|
Brigada Palestina
|
20/07/2009 |
{mosmap width='638'|height='250'|lat='32.243877'|lon='35.269375'|zoom='4'| zoomType='Large'|zoomNew='0'|mapType='Satellite'| showMaptype='1'|overview='0'|text='Nablus'|lang=''}
[Koldo Sagasti] Nabluserako sarrera ohi baino lasaiagoa da. Atzean gelditu dira garai bateko auto pilaketak, ordu askotako itxaronaldi luzeak, itaunketa absurdoetan soldadu mukizuen irainak jasan behar izatea... orain, nire azken bisitatik bi urte pasa direla, gezurra dirudi "suzko mendira" sartzen ari garela, erresistenzia palestinarraren gotorlekura. Nablus historiako hiri zaharrenetakoa omen da, Damasko eta Jerikorekin batera, eta bere alde zaharreko hiru mila urteko harrizko pareta zaharrak hamaika matxinaden lekuko isilak izan dira. Historia gertuenean, berriz, Nablus intifaden abiapuntua izan da eta, ondorioz, larrutik ordaindu dute bertakoek arerioari tinko aurre egitearen ausardia. Egun ahaztuta dirudite garai bateko check-point amaiezinek, armadaren sarrera eta erasoaldiek, egunetako etxeratzeko aginduek, gaueroko tiroketek... giroa lasai dago Nablusen. Susmagarri lasaia. Eta horrenbesteko ezohiko lasaitasuna, poztu baino, kezkatu egiten ditu nablustarrak. . Halaxe diosku Ahmadek, alde zaharreko osasun zentroan harrera egin digun Osasun Komiteetako medikuak. Ni, ordea, egoera lasai hau ikusita, apartheid politika eguneroko bizimoduan normalizatzen ari ote den kezkak asaldatu nau.
|
Leer más...
|
|
Brigada Palestina
|
17/07/2009 |
{mosmap width='638'|height='250'|lat='31.707724'|lon='35.203092'|zoom='4'| zoomType='Large'|zoomNew='0'|mapType='Satellite'| showMaptype='1'|overview='0'|text='Betlehem'|lang=''} [Raul Pau] ...el viento roe, muerde, se come las banderas. por todos lados veo banderas agotadas por el viento, mástiles vacíos que han dejado de vibrar agitando canciones y deseos. sueños. dos, en este largo día dos. entre peñascos y relojes detenidos, escombros aburridos y columnas trácias, entre cuevas pintadas y pan de oro, entre cruces, iconos y turistas ciegos, postales y portales. en la ciudad palestina de belén, donde se nace triste, atado, donde se nace historia. en la ciudad ocupada de betlehem, encuentro dos banderas viejas. nos reciben apagadas. |
Leer más...
|
Brigada Palestina
|
14/07/2009 |
{mosmap width='638'|height='250'|lat='31.551623'|lon='35.108185'|zoom='4'| zoomType='Large'|zoomNew='0'|mapType='Satellite'| showMaptype='1'|overview='0'|text='Hebron, Palestina'|lang=''}
[Koldo Sagasti] Atzo Bethlehemen eman genuen gaua, esanahi mistikoz beteriko hiria eta garai batean behintzat milioika turista erlijiosoren helmuga. Jerusalemetik 5 kilometro eskasera izanagatik eta kristauen erlijioaren sorburua izanagatik, lasaitasun giroa sumatzen da hiri zaharreko karriketan. Bethelhem zein inguruko herrixkak inguratzen dituen porlanezko harresiagatik izan ez balitz, inork gutxik esango zukeen okupatutako hiri batean geundela. Halaxe kontatu zigun Victor Bartaseh-ek, Bethlehemeko PFLP alderdi ezkertiarreko alkateak, harekin izandako bileran, bere hiriko arazoen inguruan mintzatu zitzaigunean. Olibondo egurraren artisaugintzaz eta oliba olioaz aparte, turismoa izan da historikoki kristauen jainkoaren ustezko jaioterriko diru iturri nagusia, egun aldiz, harresiaren bidez hiria ghetto bat bihurtu izanaren ondorioz, turista-talde antolatu apurrek sartu-irten bat egiten dute jaiotzaren elizan eta segituan bueltan eramaten dituzte Jerusalemera. Ez dira tenplua inguratzen duen plazatik baino haratago mugitzen, ez dute gaurik ematen bertan, eta ondorioz ez dute sosik uzten herrian. Aida errefuxiatuen kanpamendura bisita bat eginda eta bertako eraikin gain-populuetako terraza batetik begiratuta, errazago ulertzen da itxiera fisiko eta ekonomiko honen zergatia. |
Leer más...
|
Brigada Palestina
|
10/07/2009 |
{mosmap width='638'|height='250'|lat='31.806394'|lon='35.230408'|zoom='4'| zoomType='Large'|zoomNew='0'|mapType='Satellite'| showMaptype='1'|overview='0'|text='Jerusalem'|lang=es''}
Uztailak 7. Goizeko zortziak Ramallah-n, Jerusalenera buelta egin dugu, autobusean igota handik hamar minututara berriro ere check point madarikatua pasa behar, gaurkoan lasai zegoen ez da istilu haundirik egon, badirudi apartheida normalizatzen ari dela (honek dakarren arriskuarekin), pasatu egin gara soldaduen pasotismopean. Check pointa pasa eta harresia atzean utzita, tranbiaren obrak gure ondoan ditugula abiatzen gara Jerusaleneko kaleetan barna, hiria bitan banatuko duen tranbia, ekialdea eta mendebaldea, isolamendua Jerusaleneraino eramateko modua.
|
Leer más...
|
Brigada Palestina
|
06/07/2009 |
Jerusalem eta Ramallah lotzen dituen errepidean barrena abiatu da autobusa hiri zaharra atzean utzita. Bide ertzean apartheid-tranbiaren obrek ibilgailuaren bidea oztopatzen dute behin eta berriro. Errepide labirinto horretan askotan zaila da jakitea Israel ala PANren (Palestinako Aginte Nazionala) administraziopeko eremuetan zauden, izan ere, Jerusalemeko udalak sustatutako azpiegituraren helburua, hain zuzen ere, populazio arabiarreko auzoak hirigunetik banatzea baita. Trenbidea bukatutakoan, beraz, egun Jerusalemeko hirigunean dauden hainbat auzune palestinar hiritik kanpo geldituko dira eta horrela sionistek aurrera pausu bat emango dute arabiarrak Hiri Santutik garbitzeko. Bidean aurrera egin ahala, errepideak porlanezko paretarekin egin du topo. 2002an eraikitzen hasitako harresia banaketa etnikoaren ikur esanguratsuena da, askotan espazio bera konpartitzen duten bi munduen arteko bereizketaren mugarik ikusgarriena, ez bakarra baina. Eta porlanezko erraldoiaren itzalpean dihoan errepideak, azkenik, Kalandiaraino eraman gaitu, alegia, Ramallahko ghettora bide ematen duen kontrol militarreraino. Kalandiako check-pointa zeharkatzea ez da garai batean bezain zaila, izan ere, apartheid politikak garatzen diren neurrian, Zisjordaniako hiritartasuna duen inor ezin da inolaz ere ghettotik atera, hortaz, ezinbestean, Ramallahra sartzen garen guztiok atzerritarrak edo Israelgo nortasun agiridun palestinarrak gara. Kontrol eta miaketa zorrotzak, aldiz, ateratzeko bidean izango dira. Jatorri ezberdinetako palestinarren arteko bereizketa hau apartheid politikaren beste azkoin bira bat baino ez da. Check-pointa zeharkatzearekin batera ghettoaren porlanezko pareta grisak hamaika margolan koloretsuen euskarri bilakatu dira, eta hiru bat kilometro aurrerago, azkenik, Ramallahko erdiguneko Al Manara Plazara iritsi gara, hiriko bizitza sozialaren muina.
|
Leer más...
|
|
|
|
|