|
Brigada Palestina
|
10/05/2011 |
[Palestinako Brigada 2011 - Komite Internazionalistak] Amna camina al ritmo que le permiten sus 88 años de resistencia. Tras la Nakba, el gran desastre de 1948, el 78% de la tierra palestina fué robada por el ejercito israelí, destruyendo la mayoría de sus pueblos. El 68% de la gente palestina se convirtieron en refugiados, muchos de ellos en su propia patria. En aquel 1948, Amna y toda su familia fueron expulsadas de su pueblo cercano a Bethlehem, y junto al resto de sus vecinos tuvieron que trasladarse al campo de refugiados de Deisheh en Bethlehem. Lo que se prometía como situación provisional en un primer momento, se ha convertido en exilio forzado que dura ya 63 años. Hoy en día más de 11.000 personas se hacinan en 1 Km2 de extensión de este campo de refugiados.
|
Leer más...
|
|
Brigada Palestina
|
04/05/2011 |
Awarta, Nablusen ondoan dagoen 5000 biztanleko herri palestinarra da. Herrirako sarrera aldapatsua igo aurreko bidegurutzean militar israeldarren kontrol postuak erakusten du Itamar koloniara doan asfaltozko bide txukuna. Kolonia hau herritik 500 metro ingurura dago. Beste kolonien antza du, urrunetik antzeman daitezke teliatu gorridun eraikin arrotzak, besteak bezain gaitzesgarri. Itamar kolonia, besteak bezala israelgo armadak eta segurtasun pribatuak zainduta dago une oro, horrez gain, 3 m-ko altuera duten 5 hesiz inguratuta dago, horietako bat elektronikoa omen da. Martxoaren 11an kolonian bizi zen familia bateko 5 kide hilik agertu ziren. Gaur egun ekintzaren egilea ezezaguna den arren, Israelen bertsio ofizialearen arabera, Awarta herriko gazte bi kolonian sartu eta kolonoak hil zituzten. Ulergaitza da herriko gazte bik 500 m-ko segurtasun eremua gurutzatu, 5 harresiak gainditu, hilketa burutu eta berriro hesiak gainditu, eta inor konturatu gabe segurtasun nerri guztiak ekiditu izana. Palestinarrek sarritan behartuak izan dira ekintza zuzenak egitera, baina inoiz ez lukete kasu honetan moduan adin txikiko umeak labankadaz hilko, hori errepikatzen digute behin eta berriro herrian.
|
Leer más...
|
Brigada Palestina
|
03/09/2010 |
[Gaur8 / Koldo Sagasti] Egileak Gazan ikusi eta ikasi berri dituenak kontatzen dizkigu kronika honetan. Okupatzaileen oztopo guztiak gainditu eta gazatarrek aurrera jarraitzen dute. Horretarako, ezinbestekoak dira muga azpiko tunelak.
Goizeko 10.00ak dira, behar baino beranduago, Eretzeko mugara iritsi garenean. 8.00etan heltzea hobe omen da, orduan baita txanda aldaketa Gazako iparraldeko kontrol militarrean; uneko anabasak errazagoa egin omen dezake kontzentrazio eremuan sartzeko ahalegina. Gure harridurarako, ohiko eskaner, itaunketa eta identifikazioez gain, aparteko zailtasunik ez digute jarri mugazain sionistek. Horrenbestez, motxilak hartuta eta sargori itogarri baten azpian abiatu gara Gazara bide ematen duen hesitutako korridorean barrena. Kilometro erdi pasata egin dugu uralitazko sabaiarekin estalitako tunel estuan palestinarrek kontrolatutako muturrera iritsi garen arte.
|
Leer más...
|
Brigada Palestina
|
23/08/2010 |
[Koldo Sagasti] Berriro ere sargori-zaplasteko batek egin dit ongietorria Tel Aviveko aireportura eta oinak lurrean jartzearekin batera egin dut topo errealitatearekin. Uniformatu batek honezkero harritu behar ez nindukeen galdera sorta egin dit: zer asmo dudan; nora joan behar dudan; non hartu behar dudan ostatu; lagunik ote dudan Israelen; nola duten izena gurasoek, aiton-amonek… (jatorri arabaiarrik ez dudala egiaztatzeko). Lehenengo itaunketa pasata, bigarrena. Hor ere lehiatilaz bestaldeko neska marisargentoak diskoteka batean galtzerdi txuriak jantzita sartzen saiatzen arituko banintz bezala sentiarazi nau. Irribarrerik faltsuena dedikatu diodan arren ez omen dut asmatu aparte jarri bainau espezialista batek hirugarren galdeketa bat egin ziezadan. Azkenean, suzko proba gaindituta, aireportutik atera eta ahal bezain agudo taxi kolektiboa, sherut-a, hartu dut Al Quds-era. Jerusalemerako furgonetan motxila sartu eta libre geratzen ziren bi eserlekuetako batean egokitu naute. Halako batean, abiatzear geundela, bikote bat iritsi da, itxuraz juduak, eta muturbeltzez hitz batzuk zuzendu dizkiote gidariari hebrereeraz. Gidariak motxila berriz aterarazi eta kalegorrian utzi nau iritsi berriak sar zitezen. Hurrengo garraioaren zain gelditu naiz, marmarka, eta pentsatzen nik zutabe bat idazteko moduko pasadizo interesgarria izango dudala baina palestinarrek egunero egin behar dietela aurre horrelako umilazioei.
Oztopoak oztopo, azkenik, heldu naiz helmugara, Jerusalemeko alde zaharrera, arabiarren Al Qudsera, eta jarri ditut berriz oinak lurrean, milaka istorio eta borroken lekuko izan diren karrika errebueltatsuetan. Eta ibili naiz zoruko harri zabal milenarioen gainean, zapalduaren zapalduaz zailduta, milaka urtez milaka oinek zanpatu arren hor tinko eta mugiezin dirautenak. Harlauza horiek bezalakoak dira palestinarrak. |
Brigada Palestina
|
20/08/2010 |
Gaza: generadora de vida
Entramos en la franja de Gaza el día 12 de agosto. A las 8 de la manyana 11 de las 12 personas que participamos en la brigada de Komite Internazionalistak, esperamos impacientes a que desde la garita que hay antes de acceder al check point de Erez, la ocupante nos diera el aviso para pasar. Despues de mostrarle una a una los pasaportes, nos abren la puerta que da acceso al check point, una verdadera terminal de aeropuerto. Dentro, impone la presencia de gente armada hasta los dientes, los cuales se pasean seguros,muy acostumbrados a esto, a la brutalidad. Impone a la vez la soledad y el vacio de la enorme sala de espera donde tantas veces se niega el acceso a la poblacion gazati, el acceso a personal medico, a medicinas, a objetos de primera necesidad.
|
Leer más...
|
|
|
|
|