Portada Multimedia
Multimedia
UHintifada 451: Daniel Lobato: «Kongresuko delegaritzak Israelgo Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen da, eta Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea du helburu» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/03/01

UH451-eAste honetako atalean gure ohiko kolaboratzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Daniel Lobato, Palestinako eta Ekialde Hurbileko egoeraren azterlaria. Harekin hitz egiteko asmoa iragan urtarrilaren 21ean El Salto egunkarian argitaratu zuen erreportai baten haritik dator. Bertan, Espainiako Kongresuko diputatuen delegaritza batek Israelgo Rafael armagintza enpresara egindako bisita aztertu zuen, izan ere, Defentsa Ministerioa konpainia horrekin milioi askotako kontratua sinatzeko bidean dago. Nolanahi ere, bere jarduerako zati handi bat aktualitateko beste zenbait gai aztertzera ere dedikatu du, hala nola, pasa den astean Israelgo okupazio armadak Zisjordaniako Nablus hirian burutu zuen sarraskia, edo Madrilgo Unibertsitatean Israelgo enbaxadorearen bisitaren aurka antolatu zuten protestaldia. Manifestazio horretan Palestinaren aldeko bi lagun atxilotu zituzten eta Israelgo delegaritzako kide batek pistolaz mehatxatu zituen protestariak.
Bere jardunean Lobatok kontatu digu armada sionistak errepresioa areagotu duela azken urteotan, batez ere Zisjordaniako iparraldeko ghettoetan, bertan antolatu baita historikoki okupazioaren aurkako erresistentzia mugimendu armaturik irmoena. Azken garaiotan, bertan sortu dira, hain zuzen ere, gazte antolatuen mugimendu armatu berriak, erresistentziako alderdi tradizionaletatik aparte aritzen direnak, eta okupazio erregimenaren buruhauste bilakatzen ari direnak. Iragan otsailaren 22an, egun argitan, okupazio armadak eraso odoltsu bat burutu zuen hiri horietako batean, Nablusen hain zuzen, eta 11 lagun erail eta ehundik gora zauritu zituen. Gogor kritikatu du Palestinako Agintearen papera, eta okupazio indarrarekin elkarlanean darabilen segurtasun arloko kooperazioa. Haren esanetan Israel larrutik ordaintzen ari da populazio zibilaren kontra burututako eraso hauek, kolokan jartzen ari delako bere nazioarteko irudia, eta ez dagoelako garbiketa-makineriarik krimen horiek zurituko dituenik. Israelgo irudiaren kalte hori iragan otsailaren 8an Bartzelonako Udalak egin zuen iragarpenarekin erlazionatu du. Adierazpen horretan jakinarazi zuten Israelekiko harreman instituzionalak bertan behera utziko dituztela eta Tel Avivekin 1993ko Osloko Akordioen garaietatik duten senidetze hitzarmena ere eten egingo dutela. Kontua da egun horretan bertan, Madrilen, Unibertsitateak Osloko Itun haren iruzurra ospatu egin zuela eta horretarako Israelek Espainian duen enbaxadorea gonbidatu zuela. Palestinarekiko elkartasun mugimenduak protestaldi bat antolatu zuen unibertsitatearen aurrean, eta hainbat ekintzaile barrura sartzen saiatu ere egin ziren, baina debekatu egin zieten. Azkenean, zenbait tirabiraren ondoren, bi lagun atxilotu zituzten. Momentu horretan pertsonaia batek pistola bat atera, kargatu eta bildutakoak apuntatu zituen. Gerora jakin zuten erasotzailea Israelgo delegaritzako agente bat zela, hala ere, poliziak parte hartu ez zuelarik alde egin zuen, bildutakoak suzko arma batez mehatxatuagatik. Lobatok salatu du gertaerak oihartzun handiagoa izan duela nazioarteko prentsako hedabideetan Espainiakoetan baino, eta areago, Espainiako poliziaren kontakizunak erasotuak erasotzaile bilakatu dituela.
Bestalde, Kongresuko delegaritza batek Israelgo Rafael armagintza enpresara egindako bisitaren harira, azaldu du enpresa hori Espainiako Defentsa Ministerioarekin 300 milioko kontratu bat sinatzeko tratuetan dagoela, Spike LR2 misilak ekoizteko, eta besteak beste, misil horiek Gazako populazio zibilaren kontra burututako sarraskietan erabili direla. Nabarmendu du bisita hori baino aste batzuk lehenago NBEan bozketa bat egin zela Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinako okupazioari buruzko txosten bat egin zezan eta Espainia abstenitu egin zela bozketa horretan. Salatu du delegaritza horren barruan PP eta VOXeko diputatuez gain, PSOEko zenbait ere bazirela, euren ibilbide politikoan giza eskubideen aldeko diskurtsoa baliatzeagatik gora egin duen zenbait, hain zuzen. Azpimarratu du, halaber, Kongresuko delegaritza horrek Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen dela, egitasmo horrek Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea duela helburu, eta produktu horiek populazio zibil palestinarraren kontra gerra errealeko testuinguruan erabili direlako bermearekin saltzen direla mundu osoan.

 
UHintifada 450: «Kirola aitzakia da, kontu guztiz politikoa, erregimen sionistak bere krimenak zuritzeko erabiltzen duen bezala, guk ere errefuxiatuen egoera arretaren jomugan jartzeko erabiltzen dugu» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/02/21

UH450-eAste honetako atalean datorren larunbatean, hilak 25, Portugaleten antolatu duten Palestinarekiko elkartasun egun berezia izan dugu hizpide. Jardunaldi berezia da, izan ere, publiko oso eta anitzari zuzendutako ekitaldiez aparte, goiz partean boxeo eta, oro har, borroka disziplinen inguruko jedeari zuzendutako egitaraua ere prestatu dute antolatzaileek. Ekimen berritzaile honen aurkezpena egiteko German izango dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. German Ezkerraldea Borroka Taldeko kidea da eta 97.0 irratiko Alerta Gorria irratsaioko kolaboratzailea.
Bere jardunean azaldu digu taldea boxeoaren inguruko zaletasuna izanagatik, gimnasioko giroarekin nazkatuta zegoen lagun kuadrilla batek osatu zuela, matxirulo eta poliziaz betetako giro horretatik alde egin eta irizpide etikoen inguruan antolatzen hasi zirenak. 2018an Bilbon antolatutako gimnasio herrikoien topaketa batean Italiako talde batekin bat egin zuten. Haiek aspaldian ziharduten Libanoko errefuxiatu palestinarren kanpamenduekin elkarlanean, eta haiengandik jaso zuten ekimen hau. Era berean, Vallekaseko talde batek ere harremanak ditu Shatilako errefuxiatuen kanpamenduko kirol talde batekin eta haien bitartez hasi ziren proiektu hau mamitzen. Aitortzen du ekimen horren helburua dela kirola politizatzea eta kirolaren bitartez errefuxiatu palestinarren egoera arretaren jomugan jartzea. Bestalde, dirua biltzeko eta errefuxiatuen kanpamenduetako proiektu sozialetarako bideratzeko aukera ere bada. Salatzen du erregimen sionistak kirola baliatzen duela nazioarte mailan bere krimenak zuritzeko, eta era berean, haiek errefuxiatuen egoeraren gainean arreta deitzeko erabiltzen dutela. Zentzu horretan, gogora ekarri nahi izan du Maccabi saski baloi taldea Gasteizera etortzen den bakoitzean hiria hartu eta askatasun zibilak eten egiten dituztela, edota Hapoel saski baloi taldekoek inpunitate osoz Bilbon sekulako txikizioa eragin zutenekoa.
Kontatzen du bildutako dirua Shatilako (Beirut) errefuxiatuen kanpamendura bideratuko dutela, eta kanpamendu horrek historia odoltsu bat duela atzean. 1982 urtean falange libaniarrek, Sharonek zuzendutako armada sionistarekin elkarlanean, milaka lagun erail zituzten ordu gutxiren epean. Gaur egun, bertan bizi direnak sarraski hartatik bizirik atera zirenen ondorengoak dira eta oso baliabide ekonomiko gutxi daude, besteak beste, kirola praktikatzeko ere.
Gure partetik, elkartasun ekimen berezi honetarako deia gure entzuleei ere zabaldu nahi diegu. Hona hemen jardunaldiko egitaraua:
- 10:30ean - Boxeo eskola
- 12:00etan - Muay Thay eskola
- 13:30ean - Sparring
- 14:00ean - Solasaldia: Aitor Bikandi Eskutza (Askapenako militantea) / Dokumentala: Shatilako errefuxiatuen kanpamenduko egoeraren inguruan.
- 15:30ean - Tuper-bazkari herrikoia
- 17:00etan - Bertso saioa: Ion Barrokal, Maddalen Markaida eta Jokin Castaños.
- 18:15ean - Kontzertua: JARANA KIDZS

 
Uhintifada 449: Salah Jamal: «Bartzelonako Udalaren adierazpenetik [Israelekiko harreman instituzionalak etetekoa] ordu gutxitara Kataluniako prentsako hedabideek, oro har, ekimena salatu egin dute, erantzuteko eskubiderik eman gabe; sare soziala, aldiz, Palestinako giza eskubideen alde dago» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/02/14

UH449-eIragan otsailaren 8an Bartzelonako Udalak, agerraldi publiko batean eta Ada Colau alkatearen hitzetan, adierazi zuenIsraelekiko harreman instituzionalak bertan behera utziko dituela, eta hiriak Tel Avivekin duela 25 urtetik gora duen senidetze akordioa ere etengo duela. Adierazpen instituzionala "Barcelona amb l’Apartheid NO, Barcelona amb els Drets Humans SÍ" izeneko herri kanpainiak bultzatu du. Kanpainia hori Kataluniako gizarte zibileko hamarnaka erakundek osatzen dute. Oihartzun historiko eta sinboliko handiko gertaera hau aztertzeko, Salah Jamal izan dugu solakide, ekimenaren bultzatzaileetako bat. Salah Jamal Zisjordaniako Nablus hirian sortutako idazle palestinarra da. Duela 50 urtetik gora bizi da Bartzelonan, bertan atera du medikuntzako doktoretza, eta bertan egin ditu geografia eta historiako ikasketak, Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun unibertsitate horrexetako irakaslea da.
Jamalek bere poza adierazi du Bartzelonako Udalaren ebazpenagatik. Badaki neurri sinbolikoa dela eta ez duela apenas eraginik izango Palestinako errealitatean, baina Kataluniako hiriburuak nazioarte mailan duen oihartzuna kontuan hartuta, oso garrantzitsua dela uste du. Azaldu du udal-adierazpena koerentea dela duela hilabete batzuk Kataluniako Parlamentuak onartu zuenarekin, horretan Israel apartheid estatu izendatu baitzuten. Kontatu du adierazpen horren atzean bi urteko kanpainia baten lana dagoela, eta besteak beste, 5000 sinaduratik gora bildu behar izan zituztela 20 eguneko epean. Azaldu du, halaber, Bartzelona, Gaza eta Tel Aviven arteko senidetza akordioa Osloko Itunen garaian sinatu zela, 1993an, eta asmoa zela Palestinako estatua sustatzea; baina gaur egun zaharkituta geratu dela, Israelek behin eta berriz urratu dituelako akordio haiek. Haren esanetan, Kataluniako gizartearen eraldaketa ideologiko sakon baten aurrean gaude, izan ere, hango elite politikoak tradizionalki ideologia sionistaren aldekoak izan dira, baina aitzitik, iritzi publikoa etengabe ari da erakusten Palestinako giza eskubideekiko atxikimendua. Zentzu horretan, nabarmendu du udalaren adierazpenetik ordu gutxitara Kataluniako prentsako hedabideek ekimena salatu egin zutela, eta ez zietela eman erantzuteko aukerarik, eta aldi berean, kultur arloko ehun pertsonalitatetik gorak aldeko manifestu bat sinatu zutela. Haren ustez, horrek erakusten du zein aldetan dagoen bakoitza. Bestalde, Israelgo erregimenak, Espainian duen enbaxadaren bitartez, kexa sutsua helarazi dio Bartzelonako Udalari, eta ohikoa denez, antisemita izatea leporatu diote Ada Colauri. Jamalen ustez, sutan daude,  eta hori, berez, bada ospatzeko motiboa.
Elakarrizketaren ondotik, hurrengo orduotako erreakzioak aztertu ditugu. Bateik, eskuin muturretik antisemita izatea leporatu diete ekimenaren bultzatzaileei; bestetik, Kataluniako zenbait hedabidetatik oportunismoa leporatu diote Colauri, afera hau hauteskundeetan botoak irabazteko baliatu duelakoan. Hala balitz ere, horrek gauza bakarra erakutsiko luke, gertaera soziologiko sakona gertatzen ari dela, baldin eta Israelgo apartheida salatzea botoak lortzeko bezain popularra bada.

 
UHintifada 448: Mazzed Khalilia: «Txikitan, Jeninen, ikusi nuen nola soldadu batek gure ama bere M16 fusilaz kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion. Egoera horretan hazi dira pasa den astean Jerusalemen erresistentzia ekintzak burutu zituzten gazteak» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/02/07

UH448-eIragan urtarrilaren 26an Israelgo armadak sarraski odoltsua burutu zuen, beste behin ere, Jeningo errefuxiatuen kanpamenduan. Erasoan 11 lagun erail eta hogeitik gora zauritu zituzten. Triskantak erresistentzia ekintza isolatu kate bat eragin du Zisjordanian eta Jerusalemen, eta okupazio indarrek bortizki erantzun dituzte palestinarren oldarraldiak. Bestetik, Israelgo eskuin muturreko gobernuak lege erreforma berriak iragarri ditu, bertako populazio palestinarraren askatasuna areago murrizteko, besteak beste, zigor kolektiboak proposatu dituzte erresistentzia ekintzetan parte hartu duten ekintzaileen senitarteko eta ingurukoen kontra, eta kolonoen artean armen erabilera liberalizatzea ere ebatzi dute. Zisjordaniako, eta bereziki Jeningo, testuinguru historikoa eta gaur egungo egoera aztertzeko Mazzed Khalilia izan dugu gonbidatuta gure mikrofonootan. Khalilia Kataluniako palestinarren komunitateko kidea da eta Jeninen du sorterria.
Bere jardunean Khaliliak azaldu digu urtarrilaren 26ko sarraskiaren abiapuntua izan zela armadaren inkursio bat errefuxiatuen kanpamenduan erresistentziako ekintzaile batzuk akatzeko, baina azkenean 11 lagun erail eta hamarnaka zauritu zituztela kilometro kuadro bateko auzune batean. Kontatu digu Jeninek erresistentzia historia luzea daukala. Era berean, kontatu digu berak zazpi urte zituela ikusi zuela nola soldadu batek M16 fusilaz bere ama kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion, bere begien aurrean, eta nola horrelako gertaerek bertako populazio palestinarraren bizitzak markatu dituzten. Komentatu du aurreko intifadak ezagutu ez dituzten belaunaldi berrietako gazteak fakzio politiko tradizionaletatik aparte auto-antolatzen ari direla, eta horrek beldur handia ematen diola indar okupatzaileari, egoerak bere kontroletik ihes egiten diolako. Azaldu du azken egun hauetan Jerusalemen izan diren erresistentzia ekintzak Israelgo errepresioaren menpe hazi diren gazteek burutu dituztela; eta gazte horiek, halaber, errepresio historia luzeak markatutako familietan jaio direla. Salatu du Israelgo administrazioak planteatzen dituen lege erreformak, besteak beste, palestinarren aurkako zigor kolektiboak, neurri desesperatuak direla, izan ere, Israelek egoeraren kontrola galdu du, baina bestetik ez dira kontu berria, palestinarrek hamarkadak baitaramatzate zigor kolektiboak pairatzen, hala nola Nakban milioi bat lagun inguru erbestera bultzatu zituztenekoa.
Azkenik, azpimarratu du Israelgo interesen aurkako boikota bultzatzearen garrantzia, eta Palestinako egoeraz komunikabide alternatiboen bidez informatzearena. Azaldu du, halaber, zentzu horretan, Bartzelonan kanpainia bat bultzatzen ari direla, hango udalak Tel Avivekoarekin dituen senidetza harreman instituzionalak eteteko.

 
UHintifada 447: «Jordan ibarrean eraikitzekotan etxebizitzak birrintzen dizkiete palestinarrei, baina aldi berean, erresistentzia eta disidentzia ekimen asko daude» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2023/01/31

UH447-eAste honetako atalean Uhintifadako mikrofonootan Dunia eta Eider izan ditugu solaskide, Sare Lesbianista kolektiboko kideak. Iragan udazkenean Unadikum erakundeak Palestinara antolatutako brigada batean hartu zuten parte, olibaren uzta bilketaren garaiaren testuinguruan. Haiekin hitz egin dugu, hain zuzen ere, bidaia horren barruan Jordan ibarrera egin zuten bisitari buruz, eta Zisjordaniako eskualde horretako okupaziopeko errealitateari buruz.
Euren jardunean kontatu digute Jordan ibaiaren ertzeko lurralde horrek balio estrategiko berezia daukala, natura zein nekazaritza ikuspegitik oso lur emankor eta aberatsa delako, eta horregatik C gunea izendatu zutela Osloko akordioetan. Horrek esan nahi du eremu hori indar okupatzailearen kontrol militarraren menpe dagoela, eta ondorioz, bere egoera administratiboa ezberdina dela A eta B eremuen aldean (Palestinako Aginte Nazionalaren administraiopeko eremuak eta partekatutako administraziopekoak). Egoera administratibo berezi hori dela eta, indar okupatzaileak behin eta berriz ukatzen dizkie bertako palestinarrei eraikitzeko baimenak, eta etxebizitza zein azpiegiturarik eraikiz gero birrindu egiten die. Gauzak horrela, hango populazio palestinarrak dendetan edota azpieraikuntza prekarioetan bizitzea beste irtenbiderik ez dauka. Gonbidatuek azaldu digute egoera horri aurre egiteko Jordango palestinarrek irudimenari eragin eta ekimen berri bat jarri dutela abian. Nazioarteko komunitate solidarioari deia egin diote eskualde horretara bertaratu eta etxebizitza azkarrak eraikitzen lagun diezaieten 24 orduko epean. Kanpainiaren funtsa da, legediaren zirrikituak baliatuz, etxeak eraikitzea birrintzeko agindua jaso baino lehen, gutxi gora behera 24 ordutan, izan ere, eraikuntza bukatuta baldin badago, bertan behera botatzeko prozedura legala desberdina izaten da eta denboran luza daiteke.
Jordan ibarreko nekazarien komunitatetik, beraz, deialdi bat zabaldu dute jendea eskualde horretara joan dadin, hango errealitatea ezagutzera ez ezik etxebizitza azkarrak eraikitzen laguntzera ere. Horretarako, zenbait bide jakinarazi dizkigute antolatzaileekin harremanetan jartzeko: email bidez, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidean edota agricultural_volunteering_jv instagram kontuan. Azkenik azpimarratu dute Palestinara bidaiatzearen garrantzia, proiektu honetan zein beste edozeinetan, okupazioaren errealitatearen testigantza emateko.
Bestalde, aktualitatearen errepasoan Jeningo errefuxiatuen kanpamendutik iritsitako azken albisteetan jarri dugu arreta, urtarrilaren 26ko goizaldean okupazio armadak sarraski odoltsua burutu baitu bertan.

 


Banner

TWITTER KI

 

UHintifada

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx