi hau entzuteko aukera eduki dugu hemen igarotako egunetan zehar.

Heldu bezain laster, komunaren hastapenak eta urte hauetan egin duten ibilbidearen berri eman digute. “2009an hasten da komunaren ibilbidea. Aurretik, lur eremu guzti hau lurjabe batena zen, bere agindupean 315 pertsona zeuzkana. Abereak ere bazituen eta komunak hori ere errekuperatu zuen.”

El Maizal: historia eta datuak
XX. mendean zehar lurra eta askatasunaren aldeko borrokak ugariak izan ziren eremu honetan. Errepresioa, jazarpena, torturak eta desagerpenak pairatu zituzten horren ondorioz. 1961.urtetik aurrera PuntoFijo-ko ituna dela eta, hemen bizi ziren familia guztiak alde egin behar izan zuten. Familia horiek inguruko mendietan komunitateak sortzen hasi ziren. Nahiz eta hamarkadak pasatu ziren egoera berdinean, lurraren aldeko borrokak tinko jarraitu zuen eta azkenik 2009an Chavezek lurrak nekazarien eskuetan jarri zituen.

7.200 biztanle ditu El Maizalek, 285 etxebizitza eta 22 kontseilu komunaletan antolatuta dago. 13 proiektu aurrera eramaten ari dira eta komunitatea da proiektu hauen kudeaketaz arduratzen dena, gobernutik laguntza teknikoa jasotzen. Dena den, ekoizten den guztia komunitatean kontsumitzen da eta autogestio osora heltzea da euren azken helburua.
1.200.000 kg arto ekoizten dira urtebetean ereintza bakar batean, haziak gobernuaren silo batetik ekarriz. Guztira artoa ekoizteko 1000 hektarea dauzkate eta 230 abeltzaintzarako. 361 abelburu dauzka komunak eta irina prozesatzeko planta baten proiektua ere onartuta dago. Hori gutxi izango balitz, adreiluak egiteko fabrika bat, anbulantzia bat, hiru traktore eta hiru uzta-makina dauzkate ere. 200 kintal kafe inguru ekoizten dute urtebetean eta guztiz justifikatuta dagoen harrotasunez  “lorpen guzti hauek komunaren borrokari esker izan dira” behin eta berriz errepikatu digute.

Hau esaten duenetariko bat Nelson izan da, komunaren langile nekaezin bezain jatorra. Bere traktorearen gainean, ozeano bat diruditen arto-soroak zeharkatzen dituen bidetik eraman gaitu. Ibilbidea hasi bezain laster, traktorea gelditu du eta denon artean artaburu batzuk hartzeari ekin diogu gero bazkaldu ditugunak. Intsektuz inguratuta baina pozik eta esker onez joan gara Nelsonek gidatzen zuen traktor horretan. Esaten den bezala, irudi bat mila hitz baino balio handiagoa dauka, eta arto-soro hauek zeharkatzean errazago egin zaigu lur eremu honen benetako zabaleraz ohartzea.

Ibilbidea amaitzean gozoa egin zaigu lehenago hartutako artoburuak egosita eta hemen ere ekoizten den gaztarekin lagunduta jatea, baina gozoagoa egin zaigu ere komunaren kide batzuekin izan dugun solasaldia. Bazkaldu eta gero komunari buruzko bideo batzuk jarri dizkigute eta horiek amaitu ostean, guk  Euskal Herria – Venezuela Pa’lante diska aurkeztu diegu. Hip-hop-a lantzen duten bi herrialdeko taldeen musika entzun da El Maizal komunan hurrengo orduetan.

Ez da izan ziurrenik jarritako musikaren ondorioa baina Venezuelaren eremu honetan klima ere desberdina da, eta orain arte euria oso gutxitan ikusi badugu ere, hemen bere presentzia askoz nabarmenagoa izan da. Hain garrantzitsua eta ona dena komunaren uztarentzat, eragozpen txiki bat izan da brigadarentzat. Azken egunean hain gogor ari duenez, aurreikusitako geneuzkan zenbait gauza beste baterako geratu dira. Beste brigada batean komuna osatzen duten komunitateak, mendi magalean kokatzen diren kafe-soroak, etab. ikusteko aukera edukiko dugu, euriak bideak  ostopatu dituelako. Hala eta guztiz ere, ez da gutxi egun hauetan El Maizalen ezagutu duguna.

Erronkak jarraitzen du
Dena den, esan beharra dago borroka ez dela eten eta oligarkia lurjabeak jarraitzen duela lur eremu hau bere gain hartzeko asmoarekin. Hori dela eta azken hilabete hauetan jakin dugu epaitegietara bidali dutela auzia eta Venezuelako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zien 2009an Chavez presidenteak emandako laborantza-karta baliogabetuz. Orain gobernuak auzitegiaren erabaki hori errebisatzea agindu du baina egoera ez da oraindik guztiz argitu eta komunako biztanleek adi eta borrokarako prest jarraitzen dute. Hainbat hamarkadetan zehar eta hainbeste esfortzuekin lortutako lurrak berriro ere defendatzeko prest agertu dira.

Kronika honi amaiera emateko asmoz, berretsi behar dugu asko direla egun hauetan hemendik hartutako irakaspenak. Bueltan Venezuela bolibartarrarekin lotzen gaituzten loturak indartsuagoak izateko balio dutenak, eta gure herrian errealitatea eraldatzeko borroketan parte hartzeko kemen eta gogo handiagorekin jarraitzeko lagunduko dizkigutenak.

“Antolatu, ekoiztu, sozializatu”, entzun dugu El Maizalen eta hau eramango dugu gure motxila, buru eta bihotzetan. Pa’lante Venezuela, aurrera Euskal Herria!

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
colombia
En Venezuela la brigada se ha realizado generalmente en el mes de julio con movimientos sociales y organizaciones tanto en Caracas como en la ciudad de Turmero, en el estado de Aragua. En 2008 tuvo lugar en Caracas con una organización de base (el colectivo Alexis Vive) del barrio 23 de Enero. Mediante esta organización nos reunimos tanto con diferentes organizaciones sociales como con medios alternativos intentado conocer la complejidad del proceso revolucionario que vive este país.

Imágenes Blog Venezuela

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx