Portada Multimedia
Multimedia
UHintifada 431: «Eguneroko harreman estu bat dago EAJ, euskal polizia, eta Israelgo estatua normalizatzeko estrategiaren artean; hortaz, ez da harritzekoa Bilboko eraso sionistak inpunitate osoz gertatu izana» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/05/17

Shaila-eMaiatzaren 6tik 8rako asteburuan Hapoel Holon saski baloi talde israeldarrak Bilbo bisitatu zuen eta harekin batera 500 jarraitzaile inguruk. Hooliganak ostiral goizetik hasi ziren Alde Zaharreko karriketan zehar kalejira probokatzailean, mugimendu sionistaren banderak erakutsiz, zalaparta ateraz eta jarrera mehatxagarrian. Nolanahi ere, han-hemenka jarritako hamaika pankarta eta pintaketek erakutsi zieten bisitariei ez zirela ongi etorriak. Hurrengo orduetan bisitari gogaikarrien aurkako protestaldiak antolatu ziren eta auzoko taberna eta establezimendu askok Palestinako banderak paratu zituzten atarietan sionisten aurkako gaitzespena adierazteko. Tentsio momenturik gorenenak igandean izan ziren, hooliganak baimenik gabeko manifestazioan Alde Zaharrera abitatu zirenean. Segizioa bandera palestinarrak zeramatzaten auzokideak erasotu eta bidean topatzen zuena birrintzen hasi zen. Bereziki, atean Palestinako bandera eskegita zuen Amets tabernarekin tematu ziren, hango altzariak jaurti eta establezimenduko zein inguruko atarietako kristalak txikitu egin zituzten. Suntsipen festa horren emaitza: bi atxilotu, baina ez erasotzaileen artean, auzoa defendatzen ari ziren herritarren artean baizik.
Gertaera horiek analizateko Bizkaiko BDZ taldeko kide bat izan dugu solaskide aste honetako atalean, Shaila. Ekintzaileak, eraso faxista horien lekuko zuzena izanik, gertaeren kontaketa egin digu. Bere jardunean hausnartu du sionistak kolonizazio-kode batzuen arabera aurkezten direla munduan, supremazismo eta arrazakerian oinarrituak; eta salatu du erakutsi zuten dohainiko bortizkeria horren aurrean poliziaren presentzia hutsaren hurrengoa izan zela, eta agertu direnean erasotzaileak babesteko izan dela. Kritikatu du poliziak eta Bilboko Udalak legitimatu egin dituztela eraso horien egileak eta hori ere auzokideen aurkako bortizkeria mota bat izan dela. Bere esanetan, normalizatutako harreman bat dago EAJ, euskal polizia eta Israelgo irudiaren zuriketarako estrategiaren artean, beraz ez da harritzekoa Bilboko erasoak inpunitate osoz gertatu izana.
Bestalde, erasoak eta administrazioaren utzikeria salatzeko prentsa agerraldia burutu dute eta bertan iragarri dute kaltetuei eta atxilotuei laguntzeko erresistentzia kutxa bat antolatu dutela, Udalaren partetik ez baitute inongo laguntzarik jaso.
Azkenik, ondorioztatu du gertaera horiek mahai gainean jarri dutela Israelgo bortizkeria; eta gizarte mugimenduaren erantzuteko, antolatzeko eta elkar zaintzeko gaitasuna erakutsi dutela.

 
UHintifada 430: Jaldia Abubakra: «Palestinatik urteak daramatzagu salatzen bertan erabiltzen diren zaintza masiborako teknologiak gero mundu osora esportatzen direla; Pegasus programa, kasu; eta horren aurkako erreakzioa ez dela behar bestekoa» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/05/10

Jaldia2-eAste honetako atalean Jaldia Abubakra ekintzaile gazatarra eta espainiar estatuko diaspora palestinarreko kidea izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Abubakra, gainera, Masar Badil (Palestinako Ibilbide Iraultzaile Alternatiboa) ekimeneko kidea da, eta bere jardunean Palestinako eta Palestinarekiko nazioarteko elkartasun mugimenduaren gaurkotasunaren analisia egin digu. Positibotzat jo du Frantziako epaitegiek eten egin dutela Palestine Vaincra (Palestinak Irabazi) erakunde solidarioaren aurkako salaketa. Taldea Frantziako Barne Ministerioaren ilegalizazioaren jomugan zegoen. Halaber, ospatu du Olivia Feimour ekintzale frantziarraren aurkako salaketa bertan behera geratu izana. Feimourri Teva farmakogintza enpresaren aurkako boikot kanpainan parte hartu izana leporatzen zioten. Bestalde, Kanadako Khaled Barakat ekintzailearen aurkako jazarpen kanpainia ere salatu du, eta afera hauek guztiak komuneko estrategia baten baitan bildu ditu. Haren esanetan, Israelek mundu osoan zabaltzen ditu bere garroak Palestinarekiko elkartasun mugimenduaren jarduna baldintzatzeko, eta giza eskubideen aurka burutzen dituen urraketen gaineko arreta desbideratzeko. Gauzak horrela, ohartarazi du zaintza eta kontrol masiborako teknologiak, besteak beste Pegasus programa, Palestinako herritarrekin esperimentatu direla lehenago, eta gerora mundu osora esportatu direla, eta faltan sumatzen du Israelen aurkako behar besteko nazioarteko erreakzio bat. Azaldu digu, bestetik, zertan diren gaur egun Palestinan erabiltzen ari diren kontrolerako eta jazarpenerako teknika eta tresnak, izan ere, hemendik urte gutxitara geuk ere pairatuko ditugu. Salatu du, halaber, Israelek araudi berria jarri duela indarrean Zisjordaniako eremuetara nazioarteko bisitarien eta diasporako palestinarren sarrera areago murrizteko, eta araudi horrek bazterkeria eta apartheid politikak areagotu egiten dituela. Azkenik, bukatu du bere jarduna Nakbaren urteurrena gogora ekarriz, izan ere, datorren igandean 74 urte beteko dira mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu eta herri palestinarraren aurkako garbiketa etniko kanpainia abian jarri zuela.

 
UHintifada 429: Eugenio Garcia Gascon: «Mundu osoko diktadura-erregimenek Israelgo espioitza programak erabiltzen dituzte, besteak beste Pegasus, Giza Eskubideen aldeko ekintzaileen kontra» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/04/27

Pegasus-eAzken asteotan hautsak harrotu ditu Citizen Lab laborategiak eta The New Yorker aldizkariak kaleratutako ikerketa batek. Informazio horren arabera, esparru politiko independentistako hamarnaka lagun zelatatu zituzten Espainiako zerbitzu sekretuek euren sakelako telefono pertsonaletan txertatutako espioitza software baten bidez. Gehienak Kataluniako independentziarako prozesuan nabarmendutako politikariak ziren, baina euskaldun bat edo beste ere bazegoen. Pegasus, horrela baitu izena zelatatze masiborako programa informatiko honek, NSO Group konpainia israeldarrak sortua da eta aparailuaren jabeak horren berri izan gabe ere eskuko dispositiboan sartu eta haren kontrola jabetzeko gai da. Nolanahi ere, hemen ohartu garenerako Palestinan urteak daramatzate salatzen erregimen sionistako inteligentzia zerbitzuek Pegasus eta bestelako zaintza-programak baliatu dituztela modu masiboan giza eskubideen aldeko ekintzaileak eta kazetariak espiatzeko. Horren erakusle gaurko saiorako berreskuratu dugun Eugenio Garcia Gascon kazetariarekiko elkarrizketa. Solasaldiak ia hiru urte dauka baina ederki azaltzen du gaur sakondu nahi izan dugun gaia.

Garcia Gascon itzal handiko kazetari eta idazlea da, eta hiru hamarkadatik gora eman ditu Ekialde Hurbilean bizi eta lanean. Zenbait hedabiderekin kolaboratzen du, besteak beste, Publico egunkariarekin. Orduan hitz egin genuen harekin argitaratutako artikulu baten harira. Artikuluan Israelgo epaitegietan Amnesty International erakundeak NSO Group Technologies enpresaren aurka jarritako salaketaren berri eman zuen. Salatutako enpresa espioitza lanetara dedikatzen da eta lotura zuzena du okupazio armada israeldarrarekin. NSO Pegasus softwarearen sortzailea da. Bere jardunean Garcia Gasconek azaldu zuen Israelgo enpresak sortutako programa hori eta beste batzuk gabezi demokratiko handiak dituzten erregimenen esku daudela, eta tokian tokiko hauteskunde prozesuetan eragiteko edota Giza Eskubideen aldeko ekintzaileak zelatatzeko baliatzen dituztela; horrela Israelen aliatuak diren eskuin muturreko indarrei laguntzen diete. Gaasconek azaldu du, halaber, espioitza sare horien jomugan omen daudela, besteak beste, nazioarteko BDZ mugimenduko ekintzaileak; bereziki boikot kanpainak arrakasta handiena duen lekuetan. Bestalde, azpimarratu du Israel aintzindaria dela espioitza eta gizarte kontrolerako aplikatutako programa eta teknologietan, eta produktu horiek mundu osoan esportatzen dituztela, benetako gerra testuinguruan probatuak izan direlako berme-zigiluarekin.

 
Uhintifada 428: Juani Rishmawi: «Kopla-buruko errazena izan naiz eta nire espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dute Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/04/12

Juani-eAste honetako atalean oso gonbidatu berezia izan dugu Uhintifadako mikrofonootan: Juani Rishmawi, langile humanitarioa eta gure irratsaioko kolaboratzailea Bethlehemen (Zisjordania). Rishmawik hiru hamarkadatik gora daramatza Palestinan bizitzen eta Health Work Committees (HWC) osasun erakundean lanean. Iragan 2021eko apirilaren 13an, gau aldean, Beit Sahourreko bere bizitokitik atxilo eraman zuten. Geroztik Israelgo justizia-errejimen militarra ezarri diote eta hamar hilabetetik gora eman ditu Israelgo kartzeletan, Palestinan langile humanitario lanetan aritu izanagatik. Azkenik, iragan otsailaren 7an utzi zuten aske.
Bere jardunean denbora honetan bizi izan duen sufrikarioa kontatu digu: atxiloaldia, galdeketak, isolamendua, kartzela batetik besterako mugimenduak eta epaiketaren etengabeko atzeratzeak. Azaldu digu palestinarrei ezarri ohi dizkieten lege-protokolo bertsuak ezarri dizkiotela, bere kasuan kopla-buru errazentzat hartu dutela, eta bere espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dutela Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko, lehenik, eta ilegalizatzeko, gerora. Onartu du, errugabea izanagatik, leporatzen zizkioten zenbait kargu onartzera behartu zutela, ezarri zioten zigorra murriztearen truke, eta hori ohiko prozedura izaten dela Israelgo epaiketa sisteman akusazioa oinarritzeko frogarik ez daukatenean. Gogoratu du HWC erakundeko zenbait lankidek kartzelan jarraitzen dutela, besteak beste zuzendaria, eta hala eta guztiz ere, euren osasun lan-jarduerari eusten diotela. Nolanahi ere, berari debekatu egin diote behinola bere erakundea izan zenarekin harremanik izatea. Bestalde, eskertu du espetxeko egonaldian ezagutu zituen emakume palestinarren babesa, eta kontatu dizkigu kartzelaldi horretan ikusi zituen kasu larrienetako batzuk. Zentzu horretan, azpimarratu du presondegitik ateratakoan konpromezu bat hartu duela emakume horren bozgorailu izateko, eta euren egoera ezagutarazteko. Eskertu du, halaber, haren kasuaren inguruan antolatu den elkartasun kanpainia osoa, eta uste du kanpainia horrek balio izan duela Israelgo erregimenaren ankerkeria eta irrazionaltasuna agerian uzteko.


 
UHintifada 427: Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun» PDF Inprimatu Email
UHintifada
2022/04/05

Nirseen-eIragan martxoaren 26an Sodepaz erakundeak topaketa gastronomikoa antolatu zuen Donostiako Ardatza elkartean. Ekitaldian Nisreen Mashaal sukaldari palestinarrak hartu zuen parte. Mashaal Dheisheh kanpamenduko errefuxiatua da, Bethlehemeko eskualdean, eta bere jardunean Palestinako zenbait plater tipikoren prestaketaren inguruan argibideak eman zien bertaratutakoei. Horrez gain, sukaldaritza saioa aitzakia izan zen errefuxiatu palestinarren bizipenen berri emateko. Mashaalek Euskal Herrira egindako bisita probestu dugu, bide batez, Uhintifadako mikrofonootan elkarrizketatzeko.
Bere mintzaldian familiaren historia kontatu digu. Jerusalemen jaio eta Dheisheh kanpamendua bizi izan bada ere, familiak 1948an kolono sionistek okupatutako herrietan du sorburua, bertatik ihes egin eta errefuxiatuen kanpamenduan bilatu behar izan zuten babesa. Kontatu digu familiak beti eutsi diola noizbait jaioterrira bueltatzeko itzaropenari. Berak behin egin zuen, modu klandestinoan, eta bertatik bertara konprobatu zuen bere aitona zenaren etxean egun kolono juduak bizi direla. Mashaalek ekintzaile estatubatuar baten autoan ezkutatuta egin zuen familiaren herrirako bidaia, aitaren hilobirako harri batzuk hartzera, izan ere, aita jaioterrira bueltatzeko ametsa bete ezinda zendu zen. Bestalde, kontatu digu nolakoak ziren bizi baldintzak errefuxiatuen kanpamenduan, bere esanetan espetxe erraldoi bat bezalakoa baitzen. Mintzatu zaigu okupazio armadak egunero egiten zituen erasoez, bizi baldintza jazanezinez, eta aitortu digu horrexek bultzatu zuela seme-alabekin batera babesa Madrilen bilatzera. Palestinako sukaldaritza tradizionalaz ere hitz egin digu, eta azaldu digu okupazioak gastronomia ez ezik elikagaien horniketa ere baldintzatzen duela. Salatu du, bereziki, Gazako egoera, izan ere, kostaldean izanagatik, Israelek ezarritako setioa dela medio palestinarrak ezin dira itsasoratu arrantza egitera. Kritikatu du Israelek, hutsetik sortutako estatu artifiziala eta ondare kulturalik gabekoa denez, bertako kultura palestinarreko elementu asko lapurtu dituela, besteak beste, gastronomia, eurentzat hartu baitute palestinarrena. Azaldu du gaur egun Palestinako familiarekin harremanetan jarraitzen duela, eta kezkaz jarraitzen duela hango egoera politikoaren egunerokotasuna; eta bestetik, aldarrikatu du haiek ez direla errefuxiatuak, errefuxiatuta daudela eta, erbestean biziagatzik, egunen batean familiak utzi behar izan zuen herrira bueltatuko direla, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun.

 


Banner

TWITTER KI

 

UHintifada

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx