Portada Multimedia
Multimedia
UHintifada 426: Ester Muñoz: «CAF Jerusalemeko apartheid-trenbide proiektutik erretirarazteko kanpainak prentsan izan duen oihartzuna hutsaren hurrengoa izan da, Nazioarteko Zuzenbidearen aurkako urraketa hain nabarmen batean parte hartzea oso larria bada ere» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/03/22

Ester-ePasa den astean Euskal Herriko zenbait tokitan "CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik" koalizioaren txostena aurkeztu zen. Gipuzkoako konpainia Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako kolonia ilegalak hirigunearekin lotuko dituen trenbide linea eraikitzeko lanetan dabil, eta proiektu hori bertan behera geratzeko kanpiniak bi urte bete dituela-eta txosten bat kaleratu du ibilbide horren laburpena egiteko. Proeiktuak modu nabarmenean urratzen du nazioarteko legedia, hori dela eta, Euskal Herrian haren kontrako kanpainia jarri zen abian eta 70 erakundetik gorak egin zuten bat eskaerarekin. Gerora, bi urte eskasen buruan mundu zabalera zabaldu da kanpainia, izan ere, Israelgo apartheidaren aurkako nazioarteko BDZ mugimenduak beretzat hartu eta hedatu egin du.
Bi urte hauetan burututako eta txostenean bildutako ekintzen errepasoa egiteko Ester Muñoz izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Muñoz Gasteizko BDZ taldeko militantea da eta bere jardunean kanpainaren testuinguruan antolatutako jardueren errepasoa egin digu. Halaber, salatu du ekintza horiek Euskal Herriko prentsako hedabideetan izan duten oihartzuna, salbuespenak salbuespen, hutsaren hurrengoa izan direla, euskal konpainia batek Nazioarteko Zuzenbidearen aurkako urraketa hain nabarmen batean parte hartzea oso larria bada ere. Nabarmendu du proiektu hau nazioarteko legediaren oso urraketa larria dela, eta horregatik, mundu osoan antolatu direla CAFen interesen aurkako boikot kanpainiak, eta nazioarte mailan Beasaingo konpainiaren aurka antolatu diren ekintzen berri zehatza eman digu. Kontatu digu, gainera, zein puntutan dauden Jerusalemeko trenbidearen eraikuntza, azpiegitura honen kontrako kanpainia, eta nola kaltetu duen boikot kanpainia horrek CAFen irudi korporatiboa. Bukatzeko, gonbidatu gaitu kanpainiarekin bat egitera eta haren sare sozialen bidez informatzera.
Beste aldetik, hizpide izan dugu Ahmad Manasra ume palestinarra askatzeko kanpainia. Manasrak 13 urte dauzka, Israelgo erregimeneko kartzela militar batean dago, eta atxilotu zuten momentutuk tortura larriak pairatu ditu.

 
UHintifada 425: Lubnah Shomali: «Israelek etengabeko Nakba burutu du, alegia, bertako populazio palestinarra bortzaz mugiarazi duen egiturazko indarkeria. Hau ez da gatazka bat, ez da "asentamendu" bat, kolonizazio hutsa da» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/03/17

Lubnah-eIragan otsailaren 14an Bakea Duintasunez erakundeak online mintegi bat antolatu zuen: "Palestinako okupazioa azaltzeko kontakizun berriak". Topaketa honetan kazetaritzako profesionalak eta Palestinaren aldeko ekintzaileak bildu ziren Palestinako okupazioari eta erresistentziari ematen zaien kazetaritza-trataeraren inguruan hausnarrean. Mintegiaren ardatza Lubnah Shomaliren solasaldia izan zen. Shomali Palestinako populazio errefuxiatuaren eskubideak artatzen dituen Badil Center erakundeko kidea da. Shomalik azaldu du bere jardunean Palestinako afera jorratzerakoan terminologiak duen garrantzia. Ibilbide historiko bat egin du etengabeko Nakba deritzon prozesuan zehar, hau da, Israelgo estatua sortu zenetik gaur egun arte nola erbesteratu eta mugiarazi duten bertako populazio palestinarra. Kritikatu du prentsako hedabide hegemonikoetan ez dagoela tokirik Israelek burututako gizateriaren aurkako krimenetarako, eta normalean krimen horiek samurtzen dituzten adierak erabiltzen direla, hala nola, "gatazka" bezalako adierak. Salatu du, halaber, Israelek egiturazko indarkeria burutzen duela bertako populazio palestinarraren kontra, populazio hori mugiarazteko eta populazio kolonoz ordezkatzeko. Hori kolonizazioa da, gizateriaren aurkako krimen bat, ez da "asentamendu" bat. Bestalde, defendatu du "apartheid" adieraren erabilera, izan ere, hainbat erakundek, besteak beste NBEk berak, onartu egin dute; eta salatu du adiera horrek ere ez daukala tokirik prentsa orokorrean. Kolonizazio krimenaren aurrean aldarrikatu du erresistentziarako eskubidea, izan ere, nazioarteko legediak edozein bidetatik eusteko eskubide hori onartzen die. Hortaz, Palestinako erresistentziari, armatua zein armagabea, ezin zaio deitu terrorismoa, nazioarteko zuzenbideak onartzen duelako.

 
UHintifada 424: Matthieu Jeuland: «Palestine Vaincra kolektiboaren ilegalizazioa Frantziako eskuin muturreko talde Israelzaleen difamazio kanpainia baten ondorioa da eta Europa osoan Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzeko kanpainia baten baitan kokatzen da» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/03/08

Vaincra-ePasa den astean Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroak Palestina Vaincra (Palestinak Irabazi) kolektiboa ilegalizatzeko egitasmoa ezagutarazi zuen. Erabakia eskuin muturreko talde Israelzaleek burututako difamazio kanpainia baten ondorioa izan da, izan ere, Israelek Frantzian dituen jarraitzaileek jomugan jarri dute elkartasun talde hau. Taldearen jarduna Palestinarekiko elkartasun ekintzak eta konzientziatzio kanpainak antolatzera bideratuta dago; eta baita kolonialismoa, arrazakeria eta apartheidaren kontrakoak ere. Ilegalizazio iragarpen hau beste pausu bat izan da Frantziako gobernuak darabilen autoritarismo goradakadaren barruan, izan ere, azken aldian arrazakeriaren kontra diharduten beste hainbat erakunde eta ezkerreko komunikabide ere ilegalizatu dituzte edo ilegalizatzeko bidean daude.
Egoera honen berri izateko Matthieu Jeuland dokumentalgile eta ekintzailea izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Jeuland Palestine Vaincra mugimenduko kidea da eta bere jardunean kontatu digu Tolosan (Frantzia) sortutako kolektibo honek Palestinako herria eta erresistentzia laguntzea duela helburu. Halaber, azaldu digu errefuxiatuen itzulera, preso palestinarren askatasuna eta "ibaitik itsasorainoko" Palestina libre, demokratiko eta kulturartekoa aldarrikatzen dutela. Salatu du taldea sortu zutenetik Israelen aldeko eskuin muturreko taldeen erasoak pairatu dituztela, eta talde horiek aspalditik ari direla bere taldearen ilegalizazioa eskatzen. Azaldu du, gainera, ilegalizazio honek motibazio politikoa duela, ez legala, eta denboran bat egin duela Frantziako jarrera aldaketa batekin Israelekiko. Izan ere, Frantziako diplomaziaren jarrera erradikalizatu egin da eta, besteak beste, Jerusalem onartu berri dute Israelgo hiriburutzat, nazioarteko kontsentsuarekin talka eginez. Bestalde, ilegalizazioa Europa osoan dagoen kanpainia baten barruan kokatu du, eta kanpainia horren helburua Palestinarekiko elkartasunerako eta Israelen aurkako boikot mugimendua kriminamizatzea dela adierazi du. Zoritxarrez, azaldu duenez, bere taldea ez da bakarra izan, eta ilegalizazioak aurrera jarraituko balu ezingo lukete kolektiboa berrantolatu. Nolanahi ere, hala balitz, bilatuko lukete beste bideren bat euren ekintza solidarioarekin jarraitzeko.

 
Uhintifada 423: Sausan Al Khouli: «Martirien gorpuak “zenbakien hilerrietan” gordetzea zigor kolektiborako jokaera zitala da. Helburua da palestinarrak hildakoan ere libre izango ez direlako idea transmititzea» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/03/01

Aste honetako atalean gai ilun bezain ezezaguna izan dugu hizpide: zenbakien hilerriak. Erregimen sionistak hamarkadak daramatza prozedura hau ezartzen palestinarren gorpuei, bereziki erresistentzia ekintzetan akabatuak izan direnei. Okupazio erregimenak martiri palestinarren hilotzak bahitu eta, hilda egonagatik, epaitu ere epaitzen ditu, zenbaitetan hozkailuetan mantenten ditu gatibu, eta horrela urtetan gordetzen ditu, hildakoen familiari erantsitako zigor kolektiboa ezartzeagatik. Jokabide anker honen inguruan hitz egiteko Sausan Al Khouli izan dugu solaskide Uhitifadako mikrofonootan. Al Khouli Alkarama emakume palestinarren mugimenduko kidea da. Badira aste batzuk erakunde horrek afera honen inguruko mintegia antolatu zuela. Topaketan senitarteko hilakoen gorpuak bahituta dituzten bi pertsonaren testigantza jaso zuten, izan ere, haien senideen gorpuak okupazio erregimeneko indar armatuek hartu zituzten gatibu. Gure solaskideak kontati digu gaur egun 254 ekintzaile hildakoen gaorpuak daudela egoera horretan eta Zisjordaniaren inguruko lau hlierritan dituztela. Zenbakien hilerri horietan okupazio armadako soldaduak baino ezin dira sartu. Salatu du, halaber, jokaera anker eta bihozgabe hori zigor kolektibo bat dela, eta haren helburua dela palestinarrak hildakoan ere libre izango ez direlako ideia transmititzea.

 
Uhintifada 422: Tarik Jald: «Gazte palestinarrek halabeharrez dira aktiboak politika arloan. Edozein ume palestinarrak badaki zer den NBE, Nazioarteko Zuzenbidea, eta bere larruan pairatu ditu Giza Eskubideen urraketak» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/02/19

Aste honetako atalean Al Yudur aurkeztuko dizuegu, espainiar estatuan bizi diren diasporako gazte palestinarren mugimendua. Kolektibo horren kezkak gertuagotik ezagutzeko Tarik Jald izan dugu solaskide, mugimenduko ordezkaria da Euskal Herrian. Bere jardunean azaldu digu Al Yudurren jarduera politiko aktiboa duten gazteak biltzen direla eta komunean dutela palestinar jatorrikoak izatea, zenbaitetan bigarren edo hirugarren belauniko palestinarrak direlarik. Euren sustrai palestinarrekiko loturari eusteko lan egiten dute, euren nortasunari eta ondare kultural eta historikoari eusteko. Bestalde, gazte palestinar errefuxiatu iritsi berriei ere laguntza eta babesa ematen diete. Salatu du gazte palestinarrei ukatu egin zaiela parte hartze politikorako eskubidea arlo instituzionalean, eta are gehiago diasporako palestinarrak diren horiei. Palestinako Aginteko elitea jaun eta jabe den testuinguru honetan, palestinar gazteek jarduera politikorako duten aukera bakarra ekintza zuzena da. Azaldu du Al Yudurreko militante askok Masar Badilen ere parte hartu dutela, Palestinako ibilbide alternatibo iraultzailean, eta bertan aldarrikatzen dutela komunitate palestinar osoak parte hartze politikoarako duen eskubidea, eta Palestinako askapena ibaitik itsasora. Azkenik, Al Yudur mugimenduak Euskal Herrian burutu dituen ekintzan berri eman digu.

 


Banner

TWITTER KI

 

UHintifada

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx